Ekitaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fandiño omentzeko jaialdian zezenketen aurkako protesta egin dute

Jaialdia hasi baino hainbat minutu lehenago, zezenketen aurkako pertsona talde batek manifestazioa egin du Foruen Plazatik zezen plazara. Han, bilkura egin dute zezenketak baztertzeko.
Zezenketen aurkako protesta Urduñan. EFE
Zezenketen aurkako protesta Urduñan. EFE

Hogei bat pertsona bildu dira gaur arratsaldean Urduñan zezenketen aurkako kolektiboak deituta. Ivan Fandiño toreatzailea omentzeko jaialdia antolatu dute herrian. 2017an hil zen Fandiño, Frantzian toreatzen ari zela adarkada jaso ostean.

Besteak beste, zezenketa antolatu dute gaur arratsaldean Urduñan Fandiño gogoratzeko. Enrique Ponce toreatzaileaz eta Diego Ventura burtzikariaz gain, Curro Diaz, David Fandilla, Ivan Abasolo eta Jose Rojo izan dira jaialdian.

Ekitaldia hasi baino hainbat minutu lehenago, Foruen Enparantzatik abiatu dira zezen plazaraino manifestariak. Hara iritsi direnean, bilkura egin dute zezenketak baztertzeko, 'La tortura no es cultura' (Tortura ez da kultura) zioen pankarta aldean zutela.

Zaleak zezen plazara sartzen ari ziren bitartean egin dute elkarretaratzea. Manifestazioko parte hartzaileak eta han zeuden hedabideak iraindu dituzte.

Zezenketen aurkakoek atsekabea adierazi dute "Urduñako herriak zezenketekin zerikusia izateagatik, bizilagun askok ez dutelako animaliak torturatzea eta hiltzea nahi".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X