Arratia-Nerbioi
2014/12/15 - 13:57
Arteako lantegi bat jendez hustu dute sute baten ondorioz
Olio-upel batean piztu omen da sua, eta ez da inor zauritu.
2014/11/21 - 17:05
Pertsona bat hil da Igorren izan den istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 12.40 aldera izan da ezbeharra, N-240 errepidean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute.
2014/11/02 - 14:08
Arrankudiagak euskal burujabetzaren inguruko kontsulta egin du
Ados herri plataformak deitu du erreferenduma, eta "euskal estatu burujabe bateko herritar" izan nahi duten galdetu die herritarrei. 16 urtetik aurrerako guztiek izan dute iritzia emateko aukera.
2014/11/02 - 10:43
% 89,64k independentziaren alde bozkatu dute, Arrankudiagan
Parte-hartzea % 61,59koa izan da Bizkaiko herrian egin duten kontsultan. 'Euskal estatu burujabe baten kide izan nahi duzu?' galdetu diete herritarrei.
2014/11/01 - 12:32
Urduñako kaleak sorginez eta kalabazaz bete dira
Domu Santu bezperan, Urduñako kaleak hiltzeko moduko sustoz bete dira. Urduñarrek etxean dituzten arropa beldurgarrienak jantzi, eta auzokideak beldurtzeari ekin diote.
2014/10/29 - 22:13
Arratia eta Karrantzako bidaiarien zailtasunak, autobus greba dela-eta
Arratia eta Karrantzako eskualdeetan zailtasun bereziak izaten ari dira Bizkaibuseko erabiltzaileak grebaren ondorioz. Karrantzan egunean sei autobus izatetik bira pasa dira gutxieneko zerbitzuekin.
2014/10/24 - 14:22
Igorreko Kutxabanken bulegoari eraso egin diote bart
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lehergailua likido sukoia, suziri bat eta metxa bat erabiliz egin dute.
2014/10/24 - 14:02
Sukurtsalen aurkako 'atentatuak' gaitzetsi ditu Kutxabankek
Egileak nortzuk izan diren eta erasoak "zertarako" egin dituzten ez dakiela nabarmendu du Kutxabankek ohar batean.
2014/10/24 - 13:39
Erasoek atentzioa 'desbideratu' egiten dutela salatu du EH Bilduk
EH Bilduk adierazi du ekintza horien bitartez “Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aurka ari direnen estrategia elikatu” egiten dela.
2014/10/24 - 10:26
Lehergailuz eraso diete Igorre eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsalei
Igorrekoak eztanda egin du eta kalteak eragin ditu sukurtsalaren ate eta leihoetan.
2014/08/30 - 16:46
Gerran Urduñan hildako presoen lehen gorpuak aurkitu ditu Aranzadik
Urduñako hilerrian lurperatutako 14 gatiburen aztarnak dira, eta Pako Etxeberriaren lantaldeak aztertuko ditu, gertatutakoa ezagutarazteko.
2014/08/17 - 20:45
Erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta egingo dute Arrankudiagan
Aipatutako herriko plazan aurkeztu dute egitasmoa, eta antolatzaileek azaldu dute behin betiko galdera herritarren batzar batean zehaztuko dutela.
2014/07/27 - 16:15
Orozkoko Torrezar zerrategiak errautsetatik berpiztea lortu du
Lanpostu bakar bat galdu gabe egin du gainera. Abenduan sute handi batek pabilioi bat erre zuen eta egun lanean dira bete-betean berriro.
2014/06/30 - 11:26
Kutxabankeko kutxazain automatiko bati eraso diote Ugaon
Ugaoko alkateak erasoa salatu eta EAJk euskal aurrezki kutxekin duen "konpromiso historikoa" berretsi du.
2014/06/24 - 18:30
ETAk hildako Iñaki Ibargutxi gogoratu dute Ugaon
Ibargutxi eta beste bi gazte duela 33 urte hil zituen ETAk, kalez jantzitako poliziak zirelakoan.
2014/06/11 - 22:44
Bi motorzale zauritu dira Diman, behor baten aurka talka eginda
Ezbeharra Igorre eta Otxandio lotzen dituen errepidean gertatu da. Osakidetzako helikoptero batek zauritu larriena ospitalera eraman du. Beste motorzalea anbulantzian eraman dute.
2014/04/24 - 23:10
Incoesako langileek 'eskuak garbitzea' leporatu diote Jaurlaritzari
Bediako fabrikako langileek "jarrerarik ez hartzea, eskuak garbitzea eta baloiak kanpora jaurtitzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari, enpresak lana erregulatzeko txostena aurkeztu ostean.
2014/04/04 - 20:05
Bidaiari batek txartel-zulatzaile bati eraso dio Urduñan
Enpresa Batzordeak erasoa salatu du. Renfeko langileek enpresak arlo guztietan murrizketak egin dituela eta segurtasunik ez dutela salatu dute.
2014/03/23 - 10:46
Ertzaintza larunbatean desagertutako gizon baten bila ari da Ugaon
86 urte ditu desagertutakoak, eta parkinson eta alzheimer gaixoa da. Atzo etxetik desagertu zen.
2014/03/17 - 18:55
'Inplikazioa' eskatu diote Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzari
Langileek egunero elkarretaratzea egingo dute Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon. Lana erregulatzeko txostenaren kontsulten epe "faltsua" akordiorik gabe amaitu dela salatu dute langileek.