EEE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Incoesako langileek 'eskuak garbitzea' leporatu diote Jaurlaritzari

Bediako fabrikako langileek "jarrerarik ez hartzea, eskuak garbitzea eta baloiak kanpora jaurtitzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari, enpresak lana erregulatzeko txostena aurkeztu ostean.
Incoesako langileen protesteta baten irudia. EiTB
Incoesako langileen protesteta baten irudia. EiTB

Incoesa enpresak Bedian (Bizkaia) dituen fabrikako langileek "jarrerarik ez hartzea eta eskuak garbitzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari, enpresak enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) aurkeztu ostean erakutsi duen jarrera ikusita.

Epaileak horren inguruko erabakia hartu baino lehen, enpresak aurkeztu duen txosten hori ez dela nahikoa, eta Jaurlaritzak irmotasun falta erakutsi duela salatu dute langileek, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean emandako prentsaurrekoan.

Enpresa batzordeko ordezkariak, Pedro Morenok, azaldu duenez, enpresak lana erregulatzeko txostena aurkezteko eman dituen arrazoiak balekotzat jo ez baditu ere, Jaurlaritzak "ez du ezer esan, ezta jarrerarik hartu ere, Incoesa enpresako zuzendaritzak Bediako fabrika itxi eta produkzioa Soria eta Extremadurako lantegietara eramateko asmoari buruz".

Halaber, langileek kritikatu dutenez, txostenak "ez du ezer esaten" Jaurlaritzak Incoesari eman dizkion laguntzen harian. Guztira, bi milioi euro eman dizkio, horien esanetan, diru-laguntza gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X