Horietako bat oso larri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi motorzale zauritu dira Diman, behor baten aurka talka eginda

Ezbeharra Igorre eta Otxandio lotzen dituen errepidean gertatu da. Osakidetzako helikoptero batek zauritu larriena ospitalera eraman du. Beste motorzalea anbulantzian eraman dute.

Bi motorzale zauritu dira, horietako bat oso larri, behor baten aurka talka egin eta gero Diman (Bizkaia), arratsaldean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra BI-2543 errepidean gertatu da. Kawasaki 600 eta Aprilia Dorsoduro motorrek animaliaren kontra talka egin dute.

Istripua 19:40 aldera gertatu da Igorre eta Otxandio lotzen dituen errepidean. Osakidetzako helikoptero batek zauritu larriena ospitalera eraman du. Bigarren motorzalea anbulantzian eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X