Arratia-Nerbioi
2021/07/28 - 17:22
Lemoako Udalak elkarretaratzea deitu du herriko bizilagun batek Zornotzan jasandako jipoia salatzeko
Protesta ostegun honetan izango da, 20:00etan, udaletxearen aurrean.
2021/06/10 - 19:07
Langile bat hil da Orozkon izandako lan istripu batean
Ezbeharra asteazkenean gertatu zen Orozkoko PB gasolindegian, baina 47 langilea gaur hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
2021/06/03 - 21:32
Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko
Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetan zabalduko dute produktua, helikopteroz, 4.000 hektareako gunean.
2021/06/03 - 13:10
Bigantxa batek izua eragin du Igorre erdigunean
Baserri batetik alde egin duen bigantxak tentsio uneak, oihuak eta korrikaldiak eragin ditu Igorreko erdigunean. Ertzaintzak animalia inguruko zelai batera eramatea lortu du.
2021/05/29 - 14:19
Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian
Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.
2021/05/16 - 00:29
Gidari bat hil da Zeberion, bere ibilgailua magal batetik erori ondoren
Istripu larria Ametza auzoan gertatu da. Lur orotarako ibilgailu bat mendi-mazela batetik erori da. Hildakoa 87 urteko gizon bat da.
2021/04/19 - 22:23
Bizkaibuseko autobus batek su hartu du Dimako mendatea igotzen ari zela
Gidariak ez ohiko zarata bat somatu eta ibilgailua gelditu ondoren, motorrean sua piztu dela ikusi du. Ibilgailuan zihoazen bi bidaiariak jaitsi eta hirurak urrundu dira.
2021/03/29 - 16:51
Gizon bat hil da Zeberion, bi autok aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra BI-3254 errepidean gertatu da, Artearako noranzkoan. Halaber, beste pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, zauriekin.
2021/02/26 - 16:40
Gizon bat larri zauritu da Zeanurin, autoarekin errepidetik irtenda
Gizonezkoa helikopteroz eraman dute ospitalera, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
2021/02/26 - 15:39
Sagarnatarrek duela hiru urte lortu zuten Jose osabaren gorpua Zeanurira ekartzea
Jose Sagarna Uriarte, 24 urteko abadea, frankistek fusilatuta hil zen Gerra Zibilean, Markinan. Larruskain auzoko hilerriak lurperatu zuten gurutzerik gabe.
2021/02/17 - 18:46
Basoko langile bat hil da Ugaon zuhaitz batek azpian harrapatuta
Biktima Gueñeseko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Ezbeharra Usila auzoan gertatu da, 16:00ak inguruan.
2021/01/31 - 11:03
Bi atxilotu Donostian eta Igorren, desordena publikoak eta erasoak leporatuta
Donostian, 200 gazte inguru elkartu ziren covidaren aurkako araudia urratuz, eta harriak eta botilak bota zizkioten Ertzaintzarin. Igorren, kalean edaten ari ziren gazte batzuekin izan ziren arazoak.
2021/01/27 - 12:14
Txertaketa irregularra salatu dute Orozkoko desgaituentzako zentro batean
ESK-aren arabera, Orozkon dagoen Jesus Maria desgaituentzako zentroa kudeatzen duen enpresako arduradun batek jaso zuen txertoa. Ez du bertan lan egiten eta, beraz, ez du egoiliarrekin harremanik.
2021/01/26 - 20:25
Kelvion multinazionalak ez du Igorreko lantegia itxiko
37 egunez greba egon ostean, langileek akordioa egin dute enpresarekin eta, gutxienez, beste lau urtez egongo da irekita Igorreko lantegia.
2020/12/29 - 21:45
Elur maila 700 metrotan izan arren, Otxandion, 560 metrora ere zuritu du
Gaur termometroek ez dute 10 graduko marra gainditu, eta elurra 600 metrora ere bota du. Otxandion, esaterako. abenduan bigarren elurtea izan dute.
2020/12/24 - 12:41
Kelvioneko enpresa-batzordeak epaitegietara joko du, kontsulta-epea amaitu ostean
Igorreko lantegiko enpresa-batzordeak jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustearen alde egin du. Hala, agintariei interpelazioa egiteko dinamikak eta mobilizazioak aktibatuko ditu.
2020/12/04 - 10:20
Bi pertsona zauritu dira hiru ibilgailuren arteko istripuan, AP-68an, Orozkon
Ezbeharra Gasteizko noranzkoan gertatu da, autobus batek eta bi autok talka eginda. Ilarak sortu dira. Bestalde, auto batek matxura izan du A-8an, Bilbon, eta horren ondorioz ere pilaketak sortu dira.
2020/11/15 - 16:25
Lanpostuak suntsitzeko erregulazioa aurkeztu du multinazionalak
Igorreko Gea-Kelvion enpresa otsailerako ixteko asmoa du multinazional alemaniarrak, 73 langile kaleratuz. Lana badago baina Poloniara eramatea erabaki du jabeak. Greba mugagabea hasiko dute gauean.
2020/11/06 - 10:14
Kelvion multinazionalak Igorren duen lantegia itxi nahi du, 73 langile kaleratuta
Hala jakinarazi dio konpainiako zuzendaritzak enpresa batzordeari. Beharginek "lanpostu guztiak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko borroka" egingo dutela iragarri dute.
2020/10/31 - 18:49
Lemoako bikarioa kargutik kendu dute ETAren inguruko iritzia eman ondoren
“Ez zen terrorismoa, errepresioari erantzuna baizik”, eta “bandoen arteko gerra” bat, ziurtatu zuen parrokoak. “Zoritxarreko adierazpenengatik” gutun batean barkamena eskatu du erretoreak dagoeneko.