Arrazismoa
2022/06/26 - 16:30
Mehatxuak, tratu txarrak eta dirutza: horrela funtzionatzen dute migratzaileekin trafikatzen duten mafiek
Aita Mari ontziak erreskatatutako lagunen ahotik jaso ditu migratzaileen testigantzak Asier Sanchez ETBko kazetariak.
2022/06/26 - 15:14
SOS Arrazakeria: ''Gerratik eta miseriatik ihes egiten saiatzen direnentzako hilerria da berriro Melilla''
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak elkarretaratzea egin du eguerdi honetan Alderdi Ederren, Melillako hesia gurutzatzen saiatzean, hildako 23 migratzaileren "sarraskia" salatzeko.
2022/06/25 - 19:59
Melillako hesia gainditzen saiatu ziren 23 migratzaileren heriotza argitzeko eskatu dute
Hainbat elkartek diotenez, 37 dira guztira hildako gazte migratzaileak. Gobernuz Kanpoko Erakundeek salatu dutenez, "biktimek orduak eman zituzten hilzorian, laguntza eman behar zutenen begirada ankerraren aurrean".
2022/06/25 - 16:32
Europan sartzeko saiakera handian Melillan hildako 18 migratzaileren heriotzak argitzeko ikerketa eskatu dute
Giza eskubideen elkarteek ikerketa globala eskatu dute gertatutakoa argitu eta erantzukizunak exijitzeko.
2022/06/19 - 19:46
"Kontrol arrazistak" salatu eta "harrerarako neurri malguagoak" aldarrikatu dituzte Irunen
Bidasoako uretan atzo hil zen gazte ginearraren heriotza gaitzetsi dute dozenaka lagunek, gaur goizean, Irungo Harrera Sareak deituta egin duten elkarretaratzean.
2022/06/15 - 21:04
Johnsonen Gobernuak erbesteratze egitasmoa mantentzen du, nahiz eta salaketa ugari aurkeztu
Priti Patel Barne ministroak Komunen Ganberan adierazi duenez, Ruandako Gobernuarekin adostutako programarekin "konprometiturik jarraitzen" du Londreseko Exekutiboak.
2022/06/15 - 18:39
Erresuma Batuak "harrigarritzat" jo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakia eta planari eutsi dio
Barne ministroak Erresuma Batuak migratzaileei laguntzeko duen konpromisoa defendatu du, ibilbide "seguru eta legezkoetatik" urtero 20.000 pertsona baino gehiago iristen direla argudiatuta, eta, aldiz, Mantxako kanalaren bidez iritsiera irregularrak geldiaraztearen alde egin du.
2022/06/12 - 20:06
Gay Harrotasunaren desfilean istiluak egitera zihoazen 31 supremazista zuri atxilotu dituzte Idahon
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta eskuin muturreko ideologiarekin lotutako ikurrak zeramatzaten.
2022/06/09 - 11:02
Gaua kalean eman dute dozenaka lagunek Euskal Herria "harrera herria" dela aldarrikatzeko
Besteak beste, Ongi etorri errefuxiatuak, SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak antolatuta, gaubeilak egin dituzte Bilbon, Barakaldon, Artean (Bizkaia), Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.
2022/06/04 - 22:26
'Aita Mari' ontzi humanitarioak urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio
Ontziak hiru hilabete daramatza portuan, konponketa- eta mantentze-lanetan. Urteko lehenengo misioan arrisku-egoeran zeuden 176 pertsona erreskatatu zituen eta arriskuan zeuden 280 pertsona lagundu.
2022/06/03 - 20:49
'Aita Mari' Mediterraneora abiatu da urteko bigarren misioan
Burrianatik (Castello) abiatuta, Mallorcako kaian geldialdi bat egingo dute, larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak eskaintzeko.
2022/06/03 - 00:39
Hendaiako ostalari bat epaituko dute, beloa zeraman emakume bati jatetxean sartzea debekatzeagatik
Erlijioarekin lotutako diskriminazioa leporatuta, bost urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete jatetxeko jabeari.
2022/06/02 - 19:07
Gorenak El Tarajaleko tragediaren inguruko auzia artxibatzea berretsi du, nahiz eta 14 pertsona hil
CEARek eta beste elkarte batzuek kasazio-helegiteak aurkeztu zituzten, Cadizko Lurralde Auzitegiak 16 guardia zibilen aurkako auzia itxi ondoren.
2022/05/29 - 14:18
Etniarekin edo sexu-orientazioarekin lotutako delituak salatzera animatzeko kanpaina abiatu dute Euskadin
2021ean 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak. Gainera, orientazio edo identitate sexualagatik izandako erasoak % 46 igo dira.
2022/05/26 - 13:16
Joe Bidenek poliziaren jarduna erreformatzeko legea sinatu du George Floyden heriotzaren bigarren urteurrenean
Araudi berriaren arabera, agenteak kontratatzeko baldintzak zorroztuko dira eta komunitate beltzaren aurkako polizia indarkeriaren aurrean kontrol handiagoa egingo da.
2022/05/22 - 20:58
Tximino-baztangaren aurrean diskurtso arrazista eta homofoboez ohartarazi du NBEk
Estereotipo arrazista eta homofoboak indartzen dituzten hizkeraz eta iruditeriaz ohartarazi du NBEko hiesaren aurkako programak. Nabarmendu duenez, "zenbait gizatalderenganako estigmak eta erruak agerraldi baten aurreko erantzuna kaltetu dezakete".
2022/05/19 - 08:54
Minneapoliseko polizia ohi batek bere burua errudun jo du George Floyden heriotzagatik
Thomas Lanek bigarren graduko nahi gabeko hilketa delituaren konplize izatea onartu du. Fiskaltzak eta defentsak hiru urteko kartzela zigorra eskatu dute, eta behin betiko epaia irailaren 21ean jakinaraziko da.
2022/05/15 - 16:31
Gazte zuri batek 10 lagun hil ditu Buffalon, gehienak beltzak
Krimen arrazista izan daiteke, Poliziaren esanetan. Bizi arteko kartzela zigorra jaso lezake hiltzaileak, New Yorken ezarri daitekeen zigorrik handiena.
2022/05/15 - 11:06
Gutxienez 10 lagun hil ditu motibazio arrazista izan zezakeen gazte batek Buffalon
Gorroto delitu gisa ari da tiroketa ikertzen Polizia. 18 urteko gazte zuri bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa eta epaiketa azkarra egiteko prozesatu dute.
2022/04/27 - 16:34
Frantziako polizia larruaren kolorearengatik kontrolak egiten hasi dela salatu dute
Atzo gauean bertan bere adin txikiko alaba kontrolatu dutela salatu du Irene Ithursarryk. Bere ustez, alaba beltza izateagatik gertatu da.