'Aita Mari' ontzi humanitarioak urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio
Aita Mari erreskate ontziak urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio, ostiral honetan Burrianako (Castello) portutik itsasoratuta, Itsas Salbamendu Humanitarioaren (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak ohar batean jakitera eman duenez.
Aurreko misioa orain dela hiru hilabete izan zen. Otsailaren 22an, euskal ontzia Vinarozeko portura iritsi zen, eta amaitutzat eman zuen urteko lehen misioa.
Orduan, arrisku-egoeran zeuden 176 pertsona erreskatatzea lortu zuen, ondoz ondoko bi operaziotan (105+71); horien artean 116 gizon, 18 emakume eta 42 adingabe. Horrez gain, arriskuan zeuden 280 pertsona lagundu zituen.
Ordutik, konponketa- eta mantentze-lanetan ibili dira itsasontzian, erreskate-misio berri hau gauzatu ahal izateko.
Misio honek hiru berezitasun ditu, aurrekoetan ez bezala. Burrianatik abiatuta, Mallorcako kaian geldialdi bat egingo dute, larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak eskaintzeko, Fons Mallorqui de Solidaritat i Cooperacioko erakundearekin lankidetzan.
Gainera, oraingo honetan, Aita Mari-k Alfredo Bikondoa artistaren 'Bikonbota' izeneko artelana eramango du.
2022an 800 hildako baino gehiago
SMH gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 2022an 800 pertsona baino gehiago hil dira itsasoan, babes bila egindako ibilbidean. Heriotza gehien, hegoaldeko zeharkaldian izan dira, non jende gehien saiatzen da helmuga hobe batera iristen.
2011. urteaz geroztik, gerrek Mediterraneoan eragindako migrazio-fluxuaren maila mantendu egin da, eta Senegal edo Tunisia bezalako herrialdeetan, covid-19ak eragindako pandemiak arrazoi ekonomikoengatik irteera bat bilatzera behartu ditu pertsona asko, SMHk erantsi duenez.
Aste honetan bertan, Aegean Boat Reportek salatu du Greziako kostazainek 107 gizon, emakume eta haur (gehienak afganiarrak) zeramatzan txalupa bat atzeman dutela, suntsitu egin dutela, eta motorrik gabeko plastikozko baltsetan sartzera behartu ondoren, Turkiako uretan utzi dituztela. "Itzulketa horiek ez dira kasu isolatuak, askotan gertatzen dira eta Europak finantzatzen ditu", salatu du SMHk.
Azpimarratu duenez, "beldurgarriak dira" Libiatik igaro diren Aita Mari-k erreskatatutako pertsonen istorioak. Gobernuz kanpoko erakundearen hitzetan, torturak, bortxaketak, tiroak, espetxeratzeak eta pertsonen salmenta dira jasan behar izaten dutena, "beren herrialdetik alde egin nahi izatearen delitu bakarra izanda".
"Egoera hori Europar Batasunak sustatu zuen, duela 5 urte herrialde horrekin akordio bat sinatu baitzuen, 455 milioi euro ordainduta migrazio-fluxuak kontrolatzeko, eta beste 57 milioi mugak kudeatzeko. Hau da, migratzaileak edo errefuxiatuak Europara iristea eragozteko", kritikatu du.
2017ko azarotik ari da Aita Mari Mediterraneoan lanean, eta ordutik zazpi misio egin ditu; hau, zortzigarrena da eta 700 bizitza baino gehiago salbatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.