Arrazismoa
2021/04/21 - 22:43
Poliziaren indarkeriaren eta arraza-diskriminazioaren arteko lotura, AEBetan
Azken hamabost urteotan 15.000 lagun hil dira poliziak tirokatuta, eta soilik 110 agente izan dira akusatuak. Horregatik da mugarri hstorikoa Floyd kasuaren epaia.
2021/04/21 - 16:45
Derek Chauvinen aurkako epaia oso urrats handia dela esan du Bidenek
Biden presidenteak nabarmendu du poliziak hil duen afroamerikar baten kasuan akusatua errudun jotzea ez dela batere ohikoa Estatu Batuetan.
2021/04/21 - 13:58
Poliziak 16 urteko neska beltz bat hil du Ohion, tiro eginda
Columbuseko Poliziaren arabera, 16 urteko Makhia Bryantek beste bi neskato laban batekin mehatxatu zituen. Agentea bertara iritsi zenean, behin baino gehiagotan egin zion tiro adingabeari.
2021/04/21 - 13:32
Poliziak neskato bat hil du Ameriketako Estatu Batuetan
Segurtasun indarren arabera, neskatoak beste bi neskato labanaz mehatxatu ditu.
2021/04/21 - 11:37
George Floyden kasuan ''justizia'' egin izana ospatu du Bidenek
Bidenek "lasaitua" hartu duela adierazi dio George Floyden familiari telefono dei batean. Floyden familiaren jarrera goraipatu du Biden presidenteak.
2021/04/21 - 11:03
Milaka lagun kalera atera dira AEBetan Chauvinen aurkako sententzia ospatzeko
Dantzak, besarkadak, alaitasun jauziak, zoriontasun malkoak eta "errudun" oihuak nagusi izan dira azken orduetan AEBko hiri askotan kaleetan.
2021/04/21 - 10:28
Derek Chauvin errudun jo dute George Floyden heriotzagatik
Herri-epaimahaiko hamabi kideek adierazi dutenez, Chauvin erruduna da bigarren graduko nahigabeko hilketagatik, hirugarren graduko hilketagatik eta bigarren graduko homizidioagatik.
2021/04/21 - 01:43
Chauvin polizia ohia George Floyden hilketaren errudun jo du epaimahaiak
Aho batez ebatzi dute errudun dela bigarren graduko arduragabekeriazko hilketan, hirugarren graduko hilketan, eta arduragabekeriazko homizidioan.
2021/04/20 - 16:49
12 epaimahaikideek aho batez ebatzi beharko dute Derek Chauvin errudun den ala ez
George Floyd kasuko epaimahaiaren azterketa hasi da eta edozein unean iritsi liteke ebazpena. Itxaropen asko daude jarrita epaiketa honetan, polizia indarkeriare ikur bihurtu delako.
2021/04/20 - 10:12
George Floyd kasuko epaimahaikideak deliberatzen hasi dira
Aho batez hartu beharko dute erabakia. Derek Chauvin polizia ohia zigortzeko, leporatzen dizkioten hiru karguetako baten errudun jo beharko dute gutxienez.
2021/04/19 - 16:46
Floyd kasuko epaiketa gaur amaituko da
George Floyd hil zuen Derek Chauvin poliziaren kontrako epaiketa gaur amaituko da. Gaur entzungo dira fiskaltzaren, akusazioaren eta defentsaren azken arrazoibideak.
2021/04/17 - 22:49
Logroñon eraildako janari banatzailearen familiari elkartasuna adierazi diote Oionen
Isamen familiari babesa erakutsi nahi izan diote Oiongo bizilagunek, horregatik mila lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, hilketa krudela salatzeko.
2021/04/16 - 10:52
Chicagoko Poliziak 13 urteko haur latino bat hil du tiroz
13 urteko Adam Toledo tiroz hil zuen poliziak martxoaren 29an izandako jazarpen batean. Irudiek erakusten dute mutikoak eskuak goran zituela tiroak jaso zituenean.
2021/04/15 - 23:13
George Floyd hiltzeaz akusatutako polizia ohiak epaiketan deklaratzeari uko egin dio
AEBko Konstituzioaren arabera, auzipetuek epaiketan testigantzarik ez emateko eskubidea dute, esaten dutena beraien aurka erabili ez dezaten, eta Derek Chauvinek aukera hori baliatu du.
2021/04/15 - 10:51
Daunte Wright hil zuen polizia atxilotu eta inputatu dute, nahigabeko hilketagatik
Kimberly Potter atxilotuta dago, epaile batek fidantza ezartzeko zain. Bitartean, Poliziak hesi batekin eta hormigoizko hesiekin inguratu behar izan du bere etxea.
2021/04/15 - 09:39
Nahigabeko hilketa leporatu diote Daunte Wright hil zuen poliziari
Dimisioa eman eta biharamunean atxilotu dute Kimberly Potter polizia agentea.
2021/04/14 - 10:38
Hirugarren protesta gaua Mineapolisen, Daunte Wrighten hilketaren aurka
Arratsaldean elkarretaratzeak baketsuak izan diren arren, gaua iritsi denean istiluak hasi dira Brooklyn Centerreko polizia-etxearen inguruan.
2021/04/13 - 10:37
Poliziak dio Wright tirokatu zuen agenteak pistola Taser batekin nahastu zuela
Hilketa igandean jazo zen, Daunte Wright afroamerikarra trafiko-kontrol batean geldiarazi zutenean. Poliziak adierazi duenez, agenteak bere suzko arma Taser pistola batekin nahastu zuen.
2021/04/12 - 13:30
Protestak Mineapolisen, poliziak beste gizon beltz bat hil ostean
Hildako gizona 20 urteko Daunte Wright da. Poliziak bere kontra tiro egin zuen trafiko kontrol batean.
2021/04/12 - 13:25
20 urteko gizon beltz bat hil du tiroz poliziak Minnesotan
Floyden hilketagatiko epaiketa gunetik gertu jazo da gertaera, eta dozenaka manifestari bildu dira polizia-etxearen aurrean protestatzera, harik eta istiluen kontrako Poliziak sakabanatu dituen arte.