Arriaga Antzokia
2019/01/27 - 15:25
Protekzionismoaren aurrean, erakunde transnazionalak indartzea eskatu du Camdessusek
Camdessus ekonomialariaz gain, Txomin Bereciartua abadea, Dolores Redondo idazlea, Juanjo Mena orkestra zuzendaria eta Ana Urquijo abokatua ere saritu ditu Sabino Arana Fundazioak.
2019/01/23 - 11:43
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bilbora
Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.
2019/01/02 - 21:39
'Txanozuritxu': Carlos Imazek betiko 'Txanogorritxu' eguneratu du
'Txanozuritxu' izenarekin, Abao Txiki opera programaren barruan taularatuko dute Arriaga antzokian ipuin tradizionalaren bertsio eguneratua. Magia eta umorea agintzen digute.
2018/12/28 - 12:00
Travellin’ Brothers, mila blues gau eta bat gehiago
Travellin’ Brothers leioar taldeak bere ibilbideko milagarren kontzertua eskainiko du igandean, abenduak 30, Arriaga Bilboko antzokian.
2018/12/13 - 12:46
Belakok jarriko dio musika Arriagak aurkeztuko duen 'MacBeth'en bertsioari
Arriaga antzokiaren ekoizpena otsailean estreinatuko dute. Alex Gerediagak zuzenduko du, eta Belakoren musika antzezlan osoan zehar egongo da entzungai.
2018/11/27 - 10:34
Arriagak ‘Garai zekenak’ ekoizpen propioa aurkeztu du
Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako lehen ekoizpena azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra taularatuko dute Bilboko antzokian, euskaraz zein gaztelaniaz.
2018/11/26 - 15:35
'Garai Zekenak' obra estreinatuko du bihar Arriaga Antzokiak
Denise Despeyrouxek idatzi du Henrik Ibsenen obra batean oinarrituta, eta burgesiaren itxurakeriaz, haren ahuldade eta miseriez dihardu.
2018/11/13 - 16:42
Labèque ahizpak azken 500 urteetako euskal musikari begira, Arriagan
Ostegunean, azaroak 15, ‘Amoria’ ikuskizuna aurkeztuko dute Bilbon, inguruan, besteak beste, Carlos Mena, Eñaut Elorrieta eta Oreka TX lagun dituztela.
2018/11/10 - 15:14
Jose Luis Gomez aktorea eta Miguel de Unamuno, aurrez aurre Arriagan
Idazlearen eta filosofoaren irudia izango du aurrean, ispiluan, Jose Luis Gomez aktoreak 'Unamuno: venceréis, pero no convenceréis' antzezlanean, azaroaren 10etik 11ra Arriaga Antzokian.
2018/11/08 - 15:43
'Ghero' antzerki obra azaroaren 20an estreinatuko da Arriagan
Obra 3000. urtean dago girotuta eta hiltzear dagoen azken euskalduna du protagonista. Euskaltzaindiarekin batera ekoiztutako antzerki obra da.
2018/10/27 - 14:39
Ertzaintzak maila altueneko segurtasun plan bat antolatu du MTV sarietarako
Abenduaren 4a baino lehen, Bilbon, Getxon, Barakaldon eta Durangon izango diren kontzertuak ere hartzen ditu segurtasun-planak. Halaber, kontzertuetara bi ordu lehenago joatea aholkatu du.
2018/10/09 - 14:10
Maddi Oihenart eta Jeremie Garat, Arriaga antzokian
Urriaren 16an, asteartearekin, 19:30etik aurrera, Maddi Oihenart abeslariak eta Jérémie Garat musikariak “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren lehen kontzertua emango dute, Arriagako foyerrean.
2018/09/23 - 16:16
Arriaga Antzokiko pasadizoak ezagutu dituzte bilbotarrek
Asteburuan zehar Bizkaiko 67 eraikin egon dira zabalik barrutik bisitatu ahal izateko, horietako bat, esaterako, ETBko egoitza bera.
2018/06/07 - 17:14
'Kresala' eleberria entzungai, euskara ikasleen omenez
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, "Kresala" Txomin Agirreren eleberriaren irakurraldi ozen etengabea egiten ari dira gaur Arriaga Bilboko antzokian, euskara ikasleen ahalegina goresteko.
2018/06/04 - 16:55
Txomin Agirreren ‘Kresala’ irakurriko dute Klasikoen Irakurraldi Jarraituan
Bederatzigarrenez irakurriko dute, Bilbon, euskal literaturaren klasiko bat, euskara ikasleak omentzeko. 12 orduz jarraian, 400 bat lagunek hartuko dute parte eitb.eus-en ikusi ahalko den ekitaldian.
2018/05/31 - 13:14
BOSek 'Metropolis' filmaren musika zuzenean interpretatuko du Bilbon
Ostegun honetan, maiatzak 31, Arriaga antzokian taularatuko duten ikuskizunean zehar, Fritz Langen lana proiektatuko dute, orkestrak jotzen duen bitartean.
2018/05/09 - 18:39
La Cubana izango da Aste Nagusiko programazioaren protagonista Arriagan
Bilboko antzokiak “Adiós Arturo” kataluniar konpainiaren komedia zoroa hartuko du abuztuaren 11tik irailaren 9ra.
2018/05/07 - 17:55
Dutroux ume-hiltzailearen kasuari begiratzen dion antzezlana, Arriagan
“Five Easy Pieces” maiatzaren 11n, ostirala, eta maiatzaren 12an ikusi ahalko da Bilboko antzokian, nederlanderazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin.
2018/04/23 - 15:11
Jean Bordaxar zuberotarraren musika, Arriagan
Euskal kantu herrikoiak interpretatzeko “modu berria” sortu du zuberotarrak, “tradizioaren eta modernitatearen artean zubia eraikiz”. 20:00etan hasiko da kontzertua gaur, apirilak 23.
2018/04/19 - 13:24
Tosta Banda, Hego Euskal Herriko hiriburuetan biran
Apirilaren 26tik 29ra, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon arituko da hizkuntza gutxitudun kulturetako hamar musikarik osatutako “aniztasunaren orkestra”.