Euskaraz eta gaztelaniaz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belakok jarriko dio musika Arriagak aurkeztuko duen 'MacBeth'en bertsioari

Arriaga antzokiaren ekoizpena otsailean estreinatuko dute. Alex Gerediagak zuzenduko du, eta Belakoren musika antzezlan osoan zehar egongo da entzungai.
Belako eta 'Macbeth'eko lantaldea
Belakoko kideak eta 'Macbeth'eko lantaldea. Argazkia: Son Aoujil.

Arriaga antzokiak Macbeth Shakespeareren lan klasikoaren bertsio berri bat aurkeztuko du, Belako musika taldearen doinuak izango dituena lagun.

Alex Gerediaga zuzendari bilbotarrak eta bere taldeak tragedia “azkar, aztoragarri eta odoltsua” eszenara eramateko erronkari aurre egin diote, “sorkuntza ildoa traizionatu barik”. Belako taldearen abestiek oso pisu garrantzitsua izango dute antzezlanean.

Mungiar taldearen abestiek soinu euskarria emango diote Macbeth antzezlanari hasieratik amaierara, une batzuetan lehen planoan, beste batzuetan atmosfera gisa eta une oro elementu garrantzitsu moduan.

Alex Gerediaga zuzendariak eta antzezle taldeak (Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu Florentino, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas) aste batzuk daramatzate lanean, eta, berorien arabera, “istorioari eta pertsonaiei dagokienez oso erraz ezagutuko dugun Macbeth ari gara prestatzen, baina oso eszenaratze desberdina eta estetikaren ikuspegitik oso zaindua izango du”.

Euskaraz estreinatuko da antzezlana, otsailaren 9an eta 10ean (ikasleei eta taldeei eskainitako emanaldiak ere egongo dira otsailaren 7an, 11n eta 12an), eta gaztelaniaz ikusi ahal izango da ondoren, otsailaren 14tik 17ra. Sarrerak salgai daude jada.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X