Artur Mas
2015/10/15 - 12:39
Milaka herritarrek eta Kataluniako 400 kargudun baino gehiago Mas babestu dute
Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean deklaratu du Artur Mas Generalitateko presidenteak. Sinbolismoz jositako eguna da; izan ere, Lluis Companys Generalitateko presidente ohiari omenaldia egin dio.
2015/10/15 - 12:02
Milaka pertsonak babestu dute Mas epaitegira sartu denean
Artur Mas Bartzelonako Justizia Jauregira sartu berri da. Bidean, 400 alkateren, buruzagi independentisteren, gobernuko sailburuen eta milaka herritarren babesa jaso du.
2015/10/15 - 11:17
Mas, Colau eta De Gispertek lore eskaintza egin diote Companysi
Monjtuiceko Santa Eulalia gazteluan lore eskaintza egin diote gaur goizean Lluis Companysi. Bertan fusilatu zuten Companys presidentea duela 75 urte.
2015/10/15 - 08:59
Masek epaileari: 'Ni naiz A9ko galdeketaren arduradun politiko gorena'
Generalitateko presidenteak prozesuaren 'judizializazioa' salatu du: "Auzi politikoa da hau, esparru politikoan konpondu beharrekoa".
2015/10/13 - 21:25
Rigau, A9ri buruz: 'Kataluniako Parlamentuaren agindua bete nuen'
Irene Rigau Hezkuntza kontseilariak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu du, kontsultagatik inputatuta.
2015/10/12 - 11:05
Mas, Urkullu eta Barkos ez dira desfile militarrean izan
Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak ere gonbiteari muzin egin dio. Hitzorduan aurpegi berri asko izan dira, hauteskundeek utzitako presidentetza aldaketak direla eta.
2015/10/08 - 22:47
CUPek prozesuan aurrera egin nahi du, Masi buruz hitz egin aurretik
Alderdi independentistak Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea eskatu dio Junts Pel Si koalizioari.
2015/09/30 - 16:23
Mas 'orain, eta ez kanpainan' inputatzea egoki ikusten du Fiskaltzak
Kataluniako Fiskaltza Nagusiak, ohar baten bidez, adierazi du azaroaren 9ko galdeketa ikertzen ari den epaileak Artur Mas hauteskunde kanpaina bete betean inputatzea ez litzakeela 'zentzuzkoa' izango.
2015/09/30 - 15:33
Artur Mas: 'Ez naiz ez heroi eta ez martiri'
Estatuak oso modu zakar eta baldarrean erantzun duela kritikatu du Masek eta azaroaren 9an Kataluniako gizarteak desobedientzia zibilarekin eratzun ziola galdeketaren debekuari.
2015/09/30 - 13:58
Rajoy: 'Masen inputazioa Gobernuari egoztea bidegabea da'
"Hemen badago botere banaketa, eta Gobernuak ez du zerikusirik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hartzen dituen erabakiekin", adierazi du.
2015/09/30 - 10:57
Mas: 'Ez nuen desobeditu. Matxinada demokratikoa izan zen'
Catalunya Radi irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Kataluniako jarduneko presidenteak esan du legearen barruan aritu izan dela beti.
2015/09/30 - 10:51
Artur Mas: 'Ez nuen desobeditu. Matxinada demokratiko bat izan zen'
Artur Masek adierazi duenez, une oro legea bete zuen azaroaren 9ko kontsultan: 'Legalki ez nuen desobeditu. Politikoki matxinada demokratiko bat izan zen. Hautestontziak jarri genituen".
2015/09/30 - 10:29
Companysen fusilamenduaren 75. urteurrenean deklaratu behar du Masek
Generalitateko presidenteak ezin izango du bideokonferentziaz deklaratu, ezta idatziz ere.
2015/09/29 - 16:07
Jauraritzak ez du ulertzen Artur Masen inputazioa
Jauraritzak ez du ulertzen Artur Masen inputazioa. Are gutxiago igandeko hauteskundeetan gehiengo nabarmen batek referenduma nahi duela erakutsi ondoren.
2015/09/29 - 16:06
Generalitatea: 'Masen kontra epaiketa politikoa egiten ari dira'
Kataluniako Gobernuko bozeramaileak "argi" du Masek, Rigauk eta Ortegak ez zutela "legez kanpoko ezer ere egin" azaroaren 9ko galdeketan.
2015/09/28 - 16:05
Junts Pel Si: 'Artur Mas izango da presidentegai'
CDC, Ezkerra eta independenteek osatutako koalizioaren buruzagitza atzo lortutako emaitzak aztertzeko bildu da gaur.
2015/09/27 - 16:14
Demokraziak garaipen handia lortu duela adierazi du Artur Masek
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen iritzian, irailaren 27 honetan "demokraziak garaipen handia lortu du", Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "oztopo ugari" jarri dituen arren.
2015/09/20 - 22:10
Katalanen elkarbizitza pozoitzea leporatu dio Rajoyk Artur Masi
Inkestek gehiengo osoa ematen diete independentziaren aldekoei. Hori geldiarazteko asmoa duten Espainiako alderdi nagusiek euren buruzagiak izan dituzte Katalunian gaur.
2015/09/10 - 23:45
Artur Masek egindako hitzaldia Diada dela eta
Artur Masek egindako hitzaldia, 2015eko Diada dela eta, katalanez. Masen irudiko, ezin da gehiago luzatu Kataluniak etorkizuna erabakitzea, "nazio" izatea ukatzen dioten bitartean.
2015/09/05 - 21:47
Cameron eta Merkel ahots interesatuak dira, Artur Masen irudiko
Generalitateko presidenteak esan duenez, "honaino iritsi gara ez burutik jota gaudelako, Gobernu zentralarekin negoziatzeko saiakera guztiek ezetza jaso dutelako baizik".