Artur Mas
2015/09/27 - 16:14
Demokraziak garaipen handia lortu duela adierazi du Artur Masek
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen iritzian, irailaren 27 honetan "demokraziak garaipen handia lortu du", Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "oztopo ugari" jarri dituen arren.
2015/09/20 - 22:10
Katalanen elkarbizitza pozoitzea leporatu dio Rajoyk Artur Masi
Inkestek gehiengo osoa ematen diete independentziaren aldekoei. Hori geldiarazteko asmoa duten Espainiako alderdi nagusiek euren buruzagiak izan dituzte Katalunian gaur.
2015/09/17 - 10:07
Artur Mas: 'Gobernu zentralak laguntzak etengabe behar ditu'
Gainerako estatuek Espainiarekin “arazo” bat sor diezaiekeen adierazpen bat egitean interesik ez izatea ulertzen duela adierazi du Generalitateko presidenteak.
2015/09/10 - 23:45
Artur Masek egindako hitzaldia Diada dela eta
Artur Masek egindako hitzaldia, 2015eko Diada dela eta, katalanez. Masen irudiko, ezin da gehiago luzatu Kataluniak etorkizuna erabakitzea, "nazio" izatea ukatzen dioten bitartean.
2015/09/10 - 23:40
'Gehiengoaren erabakia' onartzeko eskatu du Artur Masek
“Independentzia” hitza aipatzea saihestu eta erabakitzeko eskubidea azpimarratu du Kataluniako presidenteak Diadaren ohiko hitzaldian.
2015/09/05 - 21:47
Cameron eta Merkel ahots interesatuak dira, Artur Masen irudiko
Generalitateko presidenteak esan duenez, "honaino iritsi gara ez burutik jota gaudelako, Gobernu zentralarekin negoziatzeko saiakera guztiek ezetza jaso dutelako baizik".
2015/09/03 - 13:11
Artur Masek dio 'ustelkeriaz garbi' dagoela
Halaber, konfiantza agertu du CDCko arduradunengan. Irailaren 27an irabazten badute, hauteskunde orokorretara ere eraman nahi Junts pel si.
2015/08/05 - 16:05
Manos Limpiasek Artur Mas atxilotzea eskatuko dio Fiskaltzari
"Zuzenbide Estuari uneoro desafio egitea, erakundeei mehatxu egitea eta sedizioa sustatzea" egotziko dio agintariari.
2015/08/03 - 23:09
Irailaren 27ko hauteskundeen deialdia sinatu du Artur Masek
Irailaren 27ko hauteskundeak Kataluniaren “historian data seinalatua” izateko dei egin du Generalitateko presidenteak. Estatuak Kataluniako herriaren “ahotsa isildu” nahi izatea deitoratu du Masek.
2015/08/03 - 15:33
Saenz de Santamariak, Artur Masi: 'Gobernua zelatan izango da'
Xavier Garcia Albiol PPCren Generalitaterako presidentegaia ziur agertu da hauteskundeetan mobilizazio handia izanez gero, independentziaren aurkako alderdiek irabaziko dutela.
2015/07/17 - 15:08
Artur Mas, Zarzuela jauregian: 'Bake-giroan nator'
Felipe VI.a erregeak oso serio agurtu du Generalitateko presidentea, Zarzuela jauregian.
2015/06/26 - 00:33
Artur Masen zerrenda babestuko dute UDCko kritikoek
Diziplina-espedienteak zabaltzeko txostenak eskatu dizkie zuzendaritzak zerbitzu juridikoei, baina zigor-espedienteak zabaltzeko aukerak “ez du garrantzirik”, kritikoen ustez.
2015/06/22 - 10:44
Neus Munte izendatu du Artur Masek presidenteorde eta bozeramaile
UDCk Generalitatea utzi eta gero, Mas presidenteak kontseilari berriak izendatu ditu.
2015/03/04 - 13:49
Artur Mas: 'Hauteskundeak legez kanpo uztea oso larria litzateke'
Sanchez Camachoren iritziz, CiUk eta ERCk estatu-azpiegiturak eskatu izanak “ez du inolako zentzurik”, Kataluniak ez dituelako eskumen horiek eta “100.000 urtetan ere ez ditu izango”.
2014/11/18 - 08:01
Espainiako eta Kataluniako fiskalak zatituta, Masen kereila dela eta
Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzak Kataluniako presidentearen kontrako kereila aurkezteari uko egin ostean.
2014/11/13 - 01:10
Turull: ‘Mas auzitara eraman ala ez, berdin zaigu’
Rajoyk Moncloan egindako agerraldia “bakarrizketa” izan dela kritikatu du CiUko bozeramaileak. Bestalde, “eskuzabaltasuna eta zorroztasuna” eskatu die Turullek kontsultaren aldeko alderdiei.
2014/11/09 - 21:53
Mas eta Fernandez (CUP) besarkatu egin dira zenbaketa zentroan
Artur Mas Generalitateko presidenteak eta David Fernandez Kataluniako Parlamentuko CUPeko diputatuak besarkada beroa eman diote elkarri A9ko datu-kontaketa zentroan topo egin dutenean.
2014/11/09 - 11:51
Politikariek Kataluniako prozesuan parte hartu dute
Alderdi politikoek eta elkarteek Kataluniako biztanleak deitu dituzte Kataluniako etorkizunari buruz iritzia emateko. "Partehartze prozesua" deitu diote.
2014/10/20 - 22:09
Gobernuak CUPek egindako baldintzak onartu ditu, kontsulta egiteko
CUPek berak gezurtatu du aldebiko akordiorik dagoenik. Generalitateak eurek egindako proposamenak onartu baino ez dituela egin diote.
2014/10/20 - 15:22
Generalitateak akordioa lortu du CUPekin, kontsulta egiteko
Kataluniako Gobernuak berreskuratutzat jo du kontsultaren aldeko kontsulta, CUPekin azaroaren 9ko erreferendum alternatiboa egiteko akordioa lortu baitu.