Mas: 'Ez nuen desobeditu. Matxinada demokratikoa izan zen'
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak iazko azaroaren 9ko galdeketa defendatu du, erabat legezkoa izan zela berretsiz. Horren hitzetan, legearen barruan aritu zen beti, araurik hautsi gabe: "Ez nuen legegerik desobeditu. Politikoki matxinada demokratikoa izan zen: hatestontziak atera genituen", adierazi du.
Catalunya Radi irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, epaileen aurrean bere burua defendatzeko erabiliko dituen argudioak iragarri ditu. Besteak beste, Masek jakinarazi du Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko galdeketa bertan behera utzi zuenean, Generalitateak zuzenean galdetu ziola Auzitegiari bertan behera utzi beharrekoa zer zen. Ez zuten erantzunik jaso, Masen hitzetan, eta, beraz, aurrera egitea erabaki zuten. "Ez ziguten erantzun, eta aurrera egin genuen", gaineratu du.
Inputazioak izan ditzakeen ondorioei buruz galdetuta, Masek adierazi du Kataluniak azken urteotako prozesuan argi eta garbi erakutsi duela egungo ordenamendu juridikoarekin ez datorrela bat eta zuzenbide esparrua aldatu beharra dagoela.
"Ez martiria, ez heroia" ez dela adierazi du Masek. Herriaren "zerbitzari" apaltzat du bere burua, eta egiteko hori hartuta, urriaren 15ean deklaratzera joango dela ziurtatu du: "Lluis Companys Kataluniako presidente ohiaren omenaldian parte hartu ondoren joango naiz", esan du. Izan ere, Companys tropa frankistek fusilatu zutela 75 urte beteko dira Mas deklaratzera deitu duten egun berean.
Jardunean dagoen presidenteak aitortu du azaroaren 9an hautestontziak jarrita, Estatuari "demokratikoki" aurre egin ziola, baina, betiere, legearen barruan. Azaroaren 9ko galdeketagatik jarritako helegiteei joan den igandean herriak egin ziela "politikoki" aurre esan du.
Halaber, azaroaren 9ko galdeketa aurrera eramateko diru publikoa ez zela bidegabe erabili adierazi du. Egun horretan erabilitako ordenagailuak eta bestelako baliabideak, ondoren beste erabilera bat izan dutela ziurtatu du, eskoletan, besteak beste.
Inhabilitatuko balute zer egingo lukeen galdetuta, ondorengoa erantzun du: "Inhabilitatzen baldin banaute, eta Espainiako ordenamenduaren baitan jarraitzen badugu, horrek ondorio jakinak izango ditu. Ezin gaitezke errealitate horretatik atera. Beste kontu bat da Kataluniako ordenamendu juridiko propioa eraikitzea eta horren baitan aritzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.