Artur Mas
2015/12/27 - 08:54
Espainiak nazio aniztasuna ez aitortzea salatu dute Urkulluk eta Masek
Bi agintarien esanetan, azken hauteskunde orokorrek agerian utzi dute nazio aniztasuna eta, beraz, amaitu egin beharko litzateke inposizioan eta elkarrizketa gabezian oinarritutako politikagintza.
2015/12/26 - 16:29
Hiru hilabeteren ondoren, bihar erabakiko du CUPek Masen etorkizuna
Bihar, hauteskundeetatik hiru hilabete betetzen diren egunean, CUP Artur Masen inbestidura babestuko duen ala ez erabakiko du. Sabadellen egingo du batzar nazionala.
2015/12/26 - 12:28
CUPek Kataluniarako erabakigarria den Batzar Nagusia dauka gaur
CDC eta ERCk babesa eskatzen diote, eta, bitartean, alderdiko ehun bat zinegotzik "eskuzabaltasuna" galdegin. Artur Masek dio CUPi lan egiten utzi behar zaiola: "Horretarako eskubide osoa du".
2015/12/24 - 17:09
Urkulluren eta Masen bilera, hauteskundeen emaitzak aztertzeko
Maiatzaren 30ean bildu ziren azken aldiz, egoera politikoari buruz hitz egiteko.
2015/12/23 - 08:05
Masek adierazi duenez, itun batek ez du zertan 'iraina' suposatu behar
“Itun bat lortzeko lagatzen den guztiak” ez du zertan “amore ematea” izan behar, Generalitateko jarduneko presidenteak ohartarazi duenez.
2015/12/22 - 14:34
Erkoreka: 'EAEk aldaketak eskatu ditu gizarte eta lurralde ereduetan'
Espainiako hauteskunde orokorretan izandako parte hartzea 'handia' azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak.
2015/12/22 - 13:15
Akordiorako proposamena egin dio Junts pel Sik CUPi
Hala ere, CUPeko militanteek proposamenari babesa eman beharko diote abenduaren 27ko batzar nagusian, Gironan. CUPeko diputatuek ez dute iritzirik emango bertan.
2015/12/03 - 10:46
David Fernandezek Masen alde bi boto ematea proposatu dio CUPi
CUPen diputatu ohiak, trukean, egitasmo sozial bat adostu beharko litzatekeela uste du. Proposamenaren harira, barne eztabaida sortu da CUPen barruan.
2015/12/02 - 21:39
Generalitatea: 'Adierazpena politikoa denez, epaiak ez du eraginik'
Neus Muntek azpimarratu du Kataluniako Parlamentuak onartutako adierazpena politikoa dela eta, beraz, bertan esandakoa beteko dutela.
2015/12/02 - 20:00
Munte: 'Konstituzionalak hartutako erabakiak ez du prozesua geldiaraziko'
Konstituzionalak hartutako erabaki horrek ez du ordea geldiarazten Katalunian dagoen independentzia nahia. Eta horixe bera erantzun dute Kataluniatik.
2015/12/01 - 21:36
CUPek hilaren 27an erabakiko du Mas babestu edo ez
Hauteskundeak ospatu eta 2 hilabete ondoren, bakoitzak bereari eusten dio. Jarduneko Generalitateak, Junts Pel Sí-ren izenean, akordiorako borondatea duela ekintzekin erakusteko eskatu dio CUP-i
2015/12/01 - 19:05
CUPek hilaren 27an erabakiko du Mas babestu edo ez
Alderdi independentistak Asanblea Nazionala deitu du egun horretarako.
2015/11/30 - 21:59
CUPek bost aukera proposatu ditu, Artur Mas presidente ez izateko
Artur Mas Kataluniako Gobernuaren nazioarteko ordezkaria izatea proposatu dute, eta prozesu independentista atzerrian zabaltzea izango luke ardura nagusi.
2015/11/30 - 16:04
Artur Masen inbestiduraren inguruko eztabaida CUPen
CUP-eko buruzagiek adierazpenak egin dituzte atzoko biltzarrean militanteek Masen inbestidurari ezetza eman ondoren.Bañosek dio oraindik ez dutela azken hitza esan.Gabrielek ezezkoa berretsi du
2015/11/29 - 15:07
CUPeko 1.600 militanteen iritziak entzungo ditu gaur Zuzendaritzak
Inbestidura-saioan Artur Mas babestea ala ez erabakitzeko ezohiko batzarrak oraindik ez du datarik.
2015/11/28 - 12:39
Estatu arrazoiengatik Masen inbestidura babesteko eskaria, Homsek CUPi
CUP alderdiak batzarra egingo du igande honetan Junts pel Siren proposamenaren inguruan erabaki bat hartzeko.
2015/11/25 - 12:51
'Hauteskundeak saihesten saiatuko gara, baina ez edozein preziotan'
Kataluniako jarduneko presidenteak aurreratu duenez, datozen egunotan emango dute ezagutzera CUPi proposatu dioten gobernu egitura.
2015/11/24 - 15:18
Artur Mas: 'Madril autogobernuan eskua sartzen ari da'
Katalunia gori-gori dago, diru kontuak direla eta. Gerrikoa estutzen ari zaio Espainiako gobernua Kataluniari, eta Artur Masek oso gogor egin du Rajoyren gobernuaren kontra.
2015/11/24 - 14:47
Gobernuak 'eraso instituzionala' egin die katalanei, Masen hitzetan
Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarritako kontrol finantzariorako neurrien kontrako errekurtsoa iragarri du Generalitateko jarduneko presidenteak.
2015/11/23 - 16:31
CDC desegin egingo da, 'zentroko alderdi handi bat' sortzeko
Josep Rullek aurreratu duenez, CDC desegin ondoren sortuko duten alderdi berrian Artur Masek egiteko 'garrantzitsua' izango du.