Astronomia
2022/05/12 - 18:44
Hauxe da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltzaren lehen argazkia
Irudi honekin, EHT teleskopioak frogatu egin du Esne Bidearen erdigunean zulo beltz supermasibo bat dagoela, Sagittarius A* izenekoa.
2022/05/04 - 12:35
2009 FJ1 asteroideak ez du Lurrean talka egingo: bi milioi kilometrora igaroko da
2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.
2022/03/30 - 21:06
Soyuz espaziontzi errusiarra Lurrera itzuli da bi errusiar eta estatubatuar batekin
Anton Shkáplerov eta Piotr Dubrov errusiarrak eta Mark Vande Hei estatubatuarra EEIren 66. espedizioko kideak ziren. Hirurak elkarrekin itzuli dira Ukrainako gerra bete-betean dagoenean.
2022/02/15 - 10:23
Elur-ilargia 2022: zer ordutan ikusi Euskal Herrian
Bihar izango da otsaileko ilargi betea, elur-ilargia gisa ere ezagutzen dena. Goren puntura 17:56an iritsiko da fenomenoa.
2022/02/11 - 00:24
Planeta berri bat hauteman dute eguzkitik hurbilen dagoen izarraren inguruan
Sisteman hauteman duten hirugarrena da, eta orain arte Proxima Centauri, gure eguzki-sistematik hurbilen dagoen izarra, orbitatzen aurkitutako arinena.
2022/01/27 - 10:40
Inoiz ikusi gabeko objektu distiratsu bat aurkitu dute Esne Bidean
Astrofisikari talde batek objektu bitxi bat aurkitu du Esne Bidean, hemezortzi minuturo "energia-bolada izugarriak" igortzen dituena eta, adituen arabera, aurretik ikusitako ezeren antzik ez duena.
2021/12/22 - 17:22
Munduko teleskopiorik handienaren jaurtiketa
Guyanako Europako Espazio portuan zeruari begira daude. 24rako iragarrita zegoen James Webb munduko teleskopiorik handienaren jaurtiketa gutxienez 25rarte atzeratu da eguraldi txarrarengatik.
2021/12/21 - 01:21
Gaur hasiko da negua urteko egun motzenarekin
16:59an ekingo diogu urtaro berriari eta 88 egun eta 23 ordu iraungo du. Ez da eklipserik izango neguan.
2021/12/03 - 10:58
Nondik eta noiz ikus daiteke 2021eko abenduaren 4 eguzki-eklipse totala?
Eklipsea Antartikan eta Afrika hegoaldean soilik ikusi ahalko da. 06:29an hasiko da, eta lau ordu inguru iraungo du; eklipse totalak, berriz, 66 minutu baino ez.
2021/11/19 - 12:14
Urteko bigarren ilargi-eklipsea, ikusgai
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak. Gurean, egunsentia hasi aurretik ikusi ahal izan da soilik eklipsearen lehen fasea.
2021/10/27 - 22:57
Nola iritsi zen Leoneko meteoritoa Hernanira?
Guardia Zibilak 1947an Leonen erori zen eta aspaldi Madrilgo museo batetik ostu zuten meteorito bat atzeman dio Hernaniko bizilagun bati. Trasteleku batean topatu duela azaldu du hark.
2021/10/27 - 20:19
1947an Leonen erori zen meteorito bat berreskuratu dute Hernanin
Meteoritoa Madrilgo museo batean ostu zuten aspaldi, eta Hernaniko bizilagun bat Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak.
2021/10/12 - 20:05
Esne Bidearen erdigunetik ateratzen diren irrati seinale ezohikoak hauteman dituzte
Detektatutako irrati-uhinak ez datoz bat irrati-iturri aldakorrez ezagutzen diren ereduekin eta izar-objektu berri bat izan daitekeela uste dute. Astronomoak haren portaera ulertu nahian ari dira, izan ere, "argiak oszilatu egiten du, distira aldakorra du eta seinalea piztu eta itzali egiten da".
2021/08/10 - 23:01
Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko saio bereziak antolatu ditu ostiralera arte
Meteoro gehien abuztuaren 11tik 12ra bitartean ikusiko dira, eta gauerditik aurrera izango dira ordu onenak, eta 02:00etan igaroko dira gehien.
2021/08/10 - 20:44
Hauek dira pertseidak edo Done Laurendiren malkoak ikusteko jakin beharreko guztiak
Puntu gorena abuztuaren 12an espero da, 21:00etatik 24:00etara. Honako hauek dira pertseidak hobekien ikusteko aholkuak: zeru iluna eskaintzen duen leku aproposa aurkitu, ez erabili optika-tresnarik eta Ilargiaren kokapenaren aurkako noranzkoan zuzendu begiak.
2021/07/22 - 15:15
2021eko Pertseiden izar-jasa udan: Non ikusten dira hobeto Done Laurendiren malkoak Euskadin?
Pertseidak ikusteko unerik onena abuztuaren 12tik 13rako gaua izango da. "Urte bikaina" izango da, ilberria orain dela gutxi izan delako.
2021/06/22 - 14:50
2021eko 'marrubi-superilargia': Noiz ikusi ahalko da eta zergatik du izen hori?
Ilargi beteak eta satelitea Lurretik punturik gertuenean egoteak bat egingo dute ostegunean, ekainak 24an. Ilargia ez da kolorez aldatuko, baina handiago eta distiratsuago ikusiko da.
2021/06/21 - 09:14
Gaur goizaldean hasi da uda Euskal Herrian
Aurten eklipserik egongo ez den arren, urte aparta izango da Perseiden meteoro euria ikusteko, abuztuaren 12 eta 13a bitartean.
2021/06/10 - 20:08
Horrela ikusi dute eitb.eus-eko erabiltzaileek eguzki eklipsea
eitb.euseko erabiltzaileek Euskal Herri osoan ikusi ahal izan den eguzki eklipse partzialaren argazkiak bidali dizkigute.
2021/06/10 - 16:06
Eguzkia, Ilargiak estalita
Eguzki eklipseak irudi ikusgarriak utzi ditu mundu osoko txokoetan. Hauek dira ederrenetako batzuk.