Urteko bigarren ilargi-eklipsea, ikusgai
Ostiral honetan, azaroak 19, izan da aurtengo bigarren ilargi-eklipsea. Europa eta Afrika mendebaldean, Amerikan, Ozeanian, Asian eta Ozeano Barean ikusi ahal izango da, Espainiako Institutu Geografikoak bere webgunean azaldu gisa.
Eklipsea partziala izan da. Lurrak ez ditu guztiz oztopatuko eguzki-izpiak; ondorioz, Ilargiaren zati bat soilik ilunduko da. Joan den maiatzeko ilargi-eklipsea guztizkoa izan zen, eta Lurrak Ilargi osoa estali zuen.
Ilargi-eklipse partziala 06:04ean hasi da, eta Ilargia apurka-apurka joan da iluntzen. Europa eta Afrika mendebaldean, Amerikan eta Asia ekialdean ikusi da eklipsearen hasiera. Itzalik handiena 09:09ean izan da, eta Amerikan eta Asia ekialdean ikusi ahal izan dute. Horrela, 12:03an amaituko da ilargi-eklipsea. Ipar Amerikan, Asian eta Ozeanian ikusiko da eklipsearen azken fasea.
Gurean, azaroko ilargi-eklipsearen lehen fasea ikusi ahal izan da, egunsenti aurretik. Hau da, Ilargia pixka bat iluntzen doala ikusi da soilik.
Espainiako Institutu Geografikoak argitaratutako mapa honetan ikusi daiteke non izango diren ikusgai eklipsearen faseak:
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean