Atentatuak
2021/08/27 - 13:42
Erlojuaren kontra ari dira ebakuazioak egiten Afganistanen
Kabulgo aireportuan ebakuazioak egiten jarraitzen dute, atzoko atentatu izugarrien ostean. Hainbat herrialdek gaur amaituko dituzte operazioak eta herrialdetik alde egingo dute.
2021/08/27 - 13:28
170 hildako Estatu Islamikoak Kabulen egindako atentatuetan
Halaber, 200 lagun baino gehiago zauritu dira. Biktimen artean afganiar zibilak eta militar estatubatuarrak daude, baita talibanak ere. Lehendabiziko erasoa aireportuaren sarrera batean izan da eta bigarrena inguruan dagoen hotel batean.
2021/08/27 - 11:29
Joe Biden: ''Ez dugu barkatuko. Harrapatu eta ordaindu egingo duzue''
Kabulgo aireportuan izandako erasoari "indarrez eta zehaztasunez" erantzungo diola iragarri du Biden presidenteak, "aukeratzen dugun tokian, aukeratzen dugun unean".
2021/08/27 - 02:15
Biden, atentatuen egileei: "Zuen atzetik joango gara eta egindakoa ordainduko duzue"
Joe Bidenek Kabulgo aireportuan hildako militar estatubatuarrak izan ditu gogoan eta "heroiak" direla adierazi du. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoen ardura.
2021/08/19 - 12:33
Haitiko presidentea hil zutela onartu dute Kolonbiako mertzenarioek
Poliziaren azken datuen arabera, 44 pertsona daude atxilotuta, horien artean 12 polizia, 18 kolonbiar (gehienak militarrak) eta sei haitiar (horietako hiru estatubatuarrak).
2021/08/17 - 12:40
A17ko atentatuetako biktimak omendu dituzte Bartzelonan
Bartzelonak omenaldi xume eta hunkigarria egin die A17ko atentatuen biktimei, erasoen laugarren urteurrenean. Senideek eta agintariek krabelin zuriak utzi dituzte Rambletan.
2021/08/16 - 16:42
Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetako biktimen % 22k bakarrik jaso dituzte kalteordainak
Bihar lau urte beteko dira Bartzelonako eta Cambrilseko atentatu jihadistetatik. Hamasei pertsona hil zituzten guztira eta epailearen txostenak 345 biktima aitortzen ditu.
2021/08/04 - 12:34
Afganistango talibanek egindako eraso batek 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu
Afganistango talibanek Defentsa ministroaren egoitzari egin diote eraso, Kabulen. Auto-bonba batekin egindako atentatuak 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu.
2021/07/20 - 11:03
Suziriak lehertu dira Kabulgo Presidentetza Jauregitik gertu
Hiru kohete Afganistango Presidentetza Jauregitik gertu lehertu dira, Eid Al Adha egunean oroitz egiten ari zirenean. Bertan zen Ashraf Ghani presidentea.
2021/07/17 - 20:57
Moiseren hilketagatik atxilotutako zazpi kolonbiar AEBn entrenatu zituzten
Estatu eta Defentsa Departamentuek gordetako datuak aztertu nahi dituzte, Haitiko presidentearen hilketarekin lotuta egon daitezkeen susmagarri gehiagok AEBko armadan izan ziren jakiteko.
2021/07/09 - 14:18
Gutxienez 2 estatubatuar eta 17 kolonbiar atxilotu dituzte Haitiko presidentearen hilketagatik
Ordezkaritza diplomatikoak berak baieztatu duenez, 11 susmagarri Taiwanek Port-au-Princen duen enbaxadan atxilotu dituzte.
2021/07/08 - 15:03
Haitiko Poliziak lau pertsona hil eta beste sei atxilotu ditu, presidentearen hilketarekin lotura zutelakoan
Testuinguru horretan, Haitiko behin-behineko lehen ministroak oposizioko buruzagiekin hitz egiteko konpromisoa hartu du, eta "hauteskunde inklusiboak eta sinesgarriak" deituko dituela ziurtatu du.
2021/07/08 - 14:58
Zer ari da gertatzen Haitin?
Karibeko herrialdea oso egoera ezegonkorra bizi duen une batean jazo da magnizidioa. Hauek dira Haitik bizi duen krisia ulertzeko gakoak.
2021/07/08 - 13:19
Haitiko presidentearen ustezko lau hiltzaile hil eta bi atxilotu ditu poliziak
Poliziak Jovenel Moise presidentea ustez erail zuten taldeko lau kide hil ditu, eta hilketan parte hartu zuten beste bi pertsona ere atxilotu ditu.
2021/07/07 - 21:18
Jovenel Moise Haitiko presidentea hil dute
Armatutako gizonak Haitiko presidentearen etxean sartu dira eta tiroz hil egin dute. Halaber, haren emazte Martine Moise zauritu dute. Claude Joseph lehen ministroak setio egoera ezarri du.
2021/06/16 - 11:46
Bonba-auto baten eztandak gutxienez 36 zauritu eragin ditu Kolonbiako kuartel batean
Gobernuaren hasierako hipotesiaren arabera, ELN da erasoaren egilea. Horretaz gain, FARC gerrillaren 33. Frontea talde disidentearen parte-hartzea ikertzen ari dira.
2021/06/09 - 11:11
GKE britainiar bateko hamar desminatzaile hil dituzte Afganistanen
The HALO Trust gobernuz kanpoko erakunde britainiarreko hamar desminatzaile hil eta beste 14 zauritu dituzte erasoan. Afganistango Gobernuak talibanei leporatu die erasoa.
2021/05/27 - 22:34
8 eta 53 urteko kartzela-zigorrak, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuengatik
Auzitegi Nazionalak 53, 46 eta 8 urteko kartzela zigorretara kondenatu ditu Bartzelona eta Cambrilseko 2017ko atentatuengatik akusastutako hiru pertsonak.
2021/05/27 - 21:39
53 urte arteko zigorrak Bartzelonako eta Cambrilseko harrapaketen arduradunei
Dena dela, ebazpenak zehazten du gehienez 20 urte pasatuko dituztela espetxean 2017ko eraso terroristaren egileek.
2021/05/25 - 09:44
Gutxienez 16 pertsona hil dituzte Perun, atentatu batean
Agintariek Sendero Luminoso taldeari egotzi diote erasoa. Ekainaren 6an herrialdeko presidentea aukeratuko dute, Keiko Fujimori edo Pedro Castillo, hauteskundeen bigarren itzulian.