Atentatuak
2021/07/08 - 13:19
Haitiko presidentearen ustezko lau hiltzaile hil eta bi atxilotu ditu poliziak
Poliziak Jovenel Moise presidentea ustez erail zuten taldeko lau kide hil ditu, eta hilketan parte hartu zuten beste bi pertsona ere atxilotu ditu.
2021/07/07 - 21:18
Jovenel Moise Haitiko presidentea hil dute
Armatutako gizonak Haitiko presidentearen etxean sartu dira eta tiroz hil egin dute. Halaber, haren emazte Martine Moise zauritu dute. Claude Joseph lehen ministroak setio egoera ezarri du.
2021/06/16 - 11:46
Bonba-auto baten eztandak gutxienez 36 zauritu eragin ditu Kolonbiako kuartel batean
Gobernuaren hasierako hipotesiaren arabera, ELN da erasoaren egilea. Horretaz gain, FARC gerrillaren 33. Frontea talde disidentearen parte-hartzea ikertzen ari dira.
2021/06/09 - 11:11
GKE britainiar bateko hamar desminatzaile hil dituzte Afganistanen
The HALO Trust gobernuz kanpoko erakunde britainiarreko hamar desminatzaile hil eta beste 14 zauritu dituzte erasoan. Afganistango Gobernuak talibanei leporatu die erasoa.
2021/05/27 - 22:34
8 eta 53 urteko kartzela-zigorrak, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuengatik
Auzitegi Nazionalak 53, 46 eta 8 urteko kartzela zigorretara kondenatu ditu Bartzelona eta Cambrilseko 2017ko atentatuengatik akusastutako hiru pertsonak.
2021/05/27 - 21:39
53 urte arteko zigorrak Bartzelonako eta Cambrilseko harrapaketen arduradunei
Dena dela, ebazpenak zehazten du gehienez 20 urte pasatuko dituztela espetxean 2017ko eraso terroristaren egileek.
2021/05/25 - 09:44
Gutxienez 16 pertsona hil dituzte Perun, atentatu batean
Agintariek Sendero Luminoso taldeari egotzi diote erasoa. Ekainaren 6an herrialdeko presidentea aukeratuko dute, Keiko Fujimori edo Pedro Castillo, hauteskundeen bigarren itzulian.
2021/05/10 - 14:16
Gutxienez 85 hildako Kabulen, nesken eskola baten aurkako atentatu batean
Hiru leherketa izan dira hazara etniako gutxiengo xiia bizi den auzoko bigarren hezkuntzako eskolaren atarian eta 147 zauritu dira. Nazioarteak gogor gaitzetsi du atentatua.
2021/03/23 - 09:47
Nigerko erasoan hildakoen kopurua 137ra igo da
Nigerko Gobernuak hiru eguneko dolu nazionala ezarri du hildakoen omenez. Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2021/03/22 - 12:35
Bruselako eraso terroristetako bikitimak omendu dituzte, erasoen bosgarren urteurrenean
31 pertsona hil ziren 2016ko martxoaren 22an Estatu Islamikoak Bruselako Aireportuan eta Maelbeekeko metro geltokian egindako eraso terroristetan.
2021/03/22 - 10:23
Gutxienez 40 zibil hil dituzte Nigerren izandako eraso batean
Martxoaren 15ean Tillebery eskualdean izandako gisa bereko beste atentatu batean beste 58 zibil hil zituzten.
2021/03/17 - 20:43
61 urteko zigorra Marisol Iparragirreri, Bilbon eta Getxon izandako bi atentatugatik
1995eko urtarrilean, ETAk polizia bat hil eta beste bat larri zauritu zituen Bilbon. 1994ko irailean, berriz, lehergailu bat zartarazi zuen Getxoko banketxe batean, kalte materialak eraginez.
2021/03/11 - 22:48
M11ko biktimak oroitu dituzte Madrilen, 17 urte eta gero
Ekitaldi nagusia Errege Jauregiko lorategian egin dute. "Terrorismoa ez da inoiz gailendu, eta ez da gailenduko", azpimarratu du Espainiako erregeak.
2021/03/11 - 15:52
M11ko atentantuetan hildako eta zauritutakoen omenezko ekitaldiak Madrilen
Madrilgo presidenteak eta alkateak egindako lore eskaintzarekin hasi da goizeko 09:00tan ekitaldi instituzionala Madrilgo Puerta del Solen.
2021/02/22 - 19:32
Uriaren hilketagatik auzipetutako ETAko bi kideek ukatu egin dute parte hartu izana
Hala ere, Ugaitz Errazkinek aitortu egin du informazioa helarazten ziela ETAko kideei.
2021/02/11 - 07:47
Marisol Iparragirren aurkako 122 urteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak
Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea "hiltzeko agindua" ematea eta "lehergaiak hornitzea" egotzita ezarri zion zigorra Auzitegi Nazionalak Marisol Iparragirreri.
2021/02/10 - 09:04
Eskuin muturrak Nafarroan edo nafarren kontra egindako 33 atentatu zenbatu dituzte
"Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)" izeneko txostenak hiru hilketa eta desagerpen bat jaso ditu.
2021/01/13 - 09:17
7 pertsona atxilotu dituzte Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotura dutelakoan
Atxilotuak 17 eta 21 urte artekoak dira, eta Angers, Lyon, Toulouse eta Sena eta Marne hirietan atxilotu dituzte.
2020/12/28 - 09:36
Nashvilleko erasoaren egilea leherketan hil zen
Anthony Quinn Warner 63 urteko gizon zuria da Eguberri egunean autoa leherrarazi zuena.
2020/12/25 - 23:08
Bonba bat zuen ibilgailu batek Nashville astindu eta hiru zauritu arin utzi ditu
Leherketa "hurrengo 15 minutuetan bonba batek eztanda egingo du" zioen grabazio bat zuen ibilgailu batean gertatu da.