Atentatuak
2020/12/16 - 21:28
Biziarteko kartzela zigor bat eta 30 urteko bi 'Charlie Hebdo'ren aurkako erasoagatik
Erasoan 17 pertsona hil zituzten terroristen laguntzaileek lau urtetik bizi osora arteko kartzela-zigorrak jaso dituzte, tartean 30 urteko bi zigor.
2020/12/15 - 12:33
Kabulgo gobernadoreordea hil da bere ibilgailuan jarritako bonba bat lehertu ostean
Mohibullah Mohammadi Kabulgo gobernadoreordea eta haren laguntzailea hil dira atentatuan.
2020/12/09 - 10:53
Beste bost pertsona atxilotu dituzte, Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotuta
Antza denez, Abdullah Anzorov Samuel Paty irakasle frantziarraren ustezko hiltzailearekin telefonoz hitz egiteagatik atxilotu dute.
2020/12/01 - 21:23
Bost lagun hil dira Alemanian, kotxe bat oinezkoen gunean sartu eta aurretik eramanda
Gutxienez bost lagun, tartean 9 hileko haur bat, hil dira ibilgailu batek harrapatuta, oinezkoen gune batean Alemaniako Treveris hirian.
2020/11/29 - 13:09
30 hildako baino gehiago eta 50 zauritu inguru Afganistango bi atentatutan
Zaurituak, horietako lau larri, osasun instalazioetara eraman dituzte tratamendua jasotzeko. Talde terrorista batek ere ez du bere gain hartu eraso bakar bat ere.
2020/11/17 - 22:20
Urrutikoetxea Zaragozako atentatuagatik Espainiaratzea erabaki du Frantziako Gorenak
Hala eta guztiz ere, ez dute berehala eramango Espainiako Estatura, Frantziakoan beste auzi batzuk dituelako irekita.
2020/11/13 - 15:46
Bataclan aretotik bizirik atera zen David Fritz elkarrizketatu du Olatz Simonek
David Fritzek ezin ditu burutik kendu gau hartan ikusitako irudi asko. Bizitakoa "Un jour dans notre vie" liburuan bizitakoa kontatu du.
2020/11/13 - 13:13
Frantziak emozioz gogoratu ditu azaroaren 13ko atentatuetako biktimak
2015ean Bataclan aretoan eta Parisko hainbat jatetxetan izandako atentatuetan 130 pertsona hil ziren.
2020/11/10 - 13:35
2017ko Kataluniako atentatuen epaiketa hasi da Auzitegi Nazionalean
Fiskalak 41 urteko kartzela zigorra eskatu du hiru auzipetuentzat; herri akusazioek, berriz, espetxe iraunkor berrikusgarria.
2020/11/04 - 12:31
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Vienako atentatua
Austriako Barne Ministerioa Estatu Islamikoaren oharra ikertzen dabil, egiazkoa den egiaztatzeko, baina oraingoz ez du ezer argitu.
2020/11/03 - 09:42
Bost pertsona hil dira Viena erdigunean izandako erasoetan
Bi gizon eta bi emakume ere hil dituzte bart gaueko erasoetan. Erasotzaileetako bat ere hil da. Poliziak uste du beste erasotzaile batek ihes egitea lortu duela.
2020/11/02 - 14:39
22 hildako eta 22 zauritu Kabulgo Unibertsitateko eraso armatuan
22 pertsona hil dira (haien artean 3 erasotzaileak) eta beste 22 pertsona zauritu dira Kabulgo Unibertsitateko erasoan. Oraingoz, matxino talde batek ere ez du erasoa bere gain hartu.
2020/10/30 - 12:28
Atxilotu bat, Nizako atentatuaren egilearekin konplizitatea izan dezakeelakoan
Ikerketaren helburua 21 urteko gaztea Frantziara nola iritsi zen eta haren "balizko konplizitateak" ikertzea da, Frantziako Fiskaltzaren arabera.
2020/10/29 - 19:55
Gazte batek hiru pertsona hil ditu labankadaz Nizako eliza batean
Erasotzailea atxilotu egin dute eta ospitale batean dago. Ordu batzuk geroago, Poliziak labana batekin mehatxu egin duen gizon bat hil du Avignonen eta beste susmagarri bat atxilotu du Lyonen.
2020/10/29 - 15:46
Nizako erasoaren ostean, herrialdean alerta gorena ezarri du Frantziako Gobernuak
09:00ak inguruan izan da erasoa Nizako Notre Dame basilikan. Bi lagun hil ditu erasotzaileak eliza barruan eta hirugarren bat kanpoan.
2020/10/29 - 11:57
Gutxienez hiru hildako Nizan, eliza baten ondoan labanaz egindako eraso batean
Ustezko erasotzailea atxilotu eta ospitalera eraman dute zaurituta. Hildako hiru pertsonez gain, beste batzuk zauritu dira erasoan.
2020/10/23 - 16:43
Gaur berreogei urte, 3 pertsona hil zituzten EAEn izandako atentatuetan
Donostian, Elgoibarren eta Zornotzan izan ziren atentatuak. Hilabete beltza izan zen 1980ko urria: 16 pertsona hil zituzten.
2020/10/20 - 09:45
15 pertsona atxilotu dituzte Samuel Patyren hilketarekin lotuta, tartean lau ikasle
Ikerketako iturriek zabaldutako informazioaren arabera, ikasle batek edo batzuek irakaslea nor zen adierazi zioten erasotzaileari, ehunka euroren truke.
2020/10/19 - 11:56
Frantziak polizia operazioak abiatu ditu, Samuel Paty irakaslearen hilketaren ondotik
Barne ministro frantziarrak iragarri duenez, dozenaka pertsonaren aurkako polizia operazio zabalik dago, ostiraleko atentatua justifikatzen duten mezuak sarean argitaratzeagatik.
2020/10/18 - 21:40
Eraso islamiar batean hildako irakaslea omendu dute milaka lagunek Frantzian
Adierazpen askatasuna aldarrikatu dute Parisen, Lyonen, Tolosan, Nantesen, Lillen edota Marsellan, besteak beste, "je suis ensignat" oihu artean.