30 hildako baino gehiago eta 50 zauritu inguru Afganistango bi atentatutan
30 hildako baino gehiago eta ia 50 zauritu izan dira igande honetan Ghazni eta Zabul probintzietan bonba-autoz egindako bi atentatutan.
Horietako lehena, bonba-auto batekin egindako eraso suizida, Ghaznikoa izan da, probintziako hiriburuan dagoen base militar baten kontra egindakoa.
Baz Mohammad Hemat probintziako Osasun Departamentuko buruak DPA albiste-agentziari adierazi dionez, gutxienez 30 hildako eta 24 zauritu izan dira erasoaren ondorioz. Hildako eta zauritu guztiak Afganistango Indar Armatuetako kideak dira.
Hala ere, Nasir Ahmad Faqiri Ghazniko Kontseilu Probintzialeko buruaren arabera, hildakoak 25 dira, gertatutakoaren inguruko lehen informazioen arabera, eta zaurituak 16. Wahidula Jumazada Gobernuko bozeramaileak, aldiz, 23 hildako eta 16 zauritu izan direla jakinarazi du.
Tolo News telebistak aipatutako Afganistango segurtasun iturrien arabera, erasoa goizean gertatu da eta egileak ez da bizirik irten. Halaber, bonba "lehergailuz betetako" ibilgailu batean leherrarazi dutela zehaztu dute.
Iturri berberen arabera, Afganistango Armadako komandoak bertan zeuden. Talde terrorista bakar batek ere ez du bere gain hartu orain arte erasoa. Hala ere, talibanek Afganistango indarren aurkako atentatuak egin dituzte Ghaznin iraganean.
Bestalde, Atajan Haqbayan Zabul probintziako Kontseilu Probintzialeko presidentea bere autoaren kontra egindako beste atentatu suizida batean zauritu da. Erasoak hildako hiru zibil eta 23 zauritu utzi ditu (horietatik 19 zibilak).
Erasoa Qalaten egin dute, probintziako hiriburuan, Haqbayan etxetik atera denean, senideek azaldu dutenez.
Zaurituak, horietako lau larri, osasun instalazioetara eraman dituzte, Tolo Newsek aipatutako segurtasun iturriek jakitera eman dutenez. Eraso hori ere ez du bere gain hartu talde terrorista bakar batek ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Girondako suteek 220.000 pertsona ebakuatzera behartu dituzte, sua Bordeleraino hurbiltzen ari den bitartean
Sua Bordele erdigunetik 15 kilometrora dago jada, eta 42.000 hektarea erre ditu. Frantzian, aurten, ia 100.000 hektarea kiskali dira, inoizko daturik handiena.
Hildako bat eta 16 zauritu Berlinen, Harrotasunaren festan izan den harrapaketa batean
Pertsona bat hil da eta 16 zauritu dira Berlinen, Harrotasun Eguneko ospakizunetan, auto batek harrapatuta. Hainbat lagun harrapatu ostean, erasotzaileak ihes egin du, baina bila ari dira. Poliziaren arabera, erasotzaileak ideologia islamista du.
200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Ezinegona Bordeleko herritarren eta bertara ebakuatu dituzten pertsonen artean
Bordelek erre usaina du. Frantziako hego-mendebaldeko hirirantz doazen suteak dagoeneko sentitzen dira bertako kaleetan: ke gris horixka batek estalita esnatu da hiria larunbat honetan, eztarria sumintzen du aireak ea ezinegona zabaltzen ari da bertako biztanleengan. 5.000-6.000 pertsonendako babeslekuak prestatu ditu Udalak.
2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump
Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.
110.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Arcachongo sutearen ondorioz
Agintariek ohartarazi dutenez, sua kontroletik kanpo dago Arcachongo badian, eta "2022koak baino baldintza okerragoak" ditu. Eskualde horrek bere historiako sute suntsigarriena izan zuen urte hartan. Biscarrossen, beste sute batek 2.600 hektarea erre ditu, eta, hori dela eta, 31.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte.
Bruselak lau hegazkin mobilizatu ditu Greziatik eta Italiatik, Madrilgo eta Avilako suteei aurre egiten laguntzeko
"Madrilgo Erkidegoko historiako suterik larriena" dela esan du Ayusok, eta lehentasun nagusia "bizitzak salbatzea" dela azpimarratu du. Suak 6.000 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, eta garrak "itzali ezinik" jarraitzen dute.
Trumpek muga-zergen beste oldarraldi bat hasi du: EBko ekonomia % 10eko zergen mehatxupean
AEBko Gobernuak adierazi du muga-zergak eta merkataritza negoziazioak erabiltzen jarraituko duela herrialdea berrindustrializatzeko, langileak babesteko eta merkataritza defizita murrizteko tresna gisa.
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Landetan piztu den sute baten ondorioz
Sutea ostegun arratsaldean piztu zen Bizkarrotzeko errepide batean eta 23.000 pertsona ebarkatu behar izan dituzte. 600 suhiltzaile baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.
Rubiok Lavrovi esan dio AEB prest dagoela Errusia eta Ukrainaren artean bitartekari lanak egiteko
Kremlinek 2022tik bi herrialdeen arteko gatazka laster konpontzeari buruzko baikortasuna murriztu du.