Atentatuak
2021/09/08 - 23:31
Ikusmin handiarekin eta kontrol neurri zorrotzekin abiatu da Parisko 2015eko atentatuen inguruko epaiketa
Erantzule eta konplizeak epaitzen hasi dira. Bertan inoiz egin den epaiketarik handienean, orduko mina eta sufrimendua azaleratu dira berriro. Lehen saioan hilketen egile zuzenetatik bizirik dagoen bakarra, Salah Abdeslamek, ez du inolako damurik erakutsi.
2021/09/08 - 16:13
130 hildako eta 400 zauritu eragin zituzten 2015eko Parisko atentatuek
Ordu erdiko tartean, 2015eko azaroaren 13an izandako eraso kateak beltzez estali zuen Argiaren Hiria.
2021/09/07 - 13:05
Irailaren 11ko atentatuen osteko egunkarien azalak
Munduko egunkari garrantzitsuenetako batzuen azalak, 2001eko irailaren 11n New Yorken izandako atentatuen biharamunean.
2021/09/04 - 01:57
Bidenek I-11ko atentatuen inguruko dokumentuak desklasifikatzeko agindua eman du
Hain zuzen ere, Al-Qaidak burututako eraso horietatik 20 urte igaro baino egun batzuk lehenago iragarri du erabakia Etxe Zuriak, sei hilabeteko epean dokumentuak argitaratzeko helburuarekin. Irailaren 11ko atentatuetan 3.000 pertsona inguru hil ziren.
2021/09/03 - 10:55
Sei pertsona zauritu dira Zeelanda Berrian, labanaz egindako eraso batean
Erasoa Zeelanda Berriko Auckland hiriko supermerkatu batean gertatu da. Ustezko erasotzailea tiroz hil du poliziak.
2021/08/29 - 01:00
Bidenek uste du beste atentatu bat egon daitekeela Kabulen, "datozen 24 edo 36 orduetan"
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, soldadu estatubatuarrak babesteko "beharrezko neurri guztiak" hartzeko eskatu die Afganistanen dauden goi-kargudun militarrei.
2021/08/28 - 20:48
ISISeko bi buruzagi hil dituzte estatubatuarrek drone bidez, Kabulgo aireportuko atentatuari erantzunez
Halaber, Kabulgo aireportua babesteko lanean ari diren 5.000 militar estatubatuarrak herrialdetik erretiratzen hasi dira dagoeneko, Estatu Islamikoak bere gain hartutako eraso terroristaren ondoren.
2021/08/27 - 13:42
Erlojuaren kontra ari dira ebakuazioak egiten Afganistanen
Kabulgo aireportuan ebakuazioak egiten jarraitzen dute, atzoko atentatu izugarrien ostean. Hainbat herrialdek gaur amaituko dituzte operazioak eta herrialdetik alde egingo dute.
2021/08/27 - 13:28
170 hildako Estatu Islamikoak Kabulen egindako atentatuetan
Halaber, 200 lagun baino gehiago zauritu dira. Biktimen artean afganiar zibilak eta militar estatubatuarrak daude, baita talibanak ere. Lehendabiziko erasoa aireportuaren sarrera batean izan da eta bigarrena inguruan dagoen hotel batean.
2021/08/27 - 11:29
Joe Biden: ''Ez dugu barkatuko. Harrapatu eta ordaindu egingo duzue''
Kabulgo aireportuan izandako erasoari "indarrez eta zehaztasunez" erantzungo diola iragarri du Biden presidenteak, "aukeratzen dugun tokian, aukeratzen dugun unean".
2021/08/27 - 02:15
Biden, atentatuen egileei: "Zuen atzetik joango gara eta egindakoa ordainduko duzue"
Joe Bidenek Kabulgo aireportuan hildako militar estatubatuarrak izan ditu gogoan eta "heroiak" direla adierazi du. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoen ardura.
2021/08/19 - 12:33
Haitiko presidentea hil zutela onartu dute Kolonbiako mertzenarioek
Poliziaren azken datuen arabera, 44 pertsona daude atxilotuta, horien artean 12 polizia, 18 kolonbiar (gehienak militarrak) eta sei haitiar (horietako hiru estatubatuarrak).
2021/08/17 - 12:40
A17ko atentatuetako biktimak omendu dituzte Bartzelonan
Bartzelonak omenaldi xume eta hunkigarria egin die A17ko atentatuen biktimei, erasoen laugarren urteurrenean. Senideek eta agintariek krabelin zuriak utzi dituzte Rambletan.
2021/08/16 - 16:42
Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuetako biktimen % 22k bakarrik jaso dituzte kalteordainak
Bihar lau urte beteko dira Bartzelonako eta Cambrilseko atentatu jihadistetatik. Hamasei pertsona hil zituzten guztira eta epailearen txostenak 345 biktima aitortzen ditu.
2021/08/04 - 12:34
Afganistango talibanek egindako eraso batek 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu
Afganistango talibanek Defentsa ministroaren egoitzari egin diote eraso, Kabulen. Auto-bonba batekin egindako atentatuak 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu.
2021/07/20 - 11:03
Suziriak lehertu dira Kabulgo Presidentetza Jauregitik gertu
Hiru kohete Afganistango Presidentetza Jauregitik gertu lehertu dira, Eid Al Adha egunean oroitz egiten ari zirenean. Bertan zen Ashraf Ghani presidentea.
2021/07/17 - 20:57
Moiseren hilketagatik atxilotutako zazpi kolonbiar AEBn entrenatu zituzten
Estatu eta Defentsa Departamentuek gordetako datuak aztertu nahi dituzte, Haitiko presidentearen hilketarekin lotuta egon daitezkeen susmagarri gehiagok AEBko armadan izan ziren jakiteko.
2021/07/09 - 14:18
Gutxienez 2 estatubatuar eta 17 kolonbiar atxilotu dituzte Haitiko presidentearen hilketagatik
Ordezkaritza diplomatikoak berak baieztatu duenez, 11 susmagarri Taiwanek Port-au-Princen duen enbaxadan atxilotu dituzte.
2021/07/08 - 15:03
Haitiko Poliziak lau pertsona hil eta beste sei atxilotu ditu, presidentearen hilketarekin lotura zutelakoan
Testuinguru horretan, Haitiko behin-behineko lehen ministroak oposizioko buruzagiekin hitz egiteko konpromisoa hartu du, eta "hauteskunde inklusiboak eta sinesgarriak" deituko dituela ziurtatu du.
2021/07/08 - 14:58
Zer ari da gertatzen Haitin?
Karibeko herrialdea oso egoera ezegonkorra bizi duen une batean jazo da magnizidioa. Hauek dira Haitik bizi duen krisia ulertzeko gakoak.