Atentatuak
2019/08/04 - 20:48
Texasko tiroketak hispanoen aurkako gutun batekin loturarik duen ikertzen ari dira
Bitartean, Patrick Crusius 21 urteko estatubatuarra galdekatzen ari dira ikertzaileak. El Paso hiriak 700.000 biztanle inguru ditu, eta hamarretik zortzik jatorri hispanoamerikarra dute.
2019/08/04 - 13:54
Gutxienez 10 pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Ohion, tiroketa batean
Tiroketa goizaldean izan da, Daytongo erdigunetik mendebaldera dagoen taberna baten aurrean. Hildakoen artean sarraskiaren ustezko egilea dago.
2019/07/29 - 13:59
Gutxienez 65 pertsona hil dira Boko Haramek Nigeriako ipar-ekialdean egindako erasoan
Atentatua ahuku edo segizio baten aurka egin dute Nganzai herrian, Borno estatuan. Talde jihadistak eskualdeko beste herri batean ere egin du eraso, baina ez dute bertan hildakoen berri eman.
2019/06/25 - 20:31
Begoña Urroz DRIL erakundeak hil zuela baieztatu du ikerketa batek
Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroak egindako ikerketa baten arabera, DRIL erakundeak hil zuen Begoña Urroz umea 1960an. Urteetan ETAri egotzi izan diote hilketaren ardura.
2019/05/31 - 11:34
NATOren tropen aurkako eraso suizida izan Kabulen
Erasoan gutxienez 5 pertsona hil dira eta beste 7 zaurituta daude, NATOko 4 soldadu barne. Bonba-auto batekin egin diote eraso NATOren konboiari.
2019/05/28 - 11:24
Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Japonian, labanaz
Goizeko lehen orduan gertatu da erasoa, haur talde bat eskolako autobusaren zain zeudela. Erasoaren ostean, ustezko egileak bere burua hil du.
2019/05/25 - 19:47
ANk Urrutikoetxea Espainiaratzea eskatu du Zaragozako kuarteleko atentatuagatik
Ismael Moreno epailea Frantziako Estatuari zuzendu zaio esateko 1987ko erasoa preskribatu bada ere, atxilotzeko agindua 2005an eman zuela.
2019/05/24 - 20:43
Gutxienez 13 pertsona zauritu dira Lyonen izandako eztanda batean
Poliziak gizonezko bat bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "eraso"tzat jo du gertakaria, eta hildakorik ez dela izan zehaztu du.
2019/05/20 - 10:38
Turistaz betetako autobus bati eraso egin diote Egipton
Leherketak autobus turistiko bat eta auto bat harrapatu ditu Egiptoko Museo Handiaren kanpoaldean. 17 pertsona zauritu dira, gehienak atzerritarrak.
2019/05/13 - 00:40
Sei pertsona hil dira Burkina Fason, eliza baten aurkako eraso batean
Azkenaldian, talde yihadistek hainbat ekintza terrorista burutu dituzte herrialdean. Burkina Fasoko presidenteak erasoa deitoratu du, eta ekintza hori “onartezina” dela azpimarratu du.
2019/05/08 - 11:42
Gutxienez 8 hildako eta 25 zauritu, Pakistanen izandako eraso suizida batean
Gutxienez 8 pertsona hil dira eta 25 zauritu dira Lahore hirian, poliziaren patruila baten aurkako erasoan. Leherketa tenplu sufi baten ondoan izan da.
2019/04/27 - 20:44
16 lagun hil dituzte Sri Lankako atentatuen ustezko egileen aurkako operazio batean
Agintarien arabera, suizidak inmolatu direnean izan dira hildakoak, aldamenean zituzten senitartekoak ere hil baitituzte soinean zeramatzaten lehergailuekin.
2019/04/27 - 16:14
Sri Lankako atentatuak bizi zituzten Errenteriako familia batekin izan gara
Atentatuak egun bat geroago gertatu izan balira, hildako biktimen artean egongo zirela uste dute.
2019/04/25 - 21:12
Erasoetan ia 100 pertsona gutxiago hil zituztela esan du orain Sri Lankako Gobernuak
Anil Jasinghe osasun zerbitzuetako zuzendari nagusiak Reuters albiste-agentziari baieztatu dionez, hildakoak “250 edo 260” bat izan daitezke.
2019/04/24 - 17:59
Sri Lankako erasoen egileen irudi gehiago zabaldu dituzte
Segurtasun kamera baten irudietan erasotzaileen burua izan zitekeena ikusten da. Bestetik, Sri Lankako agintariek erasoen arriskuaren berri zutela onartu dute, eta ez zutela informazioa ondo kudeatu.
2019/04/24 - 15:34
Goi kargudunak salatu ditu Sri Lankak, erasoei buruzko informazioa ezkutatzeagatik
Azken orduotan gora egin du hildakoen kopuruak: guztira, 359. Bestalde, 60 pertsona atxilotu dituzte atentatuekin zerikusia dutelakoan.
2019/04/24 - 11:56
Sri Lankako terroristetako baten irudia, eliza baten barruan eztanda egin aurretik
Terroristetako bat motxila batekin ikusten da irudietan Negomboko San Sebastian eliza katolikoan. Handik gutxira lehergailua eztandarazi zuen beteta zegoen elizan.
2019/04/23 - 19:52
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Sri Lankako atentatuak
Estatu Islamikoak (ISIS) bere gain hartu du gaur Sri Lankan Berpizkunde Igandean izandako atentatu oldea. Erasoetan 310 pertsona hil eta 500dik gora zauritu ziren.
2019/04/23 - 15:40
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Sri Lankako atentatuak
Bidalitako oharrean dioenez, erasoek 'koalizioko herritarrak eta kristauak' izan zituzten jomuga.
2019/04/23 - 13:18
57 urteko emakume bat atxilotu dute Lyra McKeeren hilketarekin lotura duelakoan
Ostegunean bertan atxilotu zuten Creggan inguruan, istiluak izan ziren tokian bertan.