Biktimen balantze berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erasoetan ia 100 pertsona gutxiago hil zituztela esan du orain Sri Lankako Gobernuak

Anil Jasinghe osasun zerbitzuetako zuzendari nagusiak Reuters albiste-agentziari baieztatu dionez, hildakoak “250 edo 260” bat izan daitezke.
Terrorista suizidek hiru elizari eta luxuzko lau hoteli eraso egin zieten igandean.
Hiru elizari eta luxuzko lau hoteli eraso egin zieten igandean. Artxiboko argazkia: EFE

Igandeko erasoetan hildako pertsonen kopurua murriztu du Sri Lankako Gobernuak ostegun honetan. “253 hildako inguru” izan zirela azaldu du Exekutiboak, orain arte ia 360 pertsona hil zituztela jakinarazi duenean.

Biktimen zenbaketan hanka-sartze bat egin dutela azaldu du bertako Osasun Ministerioak, BBC Erresuma Batuko telebistak jakitera eman duenez.

Bestalde, Anil Jasinghe osasun zerbitzuetako zuzendari nagusiak Reuters albiste-agentziari baieztatu dionez, hildakoak “250 edo 260” bat izan daitezke. “Ezin du dut zehatz-mehatz esan. Gorputz zati ugari daude eta kopuru zehatz bat ematea zaila da”, erantsi du.

Terrorista suizidak hiru elizari eta luxuzko lau hoteli eraso egin zieten igandean, Pazko Igandea ospatzen ari zirenean. Estatu Islamikoak atentatua bere gain hartu du.

Sri Lankako herritarrek “nazioarteko sare” baten babesarekin egindako erasoak direla uste du Exekutiboak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X