Atentatuak
2024/07/14 - 22:30
Joe Biden: ''Nazio bakar gisa elkartu behar gara, eta nor garen erakutsi''
Donald Trumpek tiroa jaso ondoren, Joe Biden AEBko presidenteak horren aurrean hartuko dituzten neurrien berri eman du bere azken agerraldian. Gainera, garrantzi berezia eman dio batasunari, eta nazio bakar bat bezala jokatu behar dutela adierazi du.
2024/07/14 - 21:32
Trump Truth-en: "Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea"
Bere sare sozialean argitaratutako mezu batean adierazi duenez, "ez dugu beldurrik izan behar, eta tinko jarraituko dugu gure fedean eta desafioka gaizkiari aurre eginez". Estatubatuarrei "batasuna eta izaera" eskatu die.
2024/07/14 - 20:52
Yerai Diaz, Trumpi egindako atentatuari buruz: ''Tentsio, nahasmendu eta izu handiko momentua izan da''
Yerai Diaz Ikaranek, EITBk AEBn duen korrespontsalak, Donald Trumpek jaso duen tiroaren inguruko xehetasunak eman dizkigu New Yorketik.
2024/07/14 - 20:31
Trump arin zauritu dute hilketa saiakera batean
"Jainkoak bakarrik saihestu du pentsaezina zena gertatzea", esan du hautagai errepublikanoak. Pertsona bat hil da Thomas Matthew Crooks 20 urteko gazteak mitin batean egindako erasoan. Trumpi urratu bat besterik ez dio egin eskuineko belarrian.
2024/07/14 - 20:26
Trump belarri batean zauritu dute, mitin batean tirokatuta
Hautagai errepublikanoaren eskuin belarria urratu du bala batek, eta pertsona bat hil da, Thomas Matthew Crooks 20 urteko gazteak mitin batean egindako erasoan. Trump onik dago, eta hilketa saiakera gisa ikertzen ari dira jazoera.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/07/14 - 13:40
Trumpen lehen agerraldi publikoa, hilketa saiakeraren ostean
Newarkera hegazkinez iritsi da presidente ohia, eta bere kabuz jaitsi da. Pennsylvanian izandako mitin batean tirokatu dute Trump, eta bala batek zauria egin dio belarri batean, baina medikuen sendagiria jaso du.
2024/07/14 - 11:35
Biden: ''Ez dago AEBn indarkerkeria mota horretarako lekurik''
Donald Trump bere aurkari politikoak jasandako atentatua gaitzetsi du AEBko egungo presidenteak. "Nazio bakar bat bezala elkartu behar dugu erasoa gaitzesteko", adierazi du.
2024/07/03 - 16:31
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu ditu labanaz gizonezko batek Israel iparraldean
Polizia ekintza "terrorista" den ikertzen ari da. Gertakaria 11:30ean izan da, Israelgo iparraldeko Carmiel hiriko merkataritza-gune batean. Bi zauritu larri eraman dituzte ospitalera eta horietako bat bertan hil da. Ustezko erasotzailea ere hil egin du Poliziak.
2024/06/24 - 17:17
Gutxienez 19 pertsona hil dira eta 12 zauritu Dagestanen izandako atentatu terroristatan
Bi eliza ortodoxo, sinagoga bat eta polizia etxe bat izan dira erasoen helburu. Atzo izan ziren atentatuak, Errusiako ortodoxoek Mendecoste jaia ospatzen ari zirela.
2024/06/15 - 15:34
'Memoria eta Errekonozimendu Koadernoak' eman dizkiete epai bidez ebatzi ez diren ETAren biktimen familiei
1978 eta 1982 bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eraildako pertsonen 10 koaderno banatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gertatutakoaren "testigantza une oro" ematea eskatu dute omenaldian, berriro gerta ez dadin antzeko zerbait.
2024/05/23 - 09:54
Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/22 - 23:30
Araceli Tamayo "egonkor" dago eta "pronostiko larria" du
Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.
2024/05/22 - 23:10
Basurtuko Ospitaleko medikuen arabera, Araceli Tamayo ''klinikoki egonkor dago'' eta ''pronostikoa larria da''
Alberto Loizate Basurtuko Ospitaleko Kirurgia Orokorreko buruak Araceli Tamayoren osasun egoeraz hitz egin du, asteazken honetan iritsi baita Afganistanetik atentatua jasan ondoren.
2024/05/22 - 20:53
Araceli Tamayo Basurtuko Ospitalera eraman dute anbulantzian
Medikuek bere egoera aztertu ondoren, 82 urteko emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute aseguru-etxeak berak jarritako anbulantzia medikalizatu batean.
2024/05/22 - 16:18
Afganistanen larri zauritutako euskal herritarra Bilbora bidean da jada
Araceli Tamayo aberriratuko duen hegazkin medikalizatua 17:00ak aldera iritsiko da Bilboko Aireportura eta handik, segur aski, Basurtuko ospitalera eramango dute. Osakidetzak Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia bat prest izango du, beharrezkoa balitz erabiltzeko.
2024/05/22 - 09:48
Albiste izango dira: Araceli Tamayoren aberriratzea, Sanchez Kongresuan eta Genero berdintasunaren indizea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/21 - 16:44
Okerrera egin du Afganistanen zauritutako emakume bilbotarraren osasun egoerak
Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak jakinarazi du Araceli Tamayo joan den asteburuan Afganistanen larri zauritutako emakume bilbotarraren egoerak okerrera egin duela. "Medikuen informazioaren zain gaude, etxerako bidaia antolatu ahal izateko", gehitu du.
2024/05/20 - 15:31
Anton Arriolak baieztatu du Afganistanen zauritutako bilbotarra ''ondo eta animotsu'' dagoela
Kutxabankeko presidenteak jakitera eman duenez, BBK-ko langile ohia bankuko Erretiratuen Elkartearekin harremanetan jarri da eta "ondo" dagoela jakinarazi die.
2024/05/20 - 13:30
Afganistanen zauritutako bilbotarrak hobera egin du, baina larri dago
Atzerri ministro espainiarrak esan du diplomazialariak daudela Asiako herrialdean zaurituak "beharrezko osasun arreta" jasotzen duela ziurtatzeko.