AFGANISTAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araceli Tamayo "egonkor" dago eta "pronostiko larria" du

Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.
Iragarkia
20240522210845_araceli-basurtu-medikua_
18:00 - 20:00
Basurtuko Ospitaleko medikuen arabera, Araceli Tamayo ''klinikoki egonkor dago'' eta ''pronostikoa larria da''

Afganistango atentatuan larri zauritutako Araceli Tamayo bilbotarraren osasun egoera "egonkorra" da, baina "pronostiko larria du", Basurtuko Ospitaleko mediku taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Gaineratu dutenez, bere egoeraren larritasuna dela eta, Tamayo sedatuta eraman behar izan dute hegazkinean, eta horrela jarraitzen du ospitaleko suspertze arean.

Bilbotarra etxera ekarri duen hegazkinak 17:20an lur hartu du Bilboko aireportuan. Lehen azterketa baten ondoren, 82 urteko emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute aseguru-etxeak berak jarritako anbulantzia medikalizatu batean.

Iragarkia
20240522184818_araceli-tamayo-hospital-basurto_
18:00 - 20:00

Bestalde, Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministroak esan duenez, atentatuan hildako hiru kataluniarren gorpuen aberriratzea "lehenbailehen" egitea espero dute. Goizean, Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dute zendutako hiru turistek "bidaia-asegurua" kontratatuta zutela, eta aberriratze gastuak ordaintzea aseguru-etxeei dagokiela.

Bamiyan hirian izan zen erasoa. Hiru kataluniarrez gain, beste hiru afganiar ere hil ziren. Estatu Islamikoak hartu zuen bere gain atentatuaren egiletza, igandean zabaldutako ohar batean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gernikako 36 bizilagunek 20 egun daramatzate etxetik kanpo, ondoko lursaileko obrek euren etxebizitzetan eragindako arrakalen ondorioz

Gernikako Errenteria auzoko bizilagunek uztailaren 1etik daramate etxetik kanpo, ondoko lursailean egiten ari diren obrek euren etxebizitzetan arrakala larriak eragin ostean. Orain arte, etxetik kanpo egotearen gastuak orubean obretan dagoen kooperatibak ordaindu dizkie, baina aurrerantzean, ez omen da horrela izango. Kooperatibak egoera berrikusi dezan eskatu dio Udalari, eta auzia aseguruen esku dagoela dio; bizilagunek, berriz, babesik gabe sentitzen direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X