Atentatuak
2023/06/17 - 22:43
Gutxienez 41 hildako Ugandan, eskola baten aurkako ustezko eraso jihadistaren ondorioz
Estatu Islamikoarekin loturak dituen ADFko ustezko kideek egin dute erasoa bart, Mpondwe herrian, Errepublika Demokratikoaren mugatik oso gertu. Kongoko Armadarekin batera dihardu Ugandako Armadak ADF Indar Demokratiko Aliatuen aurka.
2023/05/06 - 23:08
Zajar Prilepin idazle eta politikari errusiarra zauritu da, lapa-bonbaz egindako atentatu batean
Ibilgailuaren gidaria hil egin da. Atentatuagatik atxilotutakoak bonba Ukrainaren aginduz jarri duela adierazi du.
2023/05/05 - 00:12
Washingtonek dio Mosku gezurretan ari dela erasoaren atzean Estatu Batuak daudela dioenean
Washington-ek Moskuri erantzun dio. Estatu Batuarrek dron erasoaren atzean ez daudela adierazi dute eta, beraz, Errusia gezurretan ari dela.
2023/05/04 - 12:24
Belgraden bederatzi ikasle hil zituen adingabeak biktimen zerrenda bat zeukan
Tiroketaren harira, serbiar presidente Aleksandar Vucicek proposatu du armen lizentziak mugatzea eta zigorrak ezarri ahal izateko gutxieneko adina hamabi urtera jaistea.
2023/05/03 - 19:27
Errusiak Putin hiltzen saiatzeko drone-erasoa egin izana egotzi dio Ukrainari
Kievek ukatu egin du erasoarekin zerikusirik izatea. Moskuk ohartarazi du erantzun egingo duela.
2023/04/16 - 14:18
Indiako politikari ohi bat zuzenean hil dute kameren aurrean, Poliziaren esku zela
Atiq Ahmed Indiako politikari ohia eta Ashraf bere anaia tiroz hil dituzte komunikabideen aurrean, Uttar Pradesh estatuko Poliziak medikuarenera eskoltatzen zituen bitartean. Hilketagatik atxilotuta zegoen politikari ohia.
2023/04/15 - 14:00
Japoniako lehen ministroa ebakuatu dute hauteskunde ekitaldi batetik, leherketa baten ostean
Japoniako agintariek Ryuji Kimura izeneko 24 urteko gizona atxilotu dute erasoa egitea leporatuta. Kishida lehen ministroa bere alderdiko hautagaietako baten hauteskunde-kanpainari babesa emateko ekitaldian zela, lehergailu bat jaurti du susmagarriak eta beste bat atzeman dioten soinean.
2023/04/14 - 15:53
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Sanchezi pirotekniaz osatutako gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona
Auzitegi Nazionalak kautelazko neurriak ezarri dizkio urtarrilaren amaieratik behin-behineko espetxealdia betetzen ari zen 74 urteko gizonari.
2023/04/03 - 14:54
Emakume bat atxilotu dute Errusian, Vladlen Tatarski blogariaren heriotzarekin zerikusia duelakoan
Tatarski igandean hil zen, San Petersburgoko kafetegi batean figura batean kamuflatutako lehergai batek eztanda eginda.
2023/04/02 - 22:30
Blogari militar errusiar ospetsu bat hil da atentatu batean, San Petersburgon
Vladlen Tatarsky hitzaldi batean parte hartzen ari zela, bonba batek eztanda egin eta bete-betean harrapatu du. Beste 16 lagunek zauriak izan dituzte. Blogaria ezaguna zen Ukrainako gerrari egindako jarraipenagatik, eta Kremlinen oso gertukoa zelako.
2023/03/11 - 15:30
M11ko atentatuen biktimak izan dituzte gogoan Madrilen, 19. urteurrenean
Martxoaren 11 dugu gaur, eta Madrilen duela 19 urte izandako atentatuen biktimak izan dituzte gogoan. Espainian inoiz bizitako eraso terrorista larriena izan zen. Zelula yihadista batek hainbat trenetan jarritako lehergailuek 193 lagun hil zituzten, eta beste ia 2.000 zauritu.
2023/02/02 - 10:38
Eusko Legebiltzarrak Gregorio Ordoñez oroitu du haren hilketaren 28. urteurrenean
Legebiltzarkideek isilunea eginda gogoratu dute Donostiako PPko zinegotzi eta legebiltzarkide izandakoa. ETAk 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen Donostiako Alde Zaharreko taberna batean.
2023/01/30 - 20:57
Gutxienez 59 pertsona hil eta 157 zauritu dira Pakistango meskita batean izandako atentatu suizidan
Pakistango taliban talde nagusiak bere gain hartu du erasoa. Leherketaren ondorioz, meskitako teilatuaren zati bat erori da eta biktima gehiago egon daitezke hondakinen artean harrapatuta.
2023/01/30 - 18:34
Terrorismoagatik espetxeratu dute Algecirasko bi elizatan erasoa egin zuen gizona
Auzitegi Nazionalak helburu terroristak dituzten hilketak eta lesioak egozten dizkio atxilotuari, eta horrek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ekar lezake.
2023/01/30 - 12:40
Gutxienez 28 pertsona hil eta 150 zauritu dira Pakistango meskita batean izandako eraso suizida batean
Gutxienez 28 pertsona hil dira, tartean polizia batzuk, eta beste 150 zaurituta daude, jendez beteta zegoen meskita baten aurkako eraso suizida batean, Peshawar hirian.
2023/01/27 - 15:42
Baldintzarik gabe espetxera bidali dute material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik atxilotutako gizona
Jose Luis Calama magistratuak sei terrorismo delitu leporatu dizkio atxilotuari, besteak beste, Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei eta Margarita Robles Defentsa ministro espainiarrari gutun bidez material piroteknikoa bidaltzeagatik.
2023/01/27 - 13:05
Auzitegi Nazionalak astelehenera arte luzatu dio atxiloaldia Algeciraseko erasoaren ustezko egileari
Joaquin Gadea magistratuak atxilotuari leporatu dio "helburu terroristekin" pertsona bat hiltzea eta beste lau zauritzea.
2023/01/26 - 22:08
Algeciraseko erasotzailea bakarrik aritu zen, beste inoren laguntzarik gabe
Ustezko erasotzailearen etxea miatu dute, eta, bestek beste, hiltzeko erabili zuen matxetearen zorroa topatu dute. Beste apaiz bat ere zauritu zuen, baina arriskutik kanpo dago.
2023/01/26 - 15:39
Eraso terrorista gisa ikertuko dute Algecirasen gertatutakoa
Erasotzailea atxilotu eta berehala poliziak bere etxea miatu du, bertan aurkitutakoa erabakigarria izango da erasoaren arrazoiak argitzeko. Auzitegi Nazionalak momentuz terrorismoarkin lotu du, baina Barne ministroak hipotesi guztiak irekita daudela esan du.
2023/01/26 - 15:32
Sakristau bat hil eta apaiz bat zauritu du 25 urteko gizon batek Algecirasen
Yassin Cassir 25 urteko gaztea arratsaldeko 07:30ean Palmako elizan sartu zen matxete haundi bat eskuetan. Irudiak, gurutzeak eta kandelak botatzen hasi zen. Ondoren, sakristauari eraso egin zion.