Kautelazko neurriekin aske utzi dute Sanchezi pirotekniaz osatutako gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak kautelazko neurriekin aske utzi du material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik behin-behineko espetxealdia betetzen ari zen 74 urteko gizona. Guztira, material piroteknikoa zuten sei gutun bidaltzea leporatzen diote: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroari, Zaragozako Instalaza enpresari eta Torrejon de Ardoz (Madril) hiriko Aire Baseko Sateliteen Zentroari.
Magistratuak hainbat kautelazko neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, P. G. akusatuak astero etxetik gertuen duen epaitegira joan beharko du, ezingo da Espainiatik irten eta pasaportea kendu diote.
Fiskalaren irizpideari jarraituz, Auzitegi Nazionaleko magistratuaren iritzian, ez dago frogak suntsitzeko arriskurik, eta horregatik erabaki du aske uztea.
Iragan urtarrilaren 27an, epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali zuen, sei terrorismo delitu leporatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"