ALGECIRAS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak astelehenera arte luzatu dio atxiloaldia Algeciraseko erasoaren ustezko egileari

Joaquin Gadea magistratuak atxilotuari leporatu dio "helburu terroristekin" pertsona bat hiltzea eta beste lau zauritzea.
Algeciraseko erasoan hil zuten sakristauaren hilotza, lurrean
Algeciraseko erasoan hil zuten sakristauaren hilotza, lurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Algeciraseko erasoari lotuta, ustezko egilearen atxiloaldia luzatzea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak. Asteazkenean Andaluziako hiri horretako hainbat elizatan egindako erasoan pertsona bat hil eta beste lau zauritu zituzten.

Auzitegi Nazionalak jakinarazi duenez, Joaquin Gadea magistratuak Poliziaren eskaera onartu du eta Espainiako Prozedura Kriminalaren Legearen 520. artikuluak dioenari jarraituz terrorismo delituetan atxiloaldia beste 48 orduz luzatzea ebatzi du.

Gauzak horrela, atxilotua epailearen aurrera eraman beharko dute datorren astelehenean, 19:30ak baino lehen.

Gadea magistratuaren arabera, atxilotuari buruzko erabakia berme guztiekin hartu aurretik zenbait izapide egin behar dira, baina horiek ezin dira aurreneko 72 orduetan egin.

Gizon bat matxete handi batekin Algeciraseko hainbat elizatan sartu zen iragan asteazkenean, eta hainbat pertsonari eraso egin zien. Ondorioz, pertsona bat hil eta lau zauritu ziren.

Joaquin Gadea magistratuak "helburu terroristekin" pertsona bat hiltzea eta beste lau zauritzea leporatu dio. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X