Aurrekontu Orokorrak
2018/10/16 - 11:31
'Kataluniarrek ez lituzkete nahastu behar euren eskariak eta aurrekontuak'
Podemosen Nafarroako diputatuaren esanetan gutxieneko soldata 900 eurora igotzeak eta etxebizitza alorreko onurak dira aurrekontu proiektuaren ekarpenik nabarmenenak.
2018/10/15 - 15:51
Mugimendurik izan ezean ezetza emango diete aurrekontuei
Kataluniako alderdi independentistek bereari eusten diote.Presoen eta autodeterminazioaren inguruan mugimendurik ez badago ezetza emango diote Espainiako aurrekontuei.
2018/10/15 - 14:20
Aurrekontua % 1,8ko defizitarekin bidali dio Espainiako Gobernuak Bruselari
Ogasun ministroak azaldu duenez, hurrengo urteko aurrekontu berriak onartzen ez baldin badituzte, defizit publikoa BPGren % 2,2an kokatuko da inertzia ekonomikoagatik.
2018/10/13 - 19:27
Espainiako aurrekontuek EAJren babesa izango dutela uste du Monterok
Bitartean, Espainiako Gobernuarekin datozen egunetan biltzea espero du EAJk. Iturri jeltzaleek ziurtatu dutenez, “legealdia bukatzeko asmoan irmo jarraitzen dute”.
2018/10/13 - 16:26
Espainian lortutako aurrekontu ituna Euskadira ekartzea eskatu du Podemosek
Espainian gertatu bezala, aurrekontuen inguruan “izaera sozialeko” akordio bat lortzeko, “ezkerrera” begiratzeko eskatu die Lander Martinezek EAJri eta PSEri.
2018/10/12 - 16:13
Espainiako Aurrekontuen proiektuak Europar Batzordearen oniritzia behar du
PSOE eta Podemos 2019ko Aurrekontuei dagokionez akordio batera heldu dira. Orain, Bruselaren oniritzia jaso behar dute eta ondoren, PP-k eta Ciudadanosek dituzten 169 botoak gainditu Kongresuan.
2018/10/11 - 16:05
Estatuko aurrekontuak negoziatzeko prest agertu da EAJ
Halere, ohartarazi du zaila izango dela negoziazioa, bost alderdi jarri behar direlako ados.
2018/10/11 - 11:34
Sanchezek eta Iglesiasek 2019ko Aurrekontuen akordioa sinatu dute
Espainiako Gobernua eta Podemos abuztutik ari ziren kontuak negoziatzen, eta bi aldeek aste honetarako prest izatea aurreikusita zuten, Europako Batzordera urriaren 15a baino lehen bidaltzeko.
2018/10/07 - 21:49
Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurkeztuko dituela aurreratu du Sanchezek
2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen aurkeztuko zuela hitzeman zion Sanchezek Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.
2018/09/25 - 08:40
Felipe VI.a erregeak % 1,5 igo du bere soldata
Estatuburuak 242.769 euro gordin jasoko ditu aurten eta Letizia erreginak, berriz, 135.530 euro gordin.
2018/09/24 - 19:22
PPk eta Cs-ek blokeatu egin dute Aurrekontuak onartzeko Sanchezek erabilitako amarrua
Estatuko Aurrekontuak onar lezakeen zuzenketa atzera bota du Kongresuko Mahaiak.
2018/09/19 - 01:53
PSOEk trikimailu legal bat baliatu du Estatuko Aurrekontuen kontrako betoa ekiditeko
Talde sozialistak zuzenketa bat aurkeztu du Kongresuan, Egonkortasun Legea premiaz erreformatzeko eta, ondorioz, Senatuak Espainiako Gobernuaren defizit muga berriari betoa jartzea saihestuko du.
2018/09/07 - 13:41
BEZaren jaitsiera iragarri eta urrian aurrekontuak izatea espero du Iglesiasek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin “harreman ona” sumatu du Podemoseko idazkari nagusiak ostegun honetako bileran.
2018/08/29 - 10:59
Aurrekontuen proiektua azaroan aurkeztu nahi du Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, "onena" litzateke ordurako aurrekontu-egonkortasunaren legearen erreforma onartuta egotea.
2018/06/28 - 14:41
Kongresuak argi berdea eman die 2018ko Aurrekontuei
Goi Ganberaren proiektuari gehitutako 46 zuzenketen inguruan bozketa indibiduala egin ostean, 32 irten dira aurrera. Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea besterik ez da falta.
2018/06/28 - 14:19
Kongresuak argi berdea eman die Estatuko Aurrekontu Orokorrei
Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea besterik ez da falta kontuak aplikatzen hasteko; sei hilabetez egongo dira indarrean, eta Mariano Rajoyren Gobernuak diseinatu zituen.
2018/06/19 - 11:39
EAJk BiMEPen diru-laguntzen inguruan egindako eskaera atzera bota du Senatuko Mahaiak
PPk aurkeztutako zuzenketarekin, Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) olatuen energia ikertzeko proiektuak ez du 3 milioi euroko laguntza jasoko.
2018/06/14 - 12:43
Senatuak PPren hiru zuzenketa baztertu ditu prozeduran akatsak egiteagatik
Atzera bota duten zuzenketa horietako batek EAJrekin adostutako 5,5 milioi euroko inbertsio bati eragingo zion.
2018/06/12 - 13:41
PPk 35 milioi euro zuzendu ditu Estatuko Aurrekontuetan, EAErako partidak murriztuz
Senatuko Talde Popularrak 49 zuzenketa partzial erregistratu ditu eta horietatik 19 EAJrekin adostutako partidei dagozkie. Senatuak zuzenketa horiek onartu ostean, testua Kongresura itzuliko da.
2018/06/04 - 18:37
Urkullu: 'PPk Aurrekontuen aurka egiten badu, mendekua hartzeko izango da'
Mariano Rajoyk presidente kargua galdu badu 'Gurtel auzia'ren epaiagatik eta Ciudadanosek Espainiako Gobernuari babesa emateari utzi diolako izan dela esan du lehendakariak.