Automobilgintza
2025/05/12 - 15:34
Pradalesek esan du Mubil Centerrek Euskadi Europako berrindustrializazioaren gailurrean kokatuko duela
Mugikortasun adimentsu eta jasangarria bultzatzeko Gipuzkoako Aldundiak sustatu duen ikerketa zentroaren inaugurazioan izan da Imanol Pradales lehendakaria. Zentro berrian hiru laborategi eta zortzi enpresa arituko dira lanean.
2025/05/08 - 18:31
Auto ekoizleei CO2 isuriak jaisteko 2027ra arteko epea ematea onartu dute Eurokamerak eta EBko Kontseiluak
2019an onartutako eskakizunen maila jaistea eskatzen aritu zaizkio EBren Kontseiluari azken hilabeteetan, beharrezko inbertsioak eginda ere, auto elektrikoen salmenta aurreikusi baino apalagoa izan delako. Patronalak luzera begirako estrategia bat eskatu du.
2025/04/23 - 11:42
Teslak gora egin du, Muskek Trumpen Gobernuan gutxiago parte hartuko duela iragarri berritan
Auto elektriko ekoizleak % 71 apaldu ditu bere irabaziak urteko lehen hiruhilekoan eta horrek eragin du aurreko egunetan Teslaren akzioek behera egitea.
2025/04/22 - 20:23
Mercedes Benzek Gasteizen egingo duen monobolumen elektrikoa aurkeztu du, Shanghain
Mercedes Benzek Shanghaiko automobilgintzako nazioarteko azokan aurkeztu du datorren urtetik aurrera Gasteizen ekoitziko duen monobolumen elektrikoaren prototipoa, egungo Vito ordezkatu eta VLS deituko dena.
2025/04/11 - 09:36
Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/10 - 09:42
Albiste izango dira: Menia merkataritza gerran, Glasgow Rangers-Athletic eta suteen prebentzioa etxean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/09 - 19:33
Jaurlaritzak 2.000 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortara
Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko. Bestalde, lehendakariak Asian, Afrikan eta Mercosur bezalako eskualdeetan "merkatu berriak zabaltzeko" beharra azpimarratu du.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/09 - 07:00
Lehendakariak Trumpen muga-zergei aurre egiteko lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du gaur
Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
2025/04/08 - 16:20
Trumpen muga-zergen aurrean, Eusko Jaurlaritzak enplegua defendatu eta merkatu berriak bilatuko ditu
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean emango du lehen neurri-sortaren berri, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bilerak emandakoak. Horrez gain, datorren astelehenean bilera-sorta egingo du talde politiko guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/07 - 13:21
Industriaren ziurgabetasun-aroa dela eta EAEko ekonomia mantsoago ari da hazten
EAEko ekonomia "arian-arian" dabil hazten, eta koska bat urrunago du urtarrilean gertu izan zuen hazkunde "bizi" hura.
2025/04/06 - 15:00
Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''
Trumpek AEBko inportazio guztiei ezarritako % 10eko muga-zerga globalak euskal ekonomiari nola eragingo dion azaldu du Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak. Batez ere, automobilgintzak, altzairuaren eta aluminioaren industriak, metalurgiak eta ardogintzak nabarituko dute.
2025/04/04 - 14:30
Sunsundeguiko enpresa batzordea: ''Apirilaren 14an gure heriotza hasiko da''
Sunsundegui enpresako enpresa batzordeko kideak urduri azaldu dira euren egoera dela eta.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/03 - 20:05
Trumpen muga-zergen kalkuluak irakurketa batean oinarritzen dira datuetan baino gehiago
Inposatzen den interpretazioa da hiruko erregela sinple bat aplikatzea: merkataritza-defizita bazkide jakin batekin zatitzea inportazioen balioarekin, emaitza 100ekin biderkatuz, eta hori betetzen da EBren, Suitzaren eta Txinaren kasuan, besteak beste.
2025/04/03 - 15:57
Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko
Kontingentzia planaren helburua da AEBk ezarritako muga zergek kaltetutako enpresak eta langileak babestea eta ekoizpen gaitasuna egokitzen laguntzea. Halaber, Ekonomia ministroak erkidegoen arteko merkataritza konferentzia deituko du, eta talde politikoekin bilera-sorta bat egingo du.
2025/04/03 - 13:42
AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari
Gainera, gauerditik aurrera inportatutako autoen gainean % 25eko muga-zerga ezarriko dituztela iragarri du AEBko presidenteak.
2025/04/03 - 10:27
Imanol Pradales: "Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du"
Imanol Pradales lehendakariak bilera batera deituko ditu Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatzen duten EAEko enpresak, industria defendatzeko taldearen baitan. Aurreikusitakoaren arabera, 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete muga-zerga berri horiek Euskadiko enpresei.
2025/04/03 - 09:43
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.