Auzitegi Konstituzionala
2019/03/01 - 09:24
Sanchezen eta Cuixarten babes helegiteak baztertu ditu Konstituzionalak
Espainiako Justizian egin zezaketen bidea agortuta, orain Estrasburgora jo dezakete.
2019/02/26 - 19:59
Behin-behineko espetxealdia Estrasburgoko Auzitegira eraman du Forcadellek
Parlamenteko presidente ohiaren defentsak demanda aurkeztu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, nahiz eta Konstituzionalak behin-behineko espetxealdiaren aurkako helegitea oraindik ez ebatzi.
2018/12/08 - 17:45
Tramitera onartu dute Otegiren inhabilitazioari jarritako helegitea
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Otegi kargu publiko izateko debekuaren kontra jarritako helegitea.
2018/12/06 - 15:43
Nola bizi izan zen Konstituzioari buruzko erreferenduma Euskadin?
Gehiengo zabala abstenitu egin zen. Garai hartan lanean egon ziren hiru euskal kazetarik bozketari buruzko azalpenak eman dituzte.
2018/12/04 - 08:02
Rullek eta Fornek bat egin dute Sanchezek eta Turullek hasitako gose grebarekin
Gauerdian abiatu dute gose greba Lledoners kartzelan, aurrez larunbatean Jordi Sanchezek eta Jordi Turullek egin bezala.
2018/11/06 - 20:28
Justizia erabiltzeaz gogoeta egitea eskatu du Urkulluk, 'galbideratzea' delako
Lehendakariak gogorarazi duenez, prozedura judizialaren “aurreneko pausoetan” akusatuen atxiloketekin eta espetxeratzeekin ados ez zegoela esan zuen.
2018/11/06 - 19:45
Erantzun-oldea, Estrasburgok Bateragune auziari buruz erabakitakoaren ondotik
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen hitzetan, “ez da Espainiako justiziaren aurreneko porrota”. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren “legitimitatea” azpimarratu du Jesus Lozak.
2018/10/23 - 10:59
Estrasburgok arrazoia eman dio Espainiari zigor metaketen auzian
Auzitegiak uste du, ordea, ETAko hiru presoei bidezko prozedura judiziala ukatu zitzaiela, eta horrenbestez, 4.000 euroko kalte-ordaina aitortu die.
2018/10/22 - 15:34
Ikasgeletan gaztelania eta euskara 'antzera erabiltzea' agindu ahalko du Estatuak
Lehen Hezkuntzan euskarari eta gaztelaniari "antzeko erabilera" ematea "Estaturen gehiegikeria" dela iritzi zion Jaurlaritzak, EAEk hezkuntza arloan duen eskumena bere gain hartzen duelako.
2018/10/16 - 14:49
Espainiako Gobernuak Konstituzionalean errekurrituko du erregearen gaitzespena
Carmen Calvo presidenteordearen esanetan, 'parlamentu autonomiko bat ezin da herri honen estatu eredua ezartzen saiatu'.
2018/10/12 - 22:52
Erregea gaitzesteko Parlamentaren ebazpenari helegitea aurkeztea aztertzen ari dira
Espainiako Gobernua ebazpena errekurritzeko formula juridikoak bilatzen ari da, nahiz eta testuak balio politikoa soilik duela jakin.
2018/10/07 - 14:33
ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukeen ebazpena kaleratzear da Estrasburgo
Agus Hernan Foro Sozialeko eledunak Radio Euskadin baieztatu duenez, ebazpena egun batetik bestera helduko dela jakitun dira. ETAko 20 bat preso aske gera daitezke.
2018/10/02 - 17:29
Hutsik dauden etxebizitzak desjabetu ahalko dituzte Jaurlaritzak eta udalek
EAEko Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ditu Auzitegi Konstituzionalak. Mariano Rajoyren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen 2016an.
2018/10/02 - 16:33
Konstituzionalak etxe hutsak desjabetzeko baimena eman dio Euskadiri
Jaurlaritzak neurriz egingo duela adierazi du, eta uste du lege berria lagungarria izango dela alokairuko etxebizitzen prezioak jaisteko. Halaber, hutsik dauden etxeen erregistro bat egingo du.
2018/09/26 - 20:13
Konstituzionalak legez kanpoko jo du zazpi gazteren atxiloketa eta espetxeratzea
Auzitegi Konstituzionalaren arabera, Auzitegi Nazionalak “ez zuen errespetatu prozedura judiziala”, eta zazpi gazteen askatasun eskubidea urratu zuen.
2018/09/25 - 23:58
Gizon batek emaztea hil du Bilbon
Biktima 25 urteko emakumea da. Bikotekidearen kontra salaketa jarri zuen, indarkeria matxistagatik. Senarra Mutrikun atxilotu dute, hilotza topatu eta ordu batzuetara.
2018/09/11 - 15:10
Konstituzionalak tramitera onartu du Forcadellek Llarenaren aurka jarritako helegitea
Auzia uzteko eskaera baztertuta Kataluniako Parlamentuko presidente ohiaren oinarrizko eskubideak urratu ote zituen aztertu beharko du Auzitegiak.
2018/07/29 - 19:42
Indarkeria politikoaren biktimen foru legea baliogabetu du Auzitegi Konstituzionalak
Auzitegi horrek ebatzi duenez, eskuin muturreko taldeek zein langile publikoek eragindako indarkeria politikoaren biktimen Nafarroako legeak Botere Judizialaren eskumenak hartzen ditu.
2018/07/26 - 19:23
Rull eta Turull aske uztea aho batez errefusatu du Auzitegi Konstituzionalak
Pablo Llarena instrukzio-epailearen eta Goreneko Apelazio Aretoaren ebazpenak atzera botatzea arbuiatu du Konstituzionalak, horrek “aldez aurretik babesa ematea” suposatu dezakeelako.
2018/07/25 - 12:21
Espainiako Gobernuak kendu egingo du polizia-abusuen legeari jarritako helegitea
Gainera, Sanchezen Gobernuak ez du helegiterik aurkeztuko Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontuen aurka. Bestalde, eskumenen transferentziaz hitz egiteko batzorde mistoa irailean batzartuko da.