ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukeen ebazpena kaleratzear da Estrasburgo
ETAko presoei zigorrak pilatzeari buruzko epaia kaleratzear izan dezake Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Vocento Taldeak gaur zabaldu duenez. Hedabide horren arabera, hainbat presok jarritako helegitea ontzat joko du Estrasburgok, eta horrenbestez, beste herrialde batean betetako zigorra kontuan hartzearen aldekoa izango da ebazpena. Guztira 60 preso baino gehiagori eragingo lieke epaiak: 21 aske geratuko lirateke epe laburrean, eta 40 ingururen zigorrak murriztu egingo lirateke.
Azken batean, ETAko presoek Frantzian betetako espetxe zigorra Espainian ere kontuan hartzea ekarriko luke ebazpen honek. Hau da, delitu batengatik betetako espetxe zigorra, zigor hori nonahi beteta ere, kontatu egiten dela berretsiko luke Estrasburgoren sententzia honek.
Denera 40 helegite inguru iritsi ziren Giza Eskubideen Europako Auzitegira 2015ean, zigorren pilaketen harira. Hainbat multzotan banatu zituzten errekurtso horiek, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros-ek, Kepa Pikabeak, Francisco Mujika Garmendia Pakito-k eta Alberto Plazaolak jarritako helegiteen inguruko ebazpena kaleratuko da lehendabizi.
Aipatutako iturrien arabera, Estrasburgok baliogabe utziko lituzke Auzitegi Nazionalak, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak gai honen inguruan hartuko erabakiak. PPren ekimenez 2014an Senatuak onartutako zuzenketa baten ondorioz, Frantzian betetako espetxe zigorrak ez zitzaizkien aintzat hartu dozenaka presori, eta azken horiek helegiteak jarri zituzten. Espainiako auzitegietan aukera guztiak agortu ondoren, Europara jo zuten.
Agus Hernan Foro Sozialeko eledunak Radio Euskadin baieztatu duenez, "egun batetik bestera" espero dute epaia. "Bagenekien urtea bukatu baino lehen epaia etorriko zela", esan du.
Albistearen aurrean "zuhurtzia" eskatu du Hernanek, eta epaiak izango duen eraginaz ez dutela ezer aurreratuko esan du. "Ez dakigu zer dimentsio hartuko duen. Eragin txikia izan arren, kontuan hartu behar da zenbait presok dagokiena baino 10 urte gehiago egin dituztela kartzelan", gaineratu du.
Iker Urbina prozesu honetan helegitea jarri duten zenbait presoren abokatuak EiTBri esan dionez, urriaren 23rako deitu ditu Giza Eskubideen Europako Auzitegiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.