Auzitegi Nazionala
2021/07/13 - 16:30
13/13 auziko akusatuak deklaratzen hasi dira Auzitegi Nazionalean
Naia Zuriarrainek torturak salatu ditu eta adierazi du torturapean esan zuela Guardia Zibilak nahi zuena; Arantza Zulueta abokatua ETAkidea zela alegia.
2021/07/13 - 14:22
Guardia zibilek esan beharrekoa buruz ikastera behartu zutela adierazi du Zuriarrainek
Naia Zuriarrainek Guardia Zibilaren eskuetan ustez jasan zituen torturen berri eman du epaiketan. Bere kontakizunaren arabera, esan behar zuena buruz ikastera behartu zuten.
2021/07/13 - 13:21
Zulueta: ''Naia Zuriarrainek torturapean esan zuen ni 'Bixer' nintzela''
13/13 sumarioaren epaiketaren bigarren egunean, Arantza Zuluetak gogorarazi du Naia Zuriarrainek atxilotu zutenean torturak jasan izana salatu zuela.
2021/07/12 - 16:17
13/13 sumarioko akusatuek irregulartasunak salatu dituzte
2010eko operazio baten ondorioa da gaurko epaiketa Auzitegi Nazionalean. ETAko presoen abokatuak eta babes sarearen kideak dira zortzi auzipetuak.
2021/07/12 - 15:24
"Bake eta bizikidetzaren aldeko prozesu bat" epaituko dutela esan du Arzuagak
EH Bilduko parlamentariak azpimarratu du prozesua duela hamaika urte hasi zela, “eragile asko agertoki politiko berri bat lortzeko lanean ari ginenean, hain zuzen ere”.
2021/07/12 - 14:54
Alfonso Zenon: ''Instrukzioa defentsari bizkarra emanda egin da''
Arantza Zulueta eta Jon Enparantzaren abokatuaren ustez, prozedura artxibatzeko arrazoiak daude, instrukzioa "defentsaren bizkar" egin delako.
2021/07/12 - 12:45
Hasi da 13/13 sumarioko epaiketa: zortzi akusatu, ETAren "fronte juridikoa" osatzeagatik
Akusatuen abokatuek prozesua "baliogabe" uzteko hainbat arrazoi azaldu dituzte: "Abokatuen bulegoen miaketan irregulartasunak, CNIk legez kanpo egindako entzuketak, tortura eta tratu txar zantzuak, eta auzi berdinagatik bi aldiz epaitua ez izateko oinarrizko eskubidearen urraketa".
2021/07/10 - 23:26
Ehunka pertsonak kaleak bete dituzte Donostian eta Bilbon, 13/13 sumarioaren aurka
Alfonso Zenon abokatuaren hitzetan, "bakearen etsaiek bazekiten astelehenetik aurrera epaitu behar dituzten zortzi pertsona horiek ETAko presoak testuinguru berrira egokitzeko lanean ari zirela, eragile aktiboak zirela".
2021/07/10 - 23:23
13/13 sumarioaren aurka ehunka pertsona atera dira manifestazioan kalera Bilbon eta Donostian
ETAko kide izan edo ETAri laguntzea leporatuta zortzi auzipetuei 77 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatzen dute guztira.
2021/07/09 - 16:31
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk 13/13 sumarioaren makroepaiketa gaitzetsi dute
Talde parlamentarioek testu bat sinatu dute, "Estatuko sektore batzuek bultzatutako estrategia politiko-judiziala" salatzeko, "operatibo horiek garatzen jarraitzen baitute, 'dena ETA da' printzipio salatzailea oinarri hartuta".
2021/07/08 - 13:56
Villarejorekin lotzen duen txostena egiazkoa den argitzeko eskatu dio Galanek epaileari
Iberdrolako presidenteak fakturak lapurtzea eta txosten faltsu bat egitea egotzi dio zuzendaritzako kide ohi bati. Txosten hori oinarri hartuta ikertzen ari dira Galan.
2021/07/05 - 18:18
13/13 sumarioaren epaiketaren aurka mobilizatzeko deia egin du EH Bilduk
Koalizio subiranistak uste du "bakerako unea" dela, eta ez “indarkeriak errepikatzekoa". Hori dela eta, prozesuaren kontrako manifestazioak egingo dituzte larunbatean Bilbon eta Donostian.
2021/07/02 - 09:15
Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea epaituko du Zaragozako atentatuagatik
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak atzera bota du bere auzipetzea agindu zuen Ismael Moreno epailearen autoaren kontra aurkeztutako apelazio helegitea.
2021/06/24 - 16:00
Aske utzi dituzte atzo Lekeition atxilotu zituzten bi gazteak
Arratsaldean manifestazio jendetsua egin zuten Bizkaiko kostaldeko herrian, eta jende andanak adierazi zien babesa bi gazteei.
2021/06/23 - 17:56
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Lekeition, Ean kutxazain bat erretzea egotzita
Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte. Patxi Ruiz ETAko presoaren gose grebaren harira egindako protesten baitan kokatzen dute erasoa.
2021/06/17 - 09:25
Auzitegi Nazionalak Jordi Pujol eta haren seme-alabak epaituko ditu, ustelkeriagatik
Pedraz epaileak hainbat delitu leporatzen dizkie, tartean, legez kanpoko elkartea osatzea, kapitalak zuritzea eta faltsifikazio delitu jarraitua. Marta Ferrusola ez dute epaituko, osasunagatik.
2021/06/16 - 13:31
Harriet Iragi Logroñora gerturatzearen aurkako helegitea onartu du Justiziak
Madrilgo Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du euskal presoa Castello II espetxetik Logroñora lekualdatzearen aurka Dignidad y Justicia elkarteak jarritako helegitea.
2021/06/08 - 12:53
Jauregi: "Indarkeria mota ezberdinek eragindako bidegabeko mina aitortu behar da"
GALen ekintzak argitzeko dokumentazio, lekukotza eta argazkiak eskatu ditu B-Egiaz plataformak. Helburua da GALen hilketak ikertzea.
2021/06/04 - 19:12
Fiskaltzak ez du Felipe Gonzalez ikertuko, GALekin izan zuen lotura argitzeko
Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin batera. GALi buruzko egia osoa jakitea eskatzen dute.
2021/06/02 - 09:02
Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Aljeriara itzuli da
Aurrez, Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu du, baina azken horrek aske uztea erabaki du. Iluntzean sendagiria jaso eta Logroñoko ospitaletik irten da.