Villarejo auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villarejorekin lotzen duen txostena egiazkoa den argitzeko eskatu dio Galanek epaileari

Iberdrolako presidenteak fakturak lapurtzea eta txosten faltsu bat egitea egotzi dio zuzendaritzako kide ohi bati. Txosten hori oinarri hartuta ikertzen ari dira Galan.
Sanchez Galan.
Sanchez Galan, EFEren artxiboko argazki batean.

Iberdrola eta Villarejo lotzen dituen txostena egiazkoa den argitzeko eskatu dio Ignacio Sanchez Galan argindar konpainiako presidenteak auzia ikertzen ari den epaileari. Jose Antonio del Olmo Iberdrolaren zuzendaritzako kide ohi batek egin zuen txosten hori, eta bertan, Villarejoren enpresetako bati ustez egindako ordainketa irregularrak ageri dira.

Txosten hori oinarri ikertu gisa dago Ignacio Sanchez Galan Villarejo auzian. Horren harira, alegazio-idazkia aurkeztu du Galanen defentsak, eta txosten hori eta Del Olmo bera susmopean jartzea du hari nagusi.

Izan ere, Sanchezen Galanen arabera, Jose Antonio del Olmo Iberdrolako Korporazio Kontrolaren arduradun nagusia zenak multinazionalaren hainbat faktura ostu zituen eta dokumentu bat idatzi zuen Villarejoren Cenyt enpresari egindako ordainketa batzuez ohartarazteko.

Dokumentu hori auzian nahasteko erabili izana salatu du Iberdrolako presidenteak. Horren ildoan, gogorarazi du Del Olmoren egitekoa Iberdrolako fakturak "arauzkoak eta zuzenak" ziren egiaztatzea zen. Kritikatu duenez,  Del Olmok ez zituen irregulartasunak salatu, eta horren ordez, itxuraz ofiziala zen dokumentu bat egin zuen —Iberdrolaren idazpurua zuen— eta notariotza batean erregistratu zuen. "Notariotza horretan geratuko lirateke behin betiko Villarejo auziagatik ez balitz", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X