Azokak
2014/12/21 - 14:58
Giro ezinhobea Gipuzkoako hiriburuko San Tomas ferian
Donostiarrak Konstituzio plazan izan dira, euskal jantziekin, edo jantzi gabe. Hainbat auzotan ere giro ezinhobea izan da, eguraldiak lagunduta.
2014/12/21 - 14:52
Jendetza bildu da Donostian, San Tomas ferian
Eguraldiak lagunduta, jende andana gerturatu da Gipuzkoako hiriburura. 380 kiloko Maikruz txerria izan da protagonista nagusia.
2014/12/21 - 14:19
Donostia jai giroan murgildu da San Tomaseko ferian
235 postu atondu dituzte txistorra, taloak, gazta eta eskulanak saltzeko. Aurtengoa, igandea izanik, bereziki jendetsua izan da.
2014/12/21 - 11:59
San Tomas ferian bete-betean murgildu da Donostia
380 kiloko Maikruz txerria protagonista da lehen orduetatik. Aurtengo azokan 235 postu atonduko dituzte txistorra, taloak, gazta eta eskulanak saltzeko.
2014/12/20 - 18:36
Buru belarri dabiltza Donostian San Tomas egunerako prestatzen
Txerriaren erakustokia prestatzen ikusi ditugu langileak, baita saltzaileen postuak egiten ere. Biharko dena prest dago Donostian.
2014/12/20 - 11:59
San Tomas egun jendetsua ospatzeko prest da Donostia
Aurtengo azokan 235 postu atonduko dituzte txistorra, taloak, gazta eta eskulanak saltzeko. Gainera, 360 kiloko Maikruz txerria protagonista bihurtuko da.
2014/12/13 - 19:38
Santa Luzia eguneko azoka egin dute Zumarragan eta Urretxun
Euskal Herriko abere azokarik garrantzitsuenetako bat da. Animaliez gain, 510 postu jarri dituzte.
2014/12/13 - 14:11
Santa Luziako feria ospatzen Zumarragako eta Urretxuko kaleetan
Animaliez gain, baserriko produktuak saltzeko 510 postu izan dira. Jendea erruz ibili da, eta indarrak hartzeko, taloa ezin hobeto etorri zaie batzuei.
2014/12/11 - 20:16
360 kiloko txerria eta 235 postu, Donostiako San Tomas azokan
Maikruz txerria izango da eguneko protagonista. Jaia oso jendetsua izatea espero dute, igandea baita.
2014/12/04 - 15:38
Maikrux, santomasetan inoiz izan den txerririk handiena
370 kilo ditu Maikruxek. Leitzako Arro baserrian hazi dute hau ere, azken 12 urtetan bezala, eta santomaserako 2 aste luze falta badira ere, Maikrux zeinen eder dagoen erakutsi digute.
2014/11/21 - 14:12
Abenduaren 22an, astelehenean, ospatuko dute San Tomas Bilbon
Bigarrenez aldatu dute azokaren data, hasiera batean larunbatera aurreratzea erabaki baitzuten.
2014/11/15 - 15:38
Lurrama nekazaritza jasangarriaren azoka dute Biarritzen
Abereak eta baserriko produktuak erakusteaz haratago, plaza berean elkartu nahi dira barnealdeko ekoizleak eta Lapurdiko kostaldean bizi diren hirietako biztanleak.
2014/11/14 - 13:36
Abenduaren 20an egingo dute aurten Bilboko San Tomas azoka
Hilaren 21a, San Tomas eguna, igandea denez, halakoetan egin ohi duten moduan, egun bat aurreratuko dute.
2014/10/31 - 16:00
Profesionalen bilkurak musika jaialdiari utziko dio tokia asteburuan
Start Up Summit ekimenean, enpresek berrikuntzak aurkeztu dituzte: Nafarroatik, musikarientzako aplikazio bat, ipaderako, eta Gasteiztik QR kodedun kamisetak.
2014/10/27 - 15:14
Markak hautsi ditu aurtengo azken astelehenak
Eguraldiak lagundu du eta plazak eta postuak jendez gainezka izan dira. Urtero legez, koloreak usainak eta zaporeak izan dira protagonistak Gernikan. Arratsaldean, pilota jaialdia eta festa giroa.
2014/10/27 - 14:05
Milaka pertsona Urriko Azken Asteleheneko Gernikako Azokan
Milaka pertsona gerturatu dira gaur Gernikara. Gaurko eguzkiak eta tenperatura epelak jendea animatu du.
2014/10/27 - 10:56
Bisitari andana, Gernikako azken asteleheneko azokan
Eguraldi onari esker, iaz baino jende gehiago bertaratu da. Agiñagako Larrabe etxeko gaztak irabazi du lehiaketa, eta 7.500 euro ordaindu dituzte gazta irabazleagatik.
2014/09/10 - 18:27
13.050 eurotan eraman dute Ordiziako azokan garaile atera den gazta
Ordiziako gazta lehiaketak 41 urte bete ditu aurten. Bertan elkartu dira Idiazabal gaztaren ekoizlerik onenak.
2014/08/05 - 15:27
Chillida, Oteiza eta besteren lana, ostegunetik Donostiartean azokan
Arte topaketa ostegunean hasiko da, Kursaalen. 37 galeriak parte hartuko dute, tartean Euskal Herriko bederatzik.
2014/05/17 - 18:32
XX. Arrain Azoka asteburu honetan, Bermeon
Itsasoaren mundua eta arrainaren ezaugarriak ezagutzera ematea, eta arrainaren kontsumoa sustatzea izango dira ekitaldiz beteriko egitarauaren helburuak.