Abenduaren 20an egingo dute aurten Bilboko San Tomas azoka
San Tomas azoka abenduaren 20an, larunbatean, egingo dute aurten Bilbon. San Tomas eguna abenduaren 21a da berez, baina aurten igandea egokitu denez, azoka aurreratzea erabaki dute, antolatzaileak, BBK-k, eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ez da aparteko neurria, San Tomas jaiegun egokitu den guztietan aurreratu baitute.
Hala, BBKtik jakitera eman dutenez, larunbatez egingo dute azoka, "jende guztiari hobeto datorkiolako: gizarteari, merkatariei...".
Aurretik ere aurreratu dute inoiz azoka egiteko eguna. 2008an ere halaxe egin zuten, eta horrela jokatzen dute "abenduaren 21a igandea den guztietan". Azoka aurreratzeak parte hartzea handitu, postuen salmentak hobetu eta inguruko merkataritzari mesede egitea du xede.
Aurten, 286 salmenta-postutik gora paratuko dituzte Areatzan eta Plaza Barrian, eta azoka 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko