Arte azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillida, Oteiza eta besteren lana, ostegunetik Donostiartean azokan

Arte topaketa ostegunean hasiko da, Kursaalen. 37 galeriak parte hartuko dute, tartean Euskal Herriko bederatzik.
Kursaal jauregiak hartuko du azoka. Argazkia: Mikel Gasca.
Kursaal jauregiak hartuko du azoka. Argazkia: Mikel Gasca.

300 aristaren lana, tartean, esaterako, Eduardo Chillida eta Jorge Oteizarena, ikusi ahalko da Arte Garaikidearen Donostiako Nazioarteko I. Azokan. Ostegunean zabalduko dute, Kursaalen, eta aurrerago Europa mailan erreferente izatea da antolatzaileen helburua.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Ignacio Scarpellini zuzendari nagusiak eta Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak aurkeztu dute topagunea, gaur, prentsaurreko batean. 37 galeria izango dira guztira Donostiartean, eta horietako bederatzi izango dira euskal herritarrak.

Izen handien eta artista berrien lanak erakutsiko dituzte “sormenaren jai” honetan. Hasteko, Abel Azcona artista iruindarrak ‘performance’ bat gauzatuko du, inaugurazio egunean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Inaugurazio ekitaldiaren ostean, hilaren 11ra arte egongo da zabalik Donostiartean, Kursaal jauregian. Guztira, 37 galeriak erakutsiko dituzte beren artelanak, besteak beste Pariseko batek eta Busango (Hego Korea) beste batek.

Orotara, 300 sortzaileren baino gehiagoren lanak erakutsiko dituzte Donostiartean topagunean: Manolo Valdés, José Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Marta Cárdenas, Miquel Barceló, Darío de Regoyos, Menchu Gal, Cristina Iglesias, Joan Miró, Joaquín Sorolla, Saura, Picasso, Antonio López, Tapies, Eduardo Arroyo…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X