360 kiloko txerria eta 235 postu, Donostiako San Tomas azokan
Donostiako San Tomas eguneko azoka tradizionalak milaka pertsona erakarriko ditu abenduaren 21ean, 235 postu atonduko baitituzte txistorra, taloak, gazta eta eskulanak saltzeko. Gainera, 360 kiloko txerri bat izango da protagonista.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Nerea Txapartegi Euskara eta Kultura zinegotziak aurkeztu dute aurtengo azoka, baserritarrez jantzita, eta jaia bereziki jendetsua izango dela adierazi dute, igandean izango delako.
Zalantzarik gabe, Maikruz bost urteko txerria izango da eguneko protagonista. Leitzako Arro baserriko animaliak 360 kilo inguruko pisua izango omen du egun horretarako.
Maikruz Konstituzio plazan egongo da, jaiaren erdigunean, baina auzoetan ere egongo da zertaz gozatu.
Guztira 235 postu atonduko dituzte, 2013an baino 25 gehiago, eta bertan salduko dituzte txistorra, taloak, gaztak, gozoak eta eskulanak.
Okendoko animalien azokan elkartuko dira etxeko txikienak, eta barazki eta txorimalo lehiaketak egingo dituzte, pilota partidekin eta bestelako herri kirol erakustaldi batzuekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko