Azpeitia
2021/09/02 - 15:10
Araba eta Bizkaia ere eremu horira igaro dira
Hala, EAEko hiru lurraldeak hori margotuta ageri dira. Gainera, Berango, Getxo, Gorliz eta Leioa gorritik irten dira.
2021/09/01 - 15:22
Elgoibar eta Oiartzun eremu gorritik atera dira eta Lezo, sartu, egun bat laranjan egin ostean
Datuak hobetu dituzte Galdakaon, Muskizen, Andoainen eta Eibarren, eta laranjatik horira igaro dira; Zornotzan, berriz, okerrera egin dute eta laranja jarri da berriro.
2021/08/31 - 15:55
Gipuzkoa eta Bilbo eremu horira igaro dira
Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan ere egoerak hobera egin du. Hala, Gueñes, Ondarroa eta Lezo gune laranjara igaro dira, gorria atzean utzita.
2021/08/30 - 15:17
Araba eta Gasteiz eremu gorritik irten dira
Gainera, Santurtzi eta Sestao, Bizkaian, eta Aretxabaleta eta Irun, Gipuzkoan, gehien zigortutako eremutik laranjara igaro dira. Donostia, berriz, eremu horira igaro da.
2021/08/27 - 15:21
Amurrio, Derio eta Pasaia eremu gorritik atera dira
Elgoibarren soilik egin dute okerrera datuek eta horitik laranjara pasa da.
2021/08/26 - 15:44
Bizkaia eta Bilbo eremu gorritik irten dira
Gainera, Mungiak, Legazpik eta Urnietak ere eremu latzenetik ateratzea lortu dute.
2021/08/25 - 14:58
Eibar, Muskiz eta Zumaia eremu gorritik irten dira; Aretxabaleta bertan sartu da
Gainera, Balmaseda, Basauri, Markina-Xemein eta Zalla horiz margotuta ageri dira gaurtik aurrera, datuak hobetu ostean.
2021/08/24 - 14:43
"Guk loreak hazten ditugu, eta baserriko jardunak ondo bizitzeko lain eman beharko lukeela uste dugu"
Izarraizpeko magal batean lurra jotzear zegoen Arumarrate baserria erosi eta berreraiki zuten aurrena. Eta gero Baserriloreak proiektua jarri dute abian. Bertako loreak hazi eta salduz, kimikorik eta negutegirik erabili gabe. Baratzan, katiuskak jantzita, egin dute berriketaldia Faktoriakoekin.
2021/08/24 - 13:51
Lau udalerri eremu gorritik laranjara igaro dira; beste hiru, aldiz, laranjatik gorrira
Abanto, Arrigorriaga, Markina-Xemein eta Azpeitia izan dira eremu gorritik laranjara igaro diren azken udalerriak. Gernika-Lumok, Mungiak eta Zumaiak, ordea, ez diote laranjari eutsi, eta eremu gorrian daude.
2021/08/23 - 15:07
Bizkaiko bost udalerri eta Gipuzkoako hiru eremu gorritik irten dira
Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Mungia, Portugalete, Ordizia, Villabona eta Zumaia gorritik laranjara igaro dira. Usurbilek, ordea, ez dio laranjari eutsi, eta eremu gorrira igaro da.
2021/08/20 - 15:16
Balmaseda, Barakaldo, Galdakao, Ortuella, Hondarribia eta Lasarte-Oria eremu gorritik irten dira
Errenteriak eta Trapagaranek ere hobera egin dute, eta eremu horian sartu dira; Oñati eta Usurbil, berriz, eremu laranjara igo dira.
2021/08/19 - 17:03
Xanti Rodriguezen 'Pasaia' Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldian estreinatuko da
Zuzendari azpeitiarraren film labur berriak 54. edizioko "Noves Visions-Petit Format" sailean parte hartuko du. Zortzi minututan, adikzioen mundua eta bizitza eta heriotza banatzen dituen "pasarte bitxia" esploratzen ditu film "itogarriak".
2021/08/19 - 15:10
Gipuzkoa eta Donostia eremu gorritik irten dira
Aretxabaletak, Zarautzek eta Zornotzak ere lortu dute azken orduetan eremu latzena atzean uztea; Usurbilen ere egoerak hobera egin du eta horira igaro da.
2021/08/18 - 15:11
Lasarte-Oria, Durango eta Etxebarri eremu gorritik irten dira
Tolosak, ordea, ez dio laranjari eutsi eta gorri jarri da semaforoa udalerri gipuzkoarrean.
2021/08/17 - 21:55
Emakume batek jasan zuen eraso matxista salatu dute Azpeitian
"Indarkeria matxista orori aurre egin" zioen pankartaren atzean, elkarretaratzea egin dute arratsaldean Azpeitian. Era horretan salatu nahi izan dute joan den igandean bere etxean bikotekideari eraso egin zion gizonaren jokabidea.
2021/08/17 - 15:07
Laudio eta Zumarraga eremu gorritik irten eta Lasarte-Oria bertan sartu da
Usurbilek, bere aldetik, okerrera egin du, eta laranja kolorez margotu da semaforoa; Astigarragan eta Beasainen datuek hobera egin dute, eta horiak dira gaurtik aurrera.
2021/08/16 - 15:23
Gipuzkoako zortzi herri eremu gorritik irten dira
Bizkaian, Gueñesek ezin izan dio eremu laranjari eutsi, eta gorri jarri da semaforoa. Elorrio eta Trapagaran, berriz, bertatik atera dira.
2021/08/16 - 14:23
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian genero indarkeria egotzita
Ertzaintza larunbat arratsaldean Goiko kalean gertatutako erasoa ikertzen ari da. Gizonezkoa goizean eraman dute epailearen aurrera.
2021/08/13 - 15:01
Pasaia eremu gorrira itzuli da
Bestalde, Agurainek eta Lasarte-Oriak atzerapausoa eman dute, eta eremu laranjara itzuli dira. Zalla, ostera, horira igaro da, datu epidemiologikoak berriro hobetu dituelako.
2021/08/12 - 14:51
Ermua, Zalla, Elgoibar, Pasaia eta Oñati gune gorritik irten dira
Agurain eta Hernani, aldiz, eremu laranjatik irten eta horira igaro dira. Ildo horretatik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 60 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian.