Azpeitia
2022/08/05 - 15:00
Corrugados zaharraren kanpoaldeko pabiloian birziklapen lantegi bat irekitzeko asmoa du Eibarko enpresa batek
Lantegia Trukutxo izeneko pabiloian irekiko litzateke, kanpoaldean, eta ez Amueko instalazioetan, EH Bilduren eta EAJren artean polemika eragin zuen kokapenean.
2022/08/01 - 11:54
"Zainketa kolektiborako" deia egin du Azpeitiko alkateak ziztadengatik hainbat salaketa jaso ostean
Nagore Alkortaren arabera, bi emakume izan dira biktima eta hirugarren baten berri izan dute, baina Osakidetzaren konfirmazioaren zain daude. Ezein kasutan ez da sumisio kimikorik izan, lehen datuen arabera.
2022/07/31 - 18:16
Agintariak Azpeitian izan dira Ignaziotar urteko ekitaldien amaiera ekitaldietan
San Inazioren konbertsioaren 500. urteurrena dela eta, San Inazio egunez egin diete herriko agintariek ohiko ongietorria Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei. Bestalde, aurten ez da basilikaren kanpoaldean Etxeratek egin izan duen aldarrikapenik egin.
2022/06/12 - 18:41
Herri txikien eta auzoen biziraupenerako ''ezinbestekoak'' direla eskola txikiak aldarrikatu dute Errezilen
"Eskola txikiak bizirik" lelopean, egitarau oparoa antolatu dute Gipuzkoako Eskola Txikien 34. jaian. Lizartzak hartuko dio lekukoa jaiari datorren urtean.
2022/06/05 - 21:12
39 urteko motor-gidari bat hil da Azpeitian, auto baten kontra talka eginda
Istripua 18:40ak aldera gertatu da, GI-631 errepidean, Azpeitian eta Zestoa artean, motor batek eta auto batek talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz, baina dagoeneko zirkulazioa berrezarri dute, guztiz.
2022/06/05 - 20:32
Bihotzeko arazoak dituen 71 urteko gizon bat erreskatatu dute Xoxote mendian
Ertzaintza heldu da biktima zegoen lekura eta, hura egonkortu ondoren, helikopteroz eraman dute Donostia Ospitalera.
2022/04/15 - 16:33
Iñaki Segurola idazle eta hiztegigilea hil da, 60 urte zituela
Urte luzez aritu da Orotariko Euskal Hiztegian lanean. Horrez gain, saiakerak eta eleberriak ere idatzi ditu.
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/03/15 - 10:34
Etxebizitza-eraikin baten zati bat erori da Azpeitian
Ez da inor zauritu, baina inguruko eraikinetan bizi diren bost familia etxetik atera behar izan dituzte.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/28 - 15:42
Atzerritarrei laguntza juridikoa ematen dien Aholku Sareak bost bulego berri izango ditu
Bermeo, Gernika, Mungia, Zalla eta Azpeitian egongo dira eta otsailaren 1ean hasiko dira lanean. Modu horretan, Aholku Sareak 24 bulego izango ditu guztira.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.