Bahiketak
2023/05/04 - 13:20
Muskizen adingabe bat ustez bahitzen saiatzeagatik jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza
Bizkaiko udalerriko Udalaren arabera, gizon bat "adin txikiko batekin hitz egiten hasi eta hurbiltzeko eskatu zion atzo arratsaldean El Malecon futbol zelaiko parkingean". Gizonezkoa identifikatuta omen dute, iturrion arabera.

2023/02/18 - 15:52
Bost urteko haur baten bahiketa saiakera ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa
Ostiraleko 20:00ak aldera gertatu zen bahiketa saiakera Arrotxapea auzoan. Gizon bat haurra besoetan hartu eta parketik eramaten saiatu zen. Inguruan ziren haurrek gertatzen ari zenaren abisua eman zuten.

2023/02/18 - 15:50
Bost urteko ume bat bahitzen saiatu ziren atzo Iruñean
Gizon batek haurra besoetan hartu zuen, baina mutikoaren anaia zaharrak eta lagunek galarazi egin zuten bahiketa. Udaltzaingoa ikertzen ari da Arrotxapean gertatutakoa.
2023/02/17 - 14:18
Frantzian topatu dute Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean zegoela Donostian bahitutako haurra
Ama biologikoa eta horren bikotekidea atxilotu dituzte. 3 urteko umea onik dago, Frantziako gizarte zerbitzuen esku.
2023/02/03 - 11:39
Mendozak esan du "berehala albiste onak" izango direla bahitutako adingabearen inguruan
Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaile eta Gobernantza diputatuak esan du birritan baino ez dituztela bahitu erakundearen babesean zeuden haurrak, eta "muturreko kasuak" direla erantsi du.
2023/02/03 - 10:24
Mendozak ziurtatu du ''berehala albiste onak'' izango direla bahitutako adingabearen inguruan
Mendozak ziurtatu du "berehala albiste onak" izango direla bahitutako adingabearen ingurua.
2023/02/01 - 20:03
Nazioarteko bilaketa-agindua eman dute Aldundiaren zaintzapean zegoen lapurtutako haurra aurkitzeko
Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak baieztatu duenez, adingabearen familia Gipuzkoan errotuta ez dagoenez, non dagoen jakiteko ikerketak "Schengen eremura zabaldu dituzte".
2023/01/31 - 16:16
Ertzaintza eta Fiskaltzarekin ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia bahitutako haurra aurkitu ahal izateko
Hipotesi nagusiaren arabera, ama biologikoak bahitu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean zegoen haurra. Alde egiteko garraio publikoa erabili ote zuen ere aztertzen ari dira.
2023/01/31 - 14:41
Mendoza: ''Adin txikikoa ahalik eta lasterren aurkitzeko lanean ari gara Ertzaintzarekin eta Fiskaltzarekin''
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere tutoretzapean duen haur bat falta da joan den igandetik. Antza, haren amak eraman zuen, Donostiako kale batean beste heldu batekin paseatzen ari zen bitartean. Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko eledunak esan du haur hori lehenbailen aurkitzeko lanean ari direla.
2023/01/30 - 19:10
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean zegoen 3 urteko haur bat lapurtu dute Donostian
Gertakaria igande arratsaldean jazo zen, adingabea heldu baten ondoan paseatzen ari zela Gipuzkoako hiriburuan. Dirudienez, bahitzailea adingabearen ama da.

2022/11/05 - 12:21
Petrolio isurketa batengatik protestatzeko komunitate indigena batek atxikitutako 150 turista askatu dituzte
Tartean, espainiar herritar bat zegoen. Ibaitik zihoazen turista-ontzi batzuei sarrera galarazi zien Kuninicoko komunitate indigenak, petrolio isurketa batengatik protesta egiteko, eta turistak atxikituta mantendu zituzten 24 orduz.
2022/10/26 - 14:17
Epaitegiak urruntze agindua onartu die Basurtuko Ospitalean bahitutako jaioberriaren gurasoei
Emakumea ezingo da familiarengandik 500 metro baino gutxiagora egon, eta debekatuta du eurekin harremanetan jartzea. Bahitzailea atzotik dago ingresatuta Basurtuko Ospitaleko Psikiatria Unitatean.
2022/10/24 - 16:40
Basurtun lapurtutako jaioberriaren aitak bahitzailearentzako urruntze agindua eskatu du
Orain, epaileak 36 orduko epea izango du babes aginduren bat onartu ala ez erabakitzeko. Bahiketagatik atxilotutako emakumea behin-behinean aske dago, aparteko neurririk gabe.

2022/10/23 - 16:59
Bahiketaren atzean, ama izateko desio zapuztua dagoela esan du akusatuaren abokatuak
Basurtuko haurtxoa bahitu zuen emakumeak zentro psikiatriko batean borondatez sartzea eskatuko du bihar, haren abokatuak baieztatu duenez.
2022/10/23 - 16:35
Aimarren aita: ''Lotsagarria da delitu bat egitea eta 72 orduren buruan, kalean egotea''
Basurtuko Ospitalean bahitutako haurtxoaren aitak baieztatu du urruntze-agindua eskatuko dutela bere semea eraman zuen emakumearentzat.

2022/10/23 - 15:52
Basurtuko haurtxoa bahitu zuen emakumeak zentro psikiatriko batean borondatez sartzea eskatuko du bihar
Hala baieztatu dio haren abokatuak EITB Mediari. Horrek azaldu duenez, atxilotuak aurretik gutxienez bi abortu izan zituen. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan, Gaur Egun albistegian.
2022/10/23 - 12:45
Bilbon bahitutako haurtxoaren familiak urruntze-agindua eskatuko du
Aimar haurtxoa bahitzeagatik atxilotutako emakumea, 24 urteko gazte bat, behin-behinean aske utzi dute larunbat arratsalde honetan, epailearen aurrean egindakoa aitortu ostean.
2022/10/22 - 23:07
Basurton haurra bahitzea leporatuta atxilotutako emakumea epaitegitik atera den unea
Larunbat arratsalde honetan, behin-behinean aske utzi du epaileak 24 urteko emakumea, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
2022/10/22 - 22:52
Behin-behinean aske utzi du epaileak haurra bahitzea leporatuta atxilotutako emakumea
Epailearen esku utzi du Ertzaintzak gaur goizean, eta auzitegi-medikuak errekonozimendua egin ostean, egindakoa onartu eta psikiatria zentro batean sartzea eskatu du. Epaileak ez du espexeratzearen kautelazko neurrririk beharrezko ikusten.
2022/10/22 - 19:11
Atxilotuak egindakoa onartu eta zentro psikiatriko batean sartzeko eskatu du, haren abokatuaren arabera
Horrela baieztatu du gaztearen abokatuak, Bilboko epaitegietatik irtendakoan. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du emakumeak, eta egindakoa aitortu du.