Baiona
2023/05/01 - 16:26
Maiatzaren 1a erretiro erreformaren eta Macron presidentearen aurkako eguna bilakatu da Ipar Euskal Herrian
Macron presidenteak egin berri duen erretiro adinaren erreforma dela-eta, Maiatzaren Lehena inoiz baino beroago heldu da Ipar Euskal Herrian. Baionako manifestazioan 20.000 lagun bildu dira gaur goizean.
2023/04/22 - 21:50
Euskarari ''oztoporik ez'' jartzeko eskatuz, ehunka lagun bildu dira larunbat arratsaldez Baionan
Ehunka lagun elkartu dira Baionan euskararentzat baliabideak eta politika eraginkorrak eskatzeko. "Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez! Euskarak bizi behar du!" goiburupean manifestazioa egin dute Lapurdiko hiriburuan. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatu dituzte.
2023/04/22 - 21:39
Ehunka lagun elkartu dira Baionan euskararentzat baliabideak eta politika eraginkorrak eskatzeko
"Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez! Euskarak bizi behar du!" goiburupean manifestazioa egin dute Lapurdiko hiriburuan. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatu dituzte.
2023/04/22 - 18:29
Baiona Kantuzek 26 urte bete ditu karriketan musika eta euskara hedatuz
Lapurdiko hiriburura joan dira Iruñeko, Bilboko eta Donostiako musikariak ere.
2023/04/22 - 09:36
Euskararentzat baliabideak eta hizkuntza politika eraginkorra aldarrikatuko ditu euskalgintzak gaur Baionan
17:00etan manifestazioa dago deituta Suprefeturak Lapurdiko hiriburuan duen egoitzaren parean. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatuko dituzte.
2023/04/19 - 15:29
LABek aberastasunaren, lanaren eta zaintzaren banaketa lortzea aldarrikatuko du maiatzaren 1ean
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak maiatzaren 1erako adostu duten leloa eta aldarrikapenak aurkeztu ditu asteazken honetan prentsaurrekoan. Sindikatuak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Tuteran eta Eibarren, eta Baionan eta Maulen, Ipar Euskal Herrian.
2023/04/13 - 16:01
Pentsioen erreformaren aurkako protestek Baiona hartu dute berriro
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena gorabehera, sindikatuek ez dute baztertzen mobilizazioei eustea.
2023/04/11 - 20:26
Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Irunen
Arratsalde erdian, 5 kilometroko ilarak sortu dira Baionarantz.
2023/04/06 - 23:08
Gutxienez 150 atxilotu Frantzian, pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta egunean
Herrialdeko hiri nagusietan manifestaziok egin dira Gobernuaren eta sindikatuen arteko bileraren porrotaren ondoren. Baionan 15.000 lagun inguru bildu dira antolatzaileen arabera.
2023/04/01 - 20:19
3.500 lagun baino gehiago bildu dira Baionan, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka
Logement Etxebizitza herri mugimenduak deituta eta hainbat sindikatu eta eragile sozialek babestuta, etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute milaka lagunek, "Herrian bizi" zioen pankarta baten atzean.
2023/03/30 - 20:30
Euskaldunen portzentajeak behera egiten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian
2016tik (% 20,5) lau hamarren egin ditu atzera euskaldunen proportzioak, iaz biztanleen % 20,1 baitziren. Bilakaera are kezkagarriagoa da 1996ko datuekin alderatuta; izan ere, orduan herritarren % 26,4 euskaldunak ziren.
2023/03/28 - 20:45
Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean
Antolatzaileen arabera, 13.000 lagun bildu dira Lapurdiko hiriburuan. Poliziaren hitzetan, ordea, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute protestan.
2023/03/27 - 13:52
Iparraldean pentsioen erreformaren aurkako mobilizazio berriekin ekin diote asteari
Goizean sindikatuek Baionako herriko etxeko zentro teknikoa blokeatu dute. Joan den astean Baiona inguruko autopistan poliziaren eta manifestarien artean izan ziren istiluen segida izan da gaur 60ren bat lagunek egin dute blokeoa.
2023/03/23 - 12:10
Manifestariek Baionako Txik Txak autobus eta tranbia sarea blokeatu dute
Gaurkoa bederatzigarren greba eguna da Frantzian eta Ipar Euskal Herrian Emmanuel Macronek sustatutako pentsio erreformaren aurka. Manifestari talde batek Baionako Txik Txak autobus eta tranbia sarea blokeatu du gaur goizaldean barrikadekin.
2023/03/23 - 08:41
Protesta eta mobilizazio eguna Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, pentsioen erreformaren aurka
Baionan goizean egin duten manifestazioa orain arteko jendetsuenetako bat izan da, 24.000 lagun inguru bertaratu direla jakinarazi baitute antolatzaileek. Istiluak izan dira manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean.
2023/03/21 - 11:25
Frantziako Tourraren ibilbidea Euskal Herritik historian zehar
Frantziako Tourra Hego Euskal Herritik abiatuko da aurten, historian bigarren aldiz. Hala ere, Frantziako Tourrak Euskal Herrira egin zuen lehen bisita Baionara izan zen, 1906an.
2023/03/20 - 09:05
Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen, autobidea ordu erdi itxita egon ostean
07:50erako zabalik zegoen autobidea, Baionarako noranzkoan, baina artean auto pilaketak zeuden.
2023/03/18 - 16:06
Istiluak bigarren egunez Frantzian, Macronen Gobernuak onartutako pentsioen erreformaren kontrako protestetan
61 lagun atxilotu eta 5 polizia zaurituta Parisen bart gertatutako istiluetan. Emmanuel Macronen Gobernuak bi zentsura moziori egin behar die aurre.
2023/03/18 - 14:13
Beste lanuzte egun bat dute gaur Frantzian, atzoko istiluetan gutxienez 60 lagun atxilotu ostean
Baionan, 12:00etan manifestatu dira, Frantziako intersindikalak deituta. Ostiral honetan Behobiako zubia blokeatu zuten berriro ere, eta ostegunera arte mobilizazioak egingo dituztela iragarri zuten. Ostegun horretan, martxoak 23, greba-eguna deitu dute.
2023/03/17 - 13:39
300 lagun baino gehiago atxilotu ditu Poliziak pentsioen erreforma dekretuz onartzearen kontrako protestetan
Oposizioko alderdiek zentsura-mozioak iragarri dituzte. Le Pen ultraeskuindarrak "Gobernua erortzea" bideragarri egiten duen edozein mozio babestuko du. Ezkerrak eta LIOTek mozioak aurkeztuko dituzte. Melenchonek LIOTena babestuko du, baina eskuin tradizionalaren boto batzuk ere beharko dira.