Baiona
2022/05/23 - 21:11
Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz. Astelehen honetan aztertu du auzia Paueko Auzitegiak.
2022/05/21 - 17:31
Zuraideko eta Kanboko 21 urteko bi mutil hil dira Biriatun izan den trafiko-istripuan
07:00etan izan da ezbeharra, A-63 autobidean, Biriatuko ordainlekutik gertu, Gipuzkoako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute.
2022/05/20 - 11:02
Epaileak ekainaren 9an jakinaraziko du Jakes Esnal ETAko presoa aske utziko duen ala ez
70 urte ditu Esnalek eta 32 urte daramatza preso Frantzian. Biziarteko kartzela-zigorra du ezarrita, 80ko hamarkadan Espainian egindako hainbat atentatu egotzita.
2022/05/18 - 00:51
LGTBI kolektiboak egunerokoan jasaten duen indarkeria salatu eta aniztasuna errespetatzea eskatu du
LGTBI mugimenduak mobilizazioak egin ditu Euskal Herriko zenbait hiritan eta azpimarratu du ez duela inolako eraso homofoborik onartuko.
2022/05/17 - 22:14
Ehunka pertsona bildu dira Bilbon, Baionan eta Iruñean LGTBIfobiaren aurkako kontzentrazioetan
Aski dela esateko irten dira kalejiran Iruñean barrena. Errespetua eta tolerantzia aldarrikatzeko oihuak inoiz baino ozenagoak izan dira homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren nazioarteko egun honetan.
2022/05/17 - 14:32
Esne Beltza & Amak: ''Mapa bat baino gehiago''
Baionako Bernat Etxepare Lizeoan, egoitza handitzeko lanei ekin beharrean dira berriz ere. Dirua biltzeko kanpainari musika jarri diote Esne Beltzak eta Amak taldeak.
2022/05/16 - 09:30
Hiru pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri, Baionan izandako borroka batean
Larri zauritutako gizona Baionako ospitalera eraman dute. Erasoa Baionako tren geltokitik hurbil gertatu da, eta Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
2022/05/16 - 08:31
Musukoak derrigorrezkoa izateari utzi dio Ipar Euskal Herriko garraio publikoan
Osasun establezimenduetan, besteak beste, botiketan, maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko du, nahiz eta Frantziako agintariek martxoaren 14tik barrualdean ez dute bere erabilera arautzen.
2022/05/14 - 17:05
Bidarteko diskoteka batean bost emakumeri egindako ziztada bidezko erasoak ikertzen ari dira
Poliziak bost ikerketa zabaldu ditu, bost emakumek ziztada bidezko erasoak jasan dituztelakoan Bidarteko diskoteka batean. Xiringak erabilita, antza, sustantziaren bat ziztatu diete.
2022/05/13 - 20:40
Epaileak Eric Olhats futbol ikuskatzailea espetxera bidali du sexu-abusuak egotzita
Konkretuki, epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio, "15 urtez azpiko adingabeei eraso egin ziela" egiaztatzeko froga nahikoak daudela iritzita,
2022/05/12 - 15:56
Eric Olhats futbol ikuskatzailea atxilotu dute adingabe bat bortxatzea egotzita
Jerome Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, Baionako Aviron taldeko gazteen entrenatzailea zenean, duela 22 bat urte, jazo omen zen erasoa, baina biktimak orain salatu du.
2022/05/08 - 18:40
Azterketak euskaraz eta bigarren hezkuntzako bosgarren kolegioa, Seaskaren aurtengo eskari nagusiak
Bi urteko etenaren ondoren, distiratsu itzuli da Herri Urrats Senperera, eta beti bezala, festa eta aldarrikapena eskutik helduta etorri dira. Besteak beste, Pello Jorajuria eta Hur Gorostiaga Seaskako ordezkariek euskararen aldeko urrats sendoagoak eskatu dizkiete erakundeei.
2022/05/05 - 19:04
Baionak ohorezko herritar titulua eman dio Denis Mukwege Kongoko ginekologoari
Ukrainako gerran emakumeen bortxaketak arma bezala erabiltzen ari direla salatu du Denis Mukuege Bakearen Nobel saridunak. Kongoko medikua Baionan da, bertan ohorezko herritar titulua jaso du eta unibertsitateko honoris kausa doktore izendatu dute.
2022/05/03 - 23:10
Alderdi Komunistak Melenchonen aliantzarekin bat egin du ekaineko hauteskunde legegileei begira
Horrela, komunistak, Frantzia Intsumisoa eta Berdeak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 12ko eta 19ko bozetara; azken biek igandean akordio historikoa itxi zuten. Orain Alderdi Sozialistak koalizioarekin bat egiten duen ikusi beharko.
2022/05/03 - 12:18
LAB sindikatuak bi koordinatzaile orokor izango ditu, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo
Ekainaren 16an eta 17an sindikatuak biltzarra egingo du Miarritzen eta Baionan, eta bertan aurkeztuko du proposamena.
2022/05/01 - 09:38
Enplegu duina eta aberastasunaren bidezko banaketa aldarrikatuko dituzte sindikatuek Maiatzaren 1ean
Prekarietatean eta zaintza eta aberastasunaren banaketan jarriko dute azpimarra sindikatu nagusiek Langileen Egunerako deitu dituzten mobilizazioetan.
2022/04/30 - 22:41
Maiatzaren 1aren bezperan, sindikatuak indartsu agertu dira, pandemia aurrekoen gisako ekitaldiei begira
ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu ditu mobilizazioak. LAB sindikatua kalera aterako da, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. UGT eta CCOO batera aterako dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
2022/04/27 - 16:34
Frantziako polizia larruaren kolorearengatik kontrolak egiten hasi dela salatu dute
Atzo gauean bertan bere adin txikiko alaba kontrolatu dutela salatu du Irene Ithursarryk. Bere ustez, alaba beltza izateagatik gertatu da.
2022/04/27 - 11:35
Jendarmeek Baionan neskato baten aurka izandako jokabide arrazista salatu dute
Pausa migratzaileen harrera zentroaren inguruan gertatu da. Poliziek adin txikiko neskato bat gelditu dute, eta atzetik zihoan amak kargu hartu die, azalaren koloreagatik gelditu dutela iritzita.
2022/04/20 - 01:13
17 kilometroko pilaketak izan dira AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Auto-ilarak 10:00ak aldera hasi dira sortzen. Egunotan errepidean ibili ezin izan duten kamioiak bidera atera dira eta pilaketak eragin dituzte. 21:15 inguruan bueltatu da normaltasuna.