Enplegu duina eta aberastasunaren bidezko banaketa aldarrikatuko dituzte sindikatuek Maiatzaren 1ean
Krisi ekonomiko berri baten zantzuak gero eta nabarmenagoak diren honetan, pandemia aurreko normaltasuna berreskuratuko dute Langilearen Eguneko mobilizazioek. Aldarrikapenen norabidea antzerakoa bada ere, azken urteotan bezala, sindikatuek bakoitzak bere aldetik deitu dituzte protestak; zaintza, enplegu duina edota aberastasunaren banaketa egongo dira pankartetako izenburuen erdigunean.
ELA euskal sindikatu nagusiak prekarietateren kontrako oihua zabalduko du, 'Borrokan ari gara' leloa hartuta. Zentral horren arabera, Hego Euskal Herrian 541.600 langile baino gehiago egoera prekarioan daude (407.300 EAEn eta 134.330 Nafarroan), eta, batez ere, emakumeak dira okerren daudenak. "Enplegu prekario horiekin amaitzea da sindikatuaren zeregin nagusia, eta errealitateak erakusten digu borroka sindikala dela biderik eraginkorrena", erantsi du.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitu dituzte manifestazioak:
- Bilbao, 11:30, Jesusen Bihotza
- Iruñea, 11:30, Gurutzeko plaza
- Gasteiz, 12:00, Andre Maria Zuriaren plaza
- Donostia, 11:30, Alderdi Eder
Era berean, LAB sindikatuak ere hiriburuetara eta herri nagusienetara eramango ditu protestak, 'Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzearen alde' lemapean. Sindikatu horren arabera, "kapitalismoak planeta ustiatzen du eta pertsonak esplotatzen ditu. Langile-klasea desjabetzen ari da, zaintza-lanak ez ditu aintzat hartzen, lan-harremanak prekarizatzen ari da eta zerbitzu publikoak desegiten. Horrela, laneko errentak kapitalaren errentetara pasatzen ari dira, eta, hala, prekarizazioa bizitzaren esparru guztietara hedatzen ari da, bizitza etengabe garestitzen, eta ondorioz, langileak pobretzen".
LABen iritzian, egungo krisia "kapitalismoak" eta "azken hamarkadetan ezarritako politika neoliberalek" eragin dute, eta ez "pandemiak edo Ukrainako gerrak".
LABek deitutako protesta nagusiak:
- Iruñea, 12:00, Gaztelu plaza
- Bilbo, 11:00, Zabalburu
- Donostia, 12:00, Easo plaza
- Gasteiz, 12:00, Andre Maria Zuriaren plaza
- Baiona, 11:00, Lan Burtsa eraikina
Ipar Euskal Herrian, bestalde, LABek hainbat sindikatu eta eragilerekin batera antolatu ditu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak. CGT, BIZI!, FSU, ALDA, EBA, CFDT eta ETORKINEKIN Solidarite migrants-ekin aterako dira kalera, bi manifestaziotan: 11:00etan abiatuko dira bi martxak Baionan (Lan Burtsatik) eta Maulen (Gurutze Xuritik). "Mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde: gu gara alternatiba!" izango dute leloa.
Eta ohi bezala, CCOO eta UGT elkarrekin aterako dira gaur kalera, "Konponbidea: prezioak mugatu, soldatak igo eta berdintasun handiagoa" goiburu hartuta. Bi zentralok bat etorri dira esatean helburua dela "langile bakar batek ere ez galtzea erosteko ahalmena". "Kaleak normaltasunez berreskuratu" nahi dituztela adierazi dute, bi urteko pandemiaren ondoren, gobernuei eta patronalei prezioak jaisteko eta soldatak igotzeko neurri eraginkorrak exijitzeko.
Azken eskari horri dagokionez, CCOOk eta UGTk ohartarazi dute ez dutela sinatuko "soldaten erosteko ahalmena galtzen duen hitzarmenik".
EAEko hiruburetan antolatu dituzte mobilizazioak:
- Bilbo, 11:30, Jesusen Bihotza
- Donostia, 12:00, Alderdi Eder
- Gasteiz, 11:00, Andre Maria Zuriaren plaza
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.