Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi Komunistak Melenchonen aliantzarekin bat egin du ekaineko hauteskunde legegileei begira

Horrela, komunistak, Frantzia Intsumisoa eta Berdeak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 12ko eta 19ko bozetara; azken biek igandean akordio historikoa itxi zuten. Orain Alderdi Sozialistak koalizioarekin bat egiten duen ikusi beharko.
Fabien Roussel komunisten idazkari nagusia Maiatzaren 1ean. Argazkia: Frantziako Alderdi Komunista
Fabien Roussel komunisten idazkari nagusia Maiatzaren 1ean. Argazkia: Frantziako Alderdi Komunista

Jean-Luc Melenchon buru duen Frantzia Intsumisoak bultzatutako aliantzan sartzea onartu du Frantziako Alderdi Komunistak astearte honetan.

"Aniztasuna eta autonomia errespetatuz, asmo handiko programa partekatzen dutenekin bat egin nahi dugu", azaldu du Alderdi Komunistak, BFMTV telebistak zabaldutako ohar batean.

"1936ko maiatzaren 3an, Fronte Popularrak hauteskunde legegileak irabazi zituen. 2022ko maiatzaren 3an Batasun Ekologiko eta Sozial Berri Batean elkartuko gara", idatzi du Fabien Rousselek komunisten idazkari nagusiak Twitter sare sozialean.

Alderdiaren gehiengo zabal batek babestu du akordioa. Horrela, 50 hauteskunde barrutitan hautagaitza aurkeztuko du, horietako 11tan garaipena lortzeko itxaropenarekin.

Besteak beste, 1.400 euroko gutxieneko soldata, soldata igoerak, 60 urterekin erretreta, prezioak izoztea edo trantsizio ekologikoa adostu dituzte bi indarrek, baina energia nuklearrari uko egiteko baldintzaren inguruan ez dute ezer zehaztu, nahiz eta komunistek defendatutako politika izan.

Honenbestez, komunistak, Frantzia Intsumisoa eta Berdeak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 12ko eta 19ko bozetara; azken biek igandean akordio historikoa itxi zuten. Orain Alderdi Sozialistak koalizioarekin bat egiten duen ikusi beharko.

Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoko buruzagiak botoen ia % 22 erdietsi zituen presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, eta ekaineko bozen ondotik lehen ministro izatekoa asmoa ez du ezkutatzen. Horregatik, ezkerreko aliantza bat bilatzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: "Inola ere ez da gure politika inmigrazioa eta segurtasuna nahastea"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu du bere Sailaren politika “ez dela inola ere immigrazioa eta segurtasuna nahastea”, Arartekoaren azken agiriaren harira. Horrekin batera, adierazi du euskal gizarteak “eskatzen duela legeak eta arauak betetzen ez dituenarekin, izan kanpokoa edo izan hemengoa, gogorrak izatea”. ‘Basque Segurtasun Foroa: Segurtasun Integrala eta komunitatea’ udako ikastaroaren itxieran egin ditu adierazpenak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

12 urtean pantaila handirik ez duela jarri argudiatu du Aburtok eta Etxeberriak finala Plaza Berrian ikusteko gonbita egin du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, Munduko Futbol Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko eskaera bakarra jaso du Udalak, PPrena, eta onartu egin du. Gasteizko Udalak Plaza Berrian pantaila erraldoia jarriko du eta Maider Etxebarria alkatea Espainiako kamiseta jantzita agertu da kazetarien aurrera eta igandean Plaza Berrira joateko deia egin du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X