Baiona
2022/01/19 - 12:49
Amurriotik Donostiara, 2.180 kilometroko bidea du euskarak Korrikaren 22. edizioan
Araba izango da Korrikak aurten zapalduko duen lehen lurraldea. Martxoaren 31n 2.000 kilometrotik gorako ibilbideari ekin, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, Gipuzkoako hiriburuan entzungo da euskararen aldeko azken aldarria apirilaren 10ean.
2022/01/19 - 12:26
eitb.eus-en ikusgai daude jada Korrikaren ibilbidea eta bilatzailea
22. Korrikak herriz herri egingo duen bidea eitb.eus webgunean ikus daiteke gaurtik aurrera. Gainera, tokian tokiko bilaketak egiteko aukera dago bertan, bilatzaileari esker. Korrika zuen herritik noiz eta zer ordutan pasatuko den jakin nahi al duzue?
2022/01/16 - 21:38
Frantziako Asanblada Nazionalak txertoa inposatu du bizitza sozialerako eta bidaiatzeko
Aurreko osasun ziurtagiria (txertoak edo proba negatiboa) ordezkatuko du lege berriak, eta aurrerantzean hiru dosi hartzea edo gaixotasuna gainditu eta bi ziztada hartzea eskatuko dute.
2022/01/14 - 16:20
"Gernika" ikuskizuna estreinatuko dute Baionan
"Gernika" ikuskizuna, Martin Harriague koreografoaren azken lana, estreinatuko dute gauean Baionan, Bilaka konpainiarekin batera. Lau emanaldi izango dira asteburu honetan, eta jada sarrera guztiak saldu dira.
2022/01/13 - 16:04
Mila lagun inguruk hartu dute parte Baionan egin den Hezkuntzako manifestazioan
Frantziako Hezkuntza ministerioaren kudeaketa salatu dute eta protokoloa etengabe aldatzeak egoera kudeaezina egiten duela. Negoziatutako protokolo berri bat eskatzen dute, eta ordezkapenak egiteko baliabide gehiago.
2022/01/13 - 15:45
Jarraipen zabala izan du Irakaskuntzako grebak eta manifestazio jendetsua egin dute Baionan
Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen Hezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.
2022/01/01 - 18:47
Musukoa derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako haurrentzat astelehenetik aurrera Iparraldean
Barrualdeei bakarrik eragiten die neurriak, eta jarduera artistikoak eta fisikoak egiten dituzten lekuetan ere ez dute derrigor erabili beharko.
2021/12/26 - 14:19
Bakegileek deituta, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte Ipar Euskal Herrian
Urtea amaitu aurretik herriz herri mobilizatuko dira, urtarrilaren 8an Baionan izango den manifestazioaren atariko protesta gisa.
2021/12/24 - 21:15
Olentzero eta Mari Domingi, Euskal Herri osoa bisitatzeko prest
Aurten, ikazkinak eta haren laguntzaileak Gasteiz eta Donostia bisitatuko dituzte ohi baino ibilbide luzeagoan, eta beste herri askotan ere izango dira. Bilbok eta Iruñeak, bestalde, bertan behera utzi dituzte desfileak.
2021/12/12 - 19:50
Olentzero eta Mari Domingi Baionara iritsi dira
Datozen egun eta asteetan, Euskal Herri osoan ibiliko dira haur eta gazteen eskutitzak jaso eta euren desioak entzuteko.
2021/12/10 - 22:06
Uholdeak Nafarroan, Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Araban; Bizkaia, ostera, normaltasunerako bidean
Denboralearen ondorioz, urak hainbat kale eta errepide hartu ditu eta zenbait ibaik gainezka egin dute Foru Erkidegoan, Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan; Araban ere izan dira arazoak.
2021/12/10 - 17:22
Egoera zaila Ipar Euskal Herrian, Errobi, Urdazuri eta Uhaitza ibaien pasabidean
Arazo larrienak Baigorrin, Donibane Garazin eta Aldude bailaran izan dira; baita Zuberoa hegoaldean ere, Uztaritzen eta Kanbon.
2021/12/10 - 10:46
Kezka Baionan, Aturri ibaiaren maila gora egiten ari da eta
Baionako Poliziak megafonia bidez ari da abisatzen bizilagunei, ibilgailuak ibaiaren ertzetik berehala kentzeko.
2021/12/06 - 22:33
Diskotekak itxita hilabetez, eta murrizketak Gabonen aurreko ospakizunetan, Ipar Euskal Herrian
Frantziako Gobernuak erabaki du neurri horiek ezartzea, kontuan izanik nolako bilakaera ari den izaten pandemia Ipar Euskal Herrian eta Estatu osoan.
2021/12/06 - 17:25
Salaketa jarri dute Ziburun hiru pertsona migranteren heriotza eragin zuen istripuaren ostean
Nahi gabeko hilketagatik, bizia arriskuan jartzeagatik, nahi gabeko zauriengatik eta pozoitzeagatik jarri dute salaketa migranteen aldeko hiru elkartek eta bizirik ateratako gizonak.
2021/12/04 - 21:14
Bake Bideak 30 urte baino gehiago preso daramatenen egoera salatuko du urtarrilaren 8ko manifestazioan
Pauso gehiago emateko eskatu diote Frantziako Estatuari, eta mobilizazio fase berri baten hasiera iragarri du.
2021/11/27 - 11:57
Covid-19aren aurkako hirugarren dosia eskuragarri dute jada Iparraldeko herritar heldu guztiek
Konfinamendua, saltokien itxiera aurreratzea edo joan-etorriak mugatzea baztertu du Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak oraingoz.
2021/11/25 - 23:50
Euskal Herriko milaka emakumek 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitza' aldarrikatu dute
Mugimendu Feministak deitutako manifestazio nagusiak Iruñean, Gasteizen, Baionan, Bilbon eta Donostian egin dituzte arratsaldean. Erakundeek ere bilkurak burutu dituzte emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzeko
2021/11/25 - 21:50
Mugimendu Feministak "indarkeria matxistarik gabeko bizitzak" aldarrikatu ditu emakume guztientzat
Mugimendu Feministak deitutako manifestazio nagusiak Iruñean, Gasteizen, Baionan, Bilbon eta Donostian egin dituzte arratsaldean. Erakundeek ere bilkurak burutu dituzte emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzeko
2021/11/25 - 21:05
A25: Manifestazioa Baionan
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Mugimendu Feministak manifestazioa egin du Baionako Morazin plazatik abiatuta.