gerra ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona atera dira Euskal Herrian, bakea aldarrikatzeko eta errusiar inbasioa gaitzesteko

Gainera, europar hiriburu ugaritan izan dira Ukrainaren aldeko mobilizazioak azken egunotan. Igande honetan, 100.000 pertsona inguru atera dira Berlinen, aldarrikatzeko "historia ez litzatekeela errepikatu behar".
Ukrainaren aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE
Ukrainaren aldeko manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE

Milaka pertsona atera dira igande honetan Euskal Herriko zenbait hiriburutan, Ukrainan bakea aldarrikatzeko, inbasioari gaitzespena adierazteko eta Errusiaren aurkako zigor "zorrotzagoak" eskatzeko. Era berean, Giza Eskubideak eta "europar balioak" defendatzeko beharra nabarmendu dute.

EAEko manifestazioak garapenerako lankdetzan lan egiten duen Ukraina-Euskadi elkarte soziokulturalak antolatu ditu, eta 12:00etan atera dira Bilboko Jesusen Bihotza plazatik, Donostiako Kurtsaaletik eta Gasteizko Bilbao Plazatik. Baionaren kasuan, 15:30ak aldera abiatu da martxa.

Bizkaiko hiriburuan, ehundaka pertsona izan dira, Ukrainako banderak zeramatzatela eta "gerraren eta diktaduraren" aurkako oihu artean. Gainera, globo urdinak eta horiak ere eraman dituzte, eta askotariko pankartak. Besteak beste, "Ukraina urrun dago, baina arriskua gertu dago" bezalako mezuak irakur zitezkeen horietan, edo Vladimir Putin presidente errusiarra "hiltzaile" gisa definitzen zutenak.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "ukrainar herriaren genozidio baten aurrean gaude, eta errusiar propaganda ere ez da hori ezkutatzen ahalegindu". Azpimarratu dute kapitulazioa heriotzaren sinonimo dela ukrainarrentzat, eta desberdintasun bakarra dela "geldo eta mingarriagoa" izango dela.

Martxan zehar nabarmendu dute Ukraina herrialde libre eta independentea dela, eta ukrainarrek ezin dietela "euren arbasoei hutsik egin". Hala, ekitera gonbidatu dituzte NATO osatzen duten herrialdeak.

Era berean, "Errusiaren aurka zigor zorrotzagoak eta berehalakoak" ezartzearen alde egin dute, eta eskatu dute Errusiarekin nazioarteko merkataritza oro eteteko, "euren gas eta petrolio esportazioak blokeatuz, bereziki".

Manifestazioak, Europa osoan

Gainera, europar hiriburu ugaritan izan dira Ukrainaren aldeko mobilizazioak azken egunotan. Igande honetan, 100.000 pertsona inguru atera dira Berlinen, aldarrikatzeko "historia ez litzatekeela errepikatu behar".

Larunbatean ere, Bartzelona, Frankfurt, Helsinki edo Brusela, besteak beste, protesten agertoki bilakatu ziren.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X