Bakio
2024/06/29 - 12:26
Euriak Kantauri isurialdeko bazterrak hartu ditu
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euri-zaparradengatik Bizkaian eta Gipuzkoan, goizeko 06:00etatik 12:00etara arte. Hori horrela, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeela espero da. Honako hauek izan dira Euskal Herrietako bazterrak utzitako irudiak.
2024/06/24 - 10:16
Euriak ez ditu San Joan gauko suak itzali
Euria izan da 2024ko San Joan gauko protagonista. Hala ere, eguraldiak ezin izan ditu Euskal Herriko suak itzali, eta ospakizunek aurrera jarraituko dute.
2024/05/27 - 19:34
Bizkaiko bainu denboraldia larunbat honetan hasiko da
Bizkaiko bainu denboraldia larunbat honetan hasiko da, 20 hondartza baino gehiagotan, hala nola, Ereagan, Plentzian edo Bakion. Denboraldia ekainaren 1etik irailaren 30era izango da, biak barne.
2024/05/07 - 14:22
EAEko lau hondartza eta Nafarroako bat Bandera Urdinarekin saritu dituzte
Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.
2024/03/17 - 23:08
Bakioko txakolinaren uzta berria aurkeztu dute
Bakioko txakolin berria aurkeztu dute San Jose jaiekin bat eginez. Jose Angel Iribar izan da, aurten aitabitxia, harreman estua baitu Bakiorekin.Giro ezin hobean, 20 gradurekin eta udaberria ate joka dela, txakolin zuriari ez ezik, gorriari eta beltzari ere gorazarre egin diete.
2024/02/09 - 06:00
Bizkaiko bost gaztek sare sozialak hankaz-gora jarri dituzte, harri-jaurtiketari esker
Lagun arteko lehiaketa gisa jaio zena, mundu osoko fenomenoa da orain. Bakioko hondartza batean uretara harriak botatzen hasi ziren bost gazteekin izan gara, Piedras Tirar Instagram eta Tik Tokeko kontuaz hitz egiteko. "Oraindik ezin dugu sinesti", diote, milioi bat jarraitzailera heldu direnean.
2023/11/29 - 19:30
RWE enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Bermeon, Bakion, Mungian eta Meñakan
19,8 MW-ko potentzia gordina duten hiru aerosorgailu izango lituzke parkeak. Orain, epe bat ireki da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek lehian eskabideak aurkez ditzaten.
2023/08/31 - 19:34
Emakume batek eraso matxista jasan zuen Bakioko jaietan
Udalak eraso mota honen aurkako protokoloa jarri zuen martxan. Biktimak ihes egitea lortu zuen, eta Berdintasun Kontseiluak prestatutako tresnekin artatu zuten.
2023/01/16 - 21:00
Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte, euri eta olatu bortitzengatik
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu guztira, gaurtik asteazkenera.
2022/08/07 - 00:58
Helikoptero bat Bakioko hondartzan lurreratu da, ondoezik zegoen emakume bat ebakuatzeko
Helikopteroa 16:30ean lurreratu da hondarretan, hondartzan eguzkiaz gozatzen ari ziren bainularien begiradaren aurrean. Sorosleek eta Udaltzaingoak ondoezik zegoen emakumea ospitalera eramatea erabaki dute.
2022/07/26 - 19:51
Guggenheim Urdaibain 40 milioiko "lehen" inbertsioa iragarri du Rementeriak
Gainera, Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, Sollubeko tunelak 65 milioiko inbertsioa beharko du. Era berean, Galdakao, bertako ospitale eta Durangaldeko eta Busturialdeko Euskotren lineen arteko metro konexioa aurrera eramateko hitzarmena onartu dutela azpimarratu du.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/27 - 12:21
Giro aparta udaberriko lehen asteburuan Euskal Herrian
Asko dira udaberriari ongi etorria eman nahi izan dioten pertsonak. Gure erabiltzaileak ere kalera atera dira udaberriak lehen asteburu honetan ekarri digun eguraldi ona aprobetxatzera. Hauek dira EITB Mediari bidalitako argazkiak.
2021/12/21 - 21:29
Aiert Arieta-araunabeña ETBko kazetaria, konfinatuta
Zailtasunak zailtasun, nahiko ondo ari da gainditzen gaixotasuna. Gabon hauetan, inoiz baino jende gehiago egongo da bakarrik. Milaka lagun konfinatuta daude Euskal Herrian positibo direlako edo gertuko kontaktuak direlako.
2021/08/01 - 16:36
Etxeratek presoen hurreratzea eskatu du Euskal Herriko hainbat hondartzatan
Kolektiboak haien senideei ezarritako "salbuespeneko espetxe politika" salatu du.
2021/07/25 - 16:58
Bizkaiko Uribe Kostako flyschera bisitariak erakartzeko indarrak batu dituzte ia 40 enpresak
Getxotik Bakiora, 25 kilometroko itsaslabar ikusgarria osatzen du Uribe Kostako flyshak. Ondare geologiko hau balioan jarri eta bisitariak erakartzeko elkartu dira ia 40 turismo enpresa.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/05/28 - 14:58
Isileko arrantzale bat atxilotu dute Gaztelugatxen
Gainera, 2024ra arte itsaski-bilketan aritzeko debekua zuen atxilotuak. Edozein itsas baliabide arrantzatzea edo biltzea debekaturik dago Gaztelugatxen, baita algak ere.
2021/03/28 - 16:32
Eguraldi ona aprobetxatu eta kostaldeaz gozatzeko plana egin dute askok
Donostian goizetik nabaritu da egunaz gozatzeko gogoa. Kontxako pasealekuan jende andana ibili da paseoan. Jendea baita Bakion ere.