Guggenheim Urdaibain 40 milioiko "lehen" inbertsioa iragarri du Rementeriak
Urdaibai eskualdean Guggenheim museoa martxan jartzeko 40 milioi euroko lehen inbertsio bat bideratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horretarako, Espainiako Gobernuarekin protokolo bat sinatuko du, Europako funtsek proiektuan ekarpena egiteko, Unai Rementeria ahaldun nagusiak astearte honetan iragarri duenez.
Gainera, Rementeriak aurreratu duenez, Sollubeko tunelak 65 milioiko inbertsioa beharko du, Urdaibaiko eskualdearekin konexio "azkar eta erosoa" eraikitzeko.
Era berean, Galdakao, bertako ospitale eta Durangaldeko eta Busturialdeko Euskotren lineen arteko metro konexioa aurrera eramateko hitzarmena onartu du foru Gobernuak astearte honetan, azpimarratu duenez.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, bakoitzak, % 50eko finantziazioa jarriko du, Bilboko metroaren 5 linea eraikitzeko lanen 360 milioi euroko aurrekontua gauzatzeko.
Rementeriak eta Iñigo Urkullu lehendakariak San Ignazio jaieguneko (uztailak 31) harrera tradizionalean parte hartu dute. Bilboko Foru Jauregian 500 pertsona inguru bildu dira.
400 milioi euro, "soberakinetatik"
"Soberakinetatik" Aldundiak 400 milioi euro prest dituela ziurtatu du Rementeriak. Guggenheim Urdaibaira "aurreneko 40 milioiak" bideratuko dituztela aurreratu du ahaldun nagusiak.
Bizkaiko agintariak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak proiektuarekin "konpromisoa hartu" du, Europako funtsen bidez. Horretarako, Teresa Ribera presidenteordearekin protokolo bat sinatuko dute, iragarri duenez.
Bizkaiko gizartearen ordezkarien aurrean emandako hitzaldian, enpleguak eta jarduera ekonomiakoak foru Gobernuaren "lehentasuna" izaten jarraitzen dutela esan du Rementeriak. Zentzu horretan, nahiz eta krisia izan, "Bizkaiko egoera ekonomikoa ona da", adierazi du.
"Hala eta guztiz ere, Bizkaiak lurralde serio, egonkor eta kaudimenduna izaten jarraitzen du", erantsi du. Hala ere, "zuhurrak izan behar gara", ohartarazi du.
Ahaldun nagusiak gogorarazi duenez, pertsona asko inflazioaren ondorioak jasaten ari dira, eta EAEko erakundeak, "lehendakariaren lidergopean", "bizitzaren kostuari aurre egiteko konponbideak aztertzen ari dira".
Zure interesekoa izan daiteke
PSNk "erabateko errespetua" agertu dio Rodriguez Zapateroren errugabetasun presuntzioari
Esther Iso PSNko Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, presidente ohiarekiko "hitz onak" baino ez dituzte, "nafar guztiak gozatzen ari diren ondareagatik".
Nafarroako Gobernuak UPNren "noraeza" kritikatu du Athleticen elastikoarekin izandako polemikan
Alderdi politikoak LORAFNA (Nafarroako Autonomia Estatutua) eguneratzea eztabaidatzen ari ziren gaur Parlamentuko batzorde batean, eta klub zuri-gorriaren elastikoaren harira piztutako polemikaren inguruko iritziak emateko tartea ere hartu dute.
Lehendakariaren elkarrizketa, 10 titularretan
Imanol Pradales lehendakariak hainbat gai jorratu ditu Radio Euskadin, hala nola medikuen greba, etxebizitzaren arazoa edo autogobernuaren estatus berria.
Pello Otxandiano: "Etxebizitza politika honek huts egin badu, momentua da norabidez aldatzeko"
EH Bilduk etxebizitzaren inguruan egindako proposamenaren harira, "jarrera baikorra" izateko eskatu dio Pello Otxandianok Eusko Jaurlaritzari. "Proposamena hartu, aztertu eta egin dezagun eztabaida bat, ea soluziobideak hauek diren edo beste batzuk planteatzen dituzten", gaineratu du EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Lehendakariaren ustez, "euskarak zubi gehiago eta harresi gutxiago behar ditu"
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, eta bertan adierazi duenaren arabera, "ezin dugu beste alde batera begiratu segurtasun juridikorik eza dagoenean". Euskararen biziberritzeari dagokionez esan duenez, "fokua ez dago euskal administrazio publikoa euskalduntzean, hizkuntzaren erabilera sozialean baizik".
Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan
Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.
Pradales: "FIFAren eskakizunak aztertzen ari gara; oso zorrotzak dira"
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du egoeraren "azterketa lasaia" egin behar dela, sektore askori eragiten dielako. "FIFAk datorren urteko urtarrilean hartuko du erabakia, denbora dago", azpimarratu du.
Lehendakaria: “Tentsioa ezagutu gabeko mugetaraino areagotuko da; kezkatzen nau Madrilek arreta galtzea eta adostutako konpromisoei ez heltzea”
Imanol Pradales lehendakaria kezkatuta agertu da Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Zapatero auziaren ondorioengatik.
Medikuen greba konpontzeko edo eskumenak transferitzeko eskatu dio lehendakariak Monica Garciari: "Arazo bat da"
Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" estatutu markoa dela eta medikuak egiten ari diren grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxaron-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, estatutu markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla erantsi du.
Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, abisu horia beroagatik eta errugbiko finalak Bilbon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.