Bakio
2021/03/27 - 19:51
Konorterik gabe erreskatatu dute ume bat Laida hondartzan, korronteak eraman ondoren
Bihotz-birikak geldirik zituen uretatik atera dutenean. Erreanimatzea lortu dute eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2021/03/16 - 12:36
Bakioko itsaslabarrean eroritako pertsona bat erreskatatu dute
Ertzaintzaren helikopteroak Bakioko labar batean eroritako pertsona bat erreskatatu du eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute (@UvrErtzaintzaren irudiak).
2020/10/04 - 22:57
Mario Soler Bakioko Estepona ibaian surf egiten
'Alex' denboraleak irudi ikusgarriak eta bitxiak utzi ditu. Mario Solerrek Bakioko (Bizkaia) Estepona ibaian gozatu zuen, Axi Muniain, ostera, estutasunean jarri zuen ekaitzak Zarautzen (Gipuzkoa).
2020/09/13 - 16:57
Martxotik irailera 90 erroldatu gehiago, Bakion
Hirian bizi den jendea herrian erroldatzen hasi da, beste konfinamendu bat egotekotan bigarren etxebizitzan igaro ahal izateko.
2020/08/21 - 10:47
Bizkaiko kostako alkateek koronabirus kasuen inguruko datu argiagoak nahi dituzte
Positibo eman duten bilbotar askok uda bigarren etxebizitzetan pasatzen dute eta beraz, Bilboko positibo kopuru horrek kostako herri askori eragiten die.
2020/08/17 - 14:20
51 urteko bilbotar bat itota hil da Bakioko hondartzan
Gizona alabari laguntzen saiatu zen, adin txikikoa, uretan barneratu eta bazterrera itzultzeko arazoak baitzituen.
2020/07/30 - 16:40
Ospakizunik gabeko jaiak izango dira Euskal Herriko hainbat herritan
Azpeitian, esaterako, ez da San Ignazio jairik ospatuko, eta arduraz jokatzeko deia egin die alkateak herritarrei.
2020/07/13 - 20:38
500 euroko isuna jarriko diete Bakion maskarak botatzen dituztenei
Udalak "brigada berde bat" sortuko duela ere iragarri du, hondartza eta inguruak hondakinik gabe mantentzearen inguruan kontzientziatzeko.
2020/06/20 - 22:11
Euskal hondartza anitzen edukierak goia jo dute puntako orduetan
Getxoko Areetako hondartzan, esaterako, bandera laranja ezarri dute. Izan ere, eguraldia lagun, askok eta askok hondartzara jo dute.
2020/06/13 - 00:56
Bakioko hondartzan igande eta jaiegunetan eguzkia hartzea debekatuta izango da
Beraz, ekainaren 15etik, hau da, denboraldi-hasieratik, egun horietan, herritarrek aukera izango dute soilik bainatzeko eta paseatzeko.
2020/05/28 - 16:20
Laga, Laida, Bakio eta Ean ezingo da eguzkirik hartu asteburuan
Udal dekretuz erabaki dute ekainaren 15eraino larunbatetan eta igandetan hondartzetako erabilera mugatzea. Pasiatu, kirola egin eta bainatzea egongo da, baina ezingo da eguzkitan egon denbora luzez.
2020/05/01 - 16:07
Bakiok, bigarren etxebizitza guztiak betez gero, 12.000 biztanletik gora izango lituzke
Pertsianak jaitsita ikusi ditugu Bakioko etxe askotan. Hutsik dauden seinale, izan ere, hemen etxebizitza gehienak udatiarrenak dira eta momentuz ezin dira bertaratu jabeak.
2020/03/22 - 21:40
Nerea eta Unai Bakion daude konfinatuta, AEBetara itzuli ezinik, mugak itxita baitaude
Nerea eta Unai Bakion daude konfinamendua betez baina, neurri batean, egoerak harrapatuta sentitzen dira: Atlantan bizi dira han egiten dutelako lan; Trumpek mugak itxi ostean, ezin dira hara itzuli.
2020/02/26 - 19:06
Bizkaibusek Gaztelugatxerako zerbitzua biderkatuko du Aste Santuan eta jai egunetan
A3524 lineako autobusak ordu erdiro aterako dira Bermeo eta Bakiotik, 09:00etatik 20:00 arte.
2020/02/07 - 15:42
3.024 lagun gehienez sartu ahal izango dira egunero Gaztelugatxera, erreserbatuta
Martxoaren 14tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak mugatuta izango du Gaztelugatxera sartu ahal izango diren lagunen kopurua; gainera, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/13 - 20:27
Gaztelugatxen egingo den aparkalekua 'mesedegarria' dela uste du Bizkaiko Aldundiak
Gaztelugatxeko aparkalekuaren ingurumen ebaluaziorako txostenak ondorioztatu du ez direla "ondorio kaltegarriak" ematen, eta, beraz, "mesedegarria" dela, Bizkaiko Aldundiaren arabera.
2019/12/28 - 19:04
SOS Gaztelugatxe plataformak 'masifikazioaz' ohartarazi du
Toki turistikoaren inguruan herritarrekin batera eztabaida ireki bat izatea eskatu die plataformak "eragile inplikatuei".
2019/11/26 - 18:45
Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean
Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3101ko bidegurutzea, Urizarreta eta Ermu aldeko aparkalekuak eta Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua eraberritu nahi ditu.
2019/11/04 - 13:57
Fatxada bat gainera eroritako eraikina hustu egin dute Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astearte honetarako Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik.